YouVersion Logo
Search Icon

3 JOAN 1

1
Agurra
1Nik, Jaunaren ikasle zahar honek zuri, Gaio#1 Jaunaren ikasle zahar honek: Ik. 2 Jn 1 oh. Gaio: Ez dugu zehaztasunik Gaio nor den jakiteko. Dakiguna, gutunetik atera daitekeena da: bere eliz elkarteko buru izateke, itzal handiko gizona dela eta ikasle zaharraren konfiantzazkoa. adiskide, egiaz maite#egiaz maite 2 Jn 1. zaitudan horri, idazten dizut.
2Adiskide maite, espirituz ongi doakizun bezala, beste gauza guztietan ere ongi joan dakizula eta osasuna izan dezazula.
Gaio goratuz
3Biziki poztu naiz, anaiek etorri eta zure jokabide leialaz hitz egin didatenean, egiaren arabera#egiaren arabera 2 Jn 4. bizi zarela aitortuz. 4Ezerk ez dit poz handiagorik ematen, nire seme-alabak#nire seme-alabak 1 Jn 2,1.12.18.28. egiaren arabera bizi direla entzuteak baino.
5Adiskide maite, zintzo jokatzen duzu senideen#5 senideak: Ikasle zaharrak Asia Txikiko kristau-elkarteei bidalitako predikari ibiltariak dira, elkartez elkarte Jesusen hitza hots eginez dabiltzanak. alde egiten duzun guztian, nahiz eta beraiek arrotz izan zuretzat. 6Beraiek hitz egin dute gure eliz elkartearen aurrean zure harrera onaz. Ongi egingo duzu biderako behar dutena#biderako behar dutena Erm 15,24; Tt 3,13. Jainkoari berari bezala ematen badiezu. 7Zeren Kristorengatik#7 Kristorengatik: H.h., izenarengatik. Izenak Jainkoaren izatea bera adierazten du eta hasierako Elizan Kristori aplikatzen zaio. abiatu baitira, jentilengandik ezer ere hartu gabe#ezer ere hartu gabe 1 Ko 9,12.15.. 8Beraz, lagundu egin behar#lagundu egin behar Erm 12,13; Heb 13,2; 1 P 4,9. diegu horrelakoei, egiaren zerbitzuan berorien lankide bihur gaitezen.
Diotrefes handizalea
9Gutun txiki bat idatzia diot eliz elkarteari#9 eliz elkarteari: Gaio bizi deneko eliz elkartea; bertan, Diotrefes delakoa, elkarte-burua antza denez, apostoluaren aginduen kontra ari da jokatzen., baina Diotrefesek, dena bere esku izan nahi duen horrek, ez du gure aginpidea onartzen. 10Horregatik, joango naizenean, bere jokabidea aurpegiratuko diot, gure aurka gaizki-esaka ari baita; eta hori gutxi bailitzan, senideak ere ez ditu onartzen, eta onartu nahi dituztenei eragotzi egiten die eta eliz elkartetik botatzen. 11Adiskide maite, ez jarraitu jokabide txarrari, onari baizik. On egiten duena Jainkoarena da#Jainkoarena da 1 Jn 4,4-6+. ez du Jainkoa ikusi 1 Jn 3,6.10.; gaizki egiten duenak, berriz, ez du Jainkoa ikusi.
Demetrio zintzoa
12Demetriori#12 Demetrio: Predikari ibiltarietako bat dateke; agian, misiolari horien arduraduna. buruz guztiek hitz egiten dute ongi, eta hark zabaltzen duen egiak ere beraren alde testigatzen#egiazko testigantza Jn 5,32+. du. Guk ere bai, testigantza egiten dugu, eta badakizu gure testigantza egiazkoa dena.
Azken agurra
13Badut zuri zer esanik asko, baina ez dut tintaz eta lumaz#ez tintaz eta lumaz 2 Jn 12. egin nahi. 14Aurki ikusiko zaitudala espero dut, eta aurrez aurre hitz egin#aurrez aurre hitz egingo Zen 12,8; 2 Jn 12. ahal izango dugu.
15Bakea zurekin.
Adiskideek agur egiten dizute. Zuk ere agurtu adiskideak banan-banan.

Currently Selected:

3 JOAN 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy