YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 5

5
DAVID ISRAEL OSOKO ERREGE (5,1—24,25)
Lehen urteak (5,1—10,19)
David, Israelen errege gantzutu
(1 Kro 11,1-3)
1Israelgo leinu guztiek Hebronera Davidengana bildu eta esan zioten: «Zeure odolekoak#5,1 Hebron: Ik. 2,1 oh. Zeure odolekoak: H.h., zeure hezur-mami. gaituzu gu ere. 2Lehendanik, Saul gure errege zenean ere, zuk zenituen Israelen joan-etorriak gidatzen. Jaunak esana dizu: “Zuk gidatuko duzu ene herri Israel eta zu izanen zara israeldarren agintari”».
3Etorri ziren, bada, israeldarren buruzagi guztiak Hebronera David erregeagana, eta hitzarmena egin zuen honek haiekin Jaunaren aurrean. Haiek Israelgo errege gantzutu zuten. 4Hogeita hamar urte zituen Davidek errege izaten hasi zenean, eta berrogei urtez izan zen errege. 5Hebronen zazpi urte eta erdiz izan zen Judako errege, eta Jerusalemen hogeita hamahiru urtez Israel osoko eta Judako errege.
David Jerusalemez jabetu
(1 Kro 11,4-9; 14,1-2)
6Erregeak, berekin zituen gizon guztiekin, Jerusalemerantz jo zuen, lurralde hartan bizi ziren jebustarren kontra. Hauek esaten zioten Davidi: «Ez zara hona sartuko; itsuak eta herrenak aski dira zuri eusteko!» David inola ere ez zela sartuko uste zuten.
7Hala ere, jabetu zen David Siongo gotorlekuaz, gero Daviden Hiri deituko zutenaz. 8Egun hartan, hain zuzen, esan zien Davidek bere gudariei: «Jebustarrei eraso nahi dieten guztiak sar daitezela ubide-zulotik#5,8 ubide-zulotik: Hebreerazkoaren esanahia iluna da. Gihon iturritik hiri barrura zeraman ubidea esan nahi du, dirudienez., David gutxiesten duten itsu eta herren horiengana!»
Hortik dator esaera: «Ez itsurik, ez herrenik ez da sartuko Jaunaren etxean».#itsu eta herren Ik. Lb 21,18; Mt 21,14.
9David gotorleku hartan gelditu zen bizitzen, eta Daviden Hiri deiarazi zuen. Harresia eraiki zuen inguruan, Milo deritzan ezpondatik barnealdera#5,9 Harresia eraiki… barnealdera: Hebreerazko testua iluna da.. 10David geroz eta indartsuago ari zen egiten, eta berekin zuen Jaun ahalguztiduna.#berekin zuen Jauna 1 Sm 18,12+.
11Tiroko errege Hiram-ek mandatariak bidali zizkion Davidi, zedro-zura, zurginak eta harginak berekin zeramatzatela. Eta jauregia eraiki zioten Davidi.#Hiram 1 Erg 5,15. 12Horrela ohartu zen David, Jaunak Israelgo errege ezartzen zuela eta handi egiten ziola erregetza, Israel bere herriarengatik.
Davidi Jerusalemen jaiotako semeak
(1 Kro 3,5-9; 14,3-7)
13Hebrondik Jerusalemera etorri ondoren, beste emazte eta ohaide batzuk hartu zituen Davidek, eta beste zenbait seme-alaba jaio zitzaion.#Hebrondik 2,1-7; 3,2-5. 14Hona hemen, Jerusalemen sortu zitzaizkion semeen izenak: Xamua, Xobab, Natan, Salomon, 15Ibhar, Elixua, Nefeg, Jafia, 16Elixama, Eliada#5,16 Eliada: 1 Kro 14,7an Beeliada deritza pertsonaia berari., Elifelet.
David filistearrei nagusitu
(1 Kro 14,8-6)
17David Israelgo errege gantzutu zutela jakin bezain agudo, filistearrak Daviden bila igo ziren. Jakin zuen Davidek, eta gotorlekura jaitsi zen. 18Filistearrak, hara heltzean, Refaim haranean#5,18 Refaim haranean: Jerusalemdik hego-mendebaldera dagoen harana. Bertan, edo hurbil behintzat, zegoen Baal-Peritzim (ik. 5,20). zabaldu ziren. 19Davidek kontsulta egin zion Jaunari:
—Erasoko al diet filistearrei? Emango al dizkidazu eskura?
Jaunak erantzun zion Davidi:
—Bai, eraso! Emango dizkizut eskura filistearrak.
20Etorri zen David Baal Peritzim deritzan tokira, eta ebaki-ebaki egin zituen filistearrak. Honela zioen: «Ebaki egin ditu Jaunak nire etsaiak, uholdeak ebakidura egin ohi duen bezala». Horregatik deritza toki hari Baal Peritzim, hau da, «Ebakiduren Jauna».#deritza toki hari 2,16+. 21Filistearrek han utzi zituzten bere sasijainkoen irudiak, eta Davidek eta beronen gizonek jaso egin zituzten.#han utzi zituzten… irudiak 1 Sm 4,11.
22Geroago, ekin zioten berriro filistearrek, igo eta Refaim haranean zabaldu ziren. 23Davidek kontsulta egin zion Jaunari, eta Jaunak erantzun zion: «Ez eraso aurrez aurre. Egin itzulingurua haien atzetik eta eraso masustondo aurretik. 24Masustondo gainetik datorren oin-hotsa nabaritzean, ekin orduan borrokari, orduantxe joango baitzaizu aurretik Jauna filistearren gudarostea suntsitzera».#oin-hotsa nabaritzean Has 3,8; 2 Erg 7,6.
25Jaunak agindu bezala egin zuen Davidek, eta Gebatik Gezer#5,25 Geba: Jerusalemdik iparraldera zegoen (ik. 1 Sm 13,3). Gezer: Ipar-mendebaldera 30 km-ra zegoen, filistearren mugatik hurbil. sarreraraino xehatu zituen filistearrak.

Currently Selected:

2 SAMUEL 5: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy