YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 24

24
Herritarren zenbaketa egin Davidek
(1 Kro 21,1-6)
1Sutu zen berriro#24,1 berriro: 21,1-14 pasartean kontatua gogoan hartuz. ere Jaunaren haserrea israeldarren kontra eta, zigortzeko, esan zion Davidi:
—Tira, egin israeldarren eta judatarren zenbaketa.#zenbaketa Zen 1,1-2+.#Jaunaren haserrea Zen 25,3; 32,13; Ep 2,14-20; 3,8; 2 Erg 13,3.
2Erregeak esan zion Joab bere gudalburuari:
—Zoaz Israelen barna leinuz leinu, Dandik Beer-Xebaraino, eta egin herritar guztien zenbaketa, zenbat diren jakin dezadan.
3Joabek ihardetsi zion erregeari:
—Orain dena baino ehun bider handiago egin dezala herria Jaunak, zure Jainkoak, eta ikus dezala bere begiz errege jaunak! Baina zertarako nahi du ene errege jaunak halakorik egin#24,3 Herritarren zenbaketa egitea Jainkoari herriaren jabegoa murriztea bezala zen; bestalde, ordea, gudarostea antolatu ahal izateko bidea zen, borondatezko gudarien zain egon gabe.?#ehun bider handiago Dt 1,11.
4Hala ere, erregeak bere agindua betearazi zien Joabi eta gudalburuei. Beraz, Joab, gudalburu guztiekin, erregearen aurretik atera eta israeldarren zenbaketa egitera joan zen. 5Iragan zuten Jordan ibaia, eta Aroer-tik#24,5 Aroer: Itsaso Hilaz beste aldeko hiria, moabdarren mugetatik hurbil. Zenbaketa ekialdean hasi zuten eta, iparralde eta mendebaldeko lurraldeetan barrena, hegoaldean bukatu. eta ibarraren erdian dagoen hiritik hasirik, Gad lurraldean zehar, Jazer-eraino heldu ziren. 6Gero, Galaadera eta hititen lurraldera, Kadexera, joan ziren; baita Dan-Jaanera eta Sidongo inguruetara ere. 7Tiroko hiri gotorrera ere iritsi ziren; baita hibiarren eta kanaandarren hiri guztietara ere. Azkenik, Judako Negev-erantz abiatu ziren, Beer-Xebara. 8Horrela zeharkatu zuten lurralde osoa eta, bederatzi hilabete eta hogei egunen buruan, Jerusalemera heldu ziren. 9Herritarrak zenbat ziren adierazi zion Joabek erregeari: Israelen zortziehun mila ziren ezpata erabil zezaketen gerra-gizonak, eta Judan bostehun mila.
Jainkoak herria zigortu zenbaketa egiteagatik
(1 Kro 21,7-17)
10Herritarren zenbaketa egin ondoren, bihotzeko harra sentitu zuen Davidek eta esan zion Jaunari:
—Bekatu astuna egin dut, bai. Hala ere, Jauna, barkatu zeure zerbitzari honen bekatua, erokeria egin baitut.#bihotzeko harra 1 Sm 24,6. Bekatu astuna egin dut 12,13+. erokeria 1 Sm 13,13.
11Biharamun goizean David jaiki zenerako, zuzendua zion Jaunak bere hitza Gad-i, Daviden zerbitzura zegoen profetari, esanez: 12«Zoaz Davidengana eta esaiozu: “Hau dio Jaunak: Hiru zigor ipiniko dizkizut aukeran; hautatu bat eta huraxe ezarriko dizut”».
13Joan zen, beraz, Gad Davidengana eta horren berri eman zion, esanez:
—Zer nahi duzu: zazpi urteko gosealdia zeure lurraldean, hiru hilabeteko ihesaldia etsaia ondoren duzularik, ala hiru eguneko izurritea zeure lurraldean? Hausnar ezazu, beraz, ea zer erantzun behar diodan bidali nauenari.#gosealdia 21,1; Has 41,27. ihesaldia Lb 26,36-38; Jos 7,2-5; 1 Erg 8,33. izurritea 1 Erg 8,37; Jr 21,7; Ez 5,12.
14Davidek, orduan, Gadi:
—Hau larriaren handia! Hobe Jaunaren eskuetan erori, handia baita haren errukia. Ez nadila, ordea, eror giza eskuetan!#Hau larriaren handia! 1 Sm 28,15+. handia baita haren errukia Sal 119,156; Ne 9,19.27.31.
15Jaunak, orduan, izurritea bidali zuen Israelera, goiz hartatik hasi eta esaniko epea bete arte. Herriko hirurogeita hamar mila gizon hil ziren Dandik Beer-Xebaraino. 16Eta aingerua Jerusalem hondatzeko eskua luzatzen ari zelarik, atzera egin zuen Jaunak kalte hura bidaltzetik eta esan zion herria xehatzen ari zen aingeruari:
—Atzera esku hori! Aski da!
Une hartan Jaunaren aingerua Arauna jebustarraren#24,16 jebustarra: Davidek eskuratu baino lehen, Jerusalemi Jebus deitzen zioten (ik. 5,6-10). larrain ondoan zegoen.#aingerua Ir 12,23. atzera egin zuen Jaunak Ir 32,14; Jr 18,8; Jon 3,10; 4,2. 17Herria xehatzen ari zen aingerua ikustean, honela mintzatu zitzaion Jaunari David:
—Neuk egin dut bekatu! Artzain hau da errudun! Bildots hauek, ordea, zer egin dute? Zigor gaitzazu, arren, ni eta nire senitartekoak.
Davidek aldarea egin Jaunari
(1 Kro 21,18-27)
18Egun hartan joan zen Gad Davidengana eta esan zion:
—Igo zaitez Arauna deritzan jebustarraren larrainera, aldarea eraikitzera.
19Igo zen, beraz, David, Jaunaren aginduz Gadek esan bezala. 20Erregea eta beronen zerbitzaria zetozkiola ikustean, Araunak, bidera irten eta erregearen aurrean ahuspezturik, 21esan zuen:
—Zer dela-eta dator ene errege jauna bere zerbitzari honengana?
Davidek erantzun:
—Larraina erosi nahi dizut, Jaunari aldarea eraikitzeko, horrela izurritea herriarengandik urrun dezan.#salerosketa Has 23,8-16.#izurritea… urrun dezan Zen 17,13.15; Sal 106,30.
22Araunak Davidi:
—Har beza ene errege jaunak nahi duen guztia erre-oparia eskaintzeko. Horra, hor dituzu idiak erre-oparitarako, eultzia eta idien uztarria egurretarako.#erre-oparia 1 Sm 6,14+. 23Hau guztia zuretzat ematen du Araunak, oi errege.
Araunak beste hau ere esan zion erregeari:
—Izan dezala atsegin zuregan Jaunak, zeure Jainkoak!
24Erregeak, aldiz, erantzun zion Araunari:
—Ez, balio duena ordainduz erosi nahi dizut. Jaunari, ene Jainkoari, ez diot eskainiko kostatu ez zaidan erre-oparirik.
Horrela bada, zilarrezko berrogeita hamar txanponetan erosi zizkion Davidek larraina eta idiak.
25Hantxe bertan eraiki zion aldarea Davidek Jaunari, eta erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaini zituen.
Errukitu zen Jauna lurralde hartaz eta urrundu egin zuen izurritea Israelengandik.#Errukitu zen Jauna 21,14.

Currently Selected:

2 SAMUEL 24: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy