YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 16

16
David eta Tziba
1Davidek mendi-gailurra igaro zueneko, Tziba, Mefi-Boxeten#16,1 Tziba, Mefi-Boxet: Ik. 9. kap. morroia, atera zitzaion bidera. Berekin zekartzan bi asto txalmaturik eta berrehun ogiz, ehun mahaspasa-mordoz, garaiko ehun fruitu-multzoz eta ardo-zahagi batez zamaturik.#Mefi-Boxet 9,1-6+. bi asto txalmaturik… zamaturik 17,27-29; 1 Sm 25,18. 2Erregeak esan zion Tzibari:
—Zertarako dituzu hauek?
Tzibak erantzun:
—Astoak, erregearen etxekoak gainean jar daitezen; ogiak eta garaiko fruituak, zure morroiek jan dezaten; ardoa, berriz, basamortuan nekatzen direnek edan dezaten.#Astoak… gainean jar daitezen Ep 10,4; 12,14; Za 9,9.
3Erregeak galdetu zion:
—Non da zure jaunaren biloba#16,3 biloba: H.h., semea. Mefi-Boxet?
Tzibak erregeari:
—Jerusalemen gelditu da. Orain israeldarrek bere aitonaren erreinua itzuliko diotela uste baitu.
4Erregeak Tzibari:
—Horra bada, gaurdanik zeureak dituzu Mefi-Boxeten ondasunak oro.
Tzibak, ahuspezturik, esan zuen:
—Eskerrik asko, ene errege jauna, mesede horrengatik!
Ximeik David madarikatu
5Heldu zen David Bahurim#16,5 Bahurim: Ik. 3,16 oh. zeritzan hiriraino. Ximei izeneko gizon bat, Gera-ren semea eta Saulen senitartekoa, atera zitzaion madarikazioka,#Ximei 19,17-24; 1 Erg 2,8-9.36-46. 6David erregearen eta beronen zerbitzari guztien kontra harriak jaurtiz. Gudariak eta jende guztia erregearen ezker-eskuin jarri ziren. 7Ximeik honela zioen, erregea madarikatuz:
—Alde, alde hemendik, odolzale eta maltzur-gaizto hori! 8Saulen etxean isuri zenuen odol guztiaren ordaina eman dizu Jaunak! Erregetza kendu zenion, orain Jaunak zure seme Absalomi eman dio erregetza. Gaiztakeria hutsa zara, hiltzaile hori!#ordaina eman 1 Sm 25,39+.
9Tzeruiaren seme Abixaik esan zion erregeari:
—Horrela madarikatu behar ote du zakur galdu horrek ene errege jauna? Uztazu joaten, eta lepoa moztuko diot.#lepoa moztuko 4,7; 1 Sm 17,46; 2 Erg 6,32; Jdt 13,8.
10Erregeak, aldiz:
—Hau ez da zuen arazoa, Tzeruiaren semeok. David madarikatzeko Jaunak agindu badio, nor ausartu «Zergatik ari haiz horrela» esatera?
11Orduan, Davidek esan zien Abixairi eta bere zerbitzari guztiei:
—Nire erraietatik ateratako semea ni hil nahian badabil, ez da harritzekoa benjamindar hori horrela ari izatea. Utziozue madarika nazan, Jaunak aginduko baitzion hori. 12Beharbada, Jaunak nire atsekabea#16,12 nire atsekabea: Hebreerazko testuan nire begia irakurtzen da, baina nire bekatua ere izan daiteke. ikusirik, ongia ekarriko dit, gaurko madarikazioaren ordain.#nire atsekabea Has 29,32; 31,42; Ir 3,7; 4,31; Dt 26,7.
13David bere lagunekin bidez bide zihoalarik, Ximei ere hurbiletik zihoan mendi-maldan barna, madarikatuz, hurbiletik harriak jaurtiz eta hautsa harrotuz.
14Erregea eta beronen jende guztia nekaturik heldu zen Jordanera#16,14 Jordanera: Hebreerazko testua nahasia dago; grekozko antzinako itzulpenean aurkitzen da izen hau. Badirudi, hebreerazko testuan toki-izena falta dela., eta atseden hartu zuten han.
Huxai Absalomengana
15Sartu zen, bada, Absalom Jerusalemen bere aldeko israeldar jende guztiarekin. Berekin zuen Ahitofel ere. 16Daviden adiskide Huxai arkitarra Absalomi joan zitzaion, esanez:
—Gora erregea! Gora erregea!
17Absalomek galdetu zion Huxairi:
—Hori al da adiskidearekiko zure leialtasuna? Zergatik ez zara joan berarekin?
18Huxaik ihardetsi zion Absalomi:
—Ez horixe! Jaunak eta herri honek eta Israel osoak hautatu duenarekin egongo naiz ni, eta berarekin geldituko.#Jaunak… hautatu duenarekin Dt 17,15; 1 Sm 10,24; Sal 89,4. 19Gainera, nor zerbitzatuko nuke nik Daviden semea izan ezik? Zuen aitaren zerbitzari izan naizen bezala izango naiz zurea ere.
Absalom bere aita Daviden ohaideekin
20Absalomek esan zion Ahitofeli:
—Hitz egizue zeuen artean zer egin behar genukeen.
21Ahitofelek Absalomi:
—Etzan zaitez zuen aitak etxezain utzi zituen ohaideekin#16,21 zuen aitak… ohaideekin: Egintza honen esanahiaz, ik. 3,7 eta oh.. Horrela, Israel osoak jakinen du zeure aitaren arerio egin zarela; horrela, bizkortu eginen dira zure alde daudenak.#Etzan zaitez… ohaideekin 12,11; 15,16+.
22Ipini zioten, beraz, Absalomi oihal-etxola bat etxe gainean eta bere aitaren ohaideekin etzan zen, Israel osoaren begi-bistan.
23Izan ere, Ahitofelen aholkuak Jainkoak berak emanak bailiran hartzen zituzten garai hartan. Horrela hartu ohi zuten Ahitofelen aholku oro, bai Davidek, bai Absalomek.#Ahitofel 15,12+.

Currently Selected:

2 SAMUEL 16: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy