YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 25

25
Samuelen heriotza
1Garai hartan, hil zen Samuel eta Israel osoa bildu zen hiletak egiteko. Ramako#25,1 Rama: Samuel profetaren sorterria (ik. 1,1 eta oh.). bere etxean ehortzi zuten.
Nabalek Davidi lagundu nahi ez
David Paran basamortura jaitsi zen.#Samuel hil 28,3. 2Bazen Maonen bere ondasunak Karmelen zituen gizon bat. Gizon oso aberatsa zen, hiru mila ardi eta mila ahuntzen jabe. Ardi-moztera#25,2 Ardi-moztera: Ardiei ilea moztea udaberrian egin ohi zen eta sekulako festak egiten zituzten hori zela eta (ik. 2 Sm 13,23-27). Maon, Karmel eta Izreel (43. tx.): Juda leinua bizi zen lurraldetik hego-ekialdera zeuden. Galilean ere bazen beste Izreel bat (ik. 29. kap.). joana zen Karmelera.#Karmel 15,12. 3Nabal deitzen zen gizon hura; Abigail zuen emaztea. Hau zentzuduna eta ederra zen; senarra, berriz, zakarra eta gaiztoa. Kaleben#25,3 Kaleb: Judaren leinuko ahaide nagusi edo familiaburu bat. jatorrikoa zen.
4Basamortuan zebilelarik, entzun zuen Davidek Nabal ardi-mozten ari zela 5eta hamar mutil bidali zizkion, esanez: «Igo zaitezte Karmelera Nabalengana; egiozue nire izenean bake-agurra 6eta esan: “Izan ongi!#25,6 Izan ongi: Hebreerazko testua ez da argia. Bakea zurekin, bakea etxekoekin, bakea zurean diren guztiekin!#bakea zurean diren guztiekin Lk 10,5. 7Ardi-mozten ari zarela entzun dut. Zure artzainak gurekin izan zirenean, ez genien inolako kalterik egin; Karmelen izan ziren bitarte guztian ez genien deus ere ukitu. 8Galdegiezu zeure morroiei eta esango dizute. Orain, beraz, har itzazu ongi mutil hauek, egun egokian baitatoz. Eman, otoi, zeure zerbitzarioi eta David zeure adiskideari eskura duzuna”».#Eman… Ep 8,5.
9Daviden mutilek, heldu zirenean, hitz horiek esan zizkioten Nabali, Daviden izenean, eta zain gelditu ziren. 10Nabalek, ordea, erantzun zien Daviden mutilei: «Nor da David hori? Nor da Jeseren seme hori? Gaur egun esklabo asko dabil bere jabearengandik ihesi. 11Neure ogia, neure ura eta moztaileentzat hil ditudan abereen okela hartu eta nondik datorren ere ez dakidan jendeari eman behar al dizkiot?»
12Itzuli ziren, beraz, Daviden mutilak beren bidetik eta, heldu zirenean, hori guztia adierazi zioten Davidi. 13Honek, orduan, agindu zien bere mutilei: «Hartu nork bere ezpata gerrian!»
Hartu zuen nork bere ezpata gerrian, eta Davidek ere bai berea. Laurehunen bat gizonek jarraitu zioten Davidi; beste berrehunak tresneria zaintzen gelditu ziren.#Laurehun gizon 30,10.
Abigail emazteak Davidi lagundu
14Morroietarik batek adierazi zion Nabalen emazte Abigaili: «Hara, Davidek mandatariak igorri ditu basamortutik, gure nagusiari bake-agurra egitera. Honek, ordea, zakar erantzun die. 15Gizon haiek oso ongi jokatu zuten gurekin, ez ziguten inolako kalterik egin, eta ez ziguten deus ere ukitu larreetan haiekin ibili ginen bitartean. 16Babesle izan genituen, gau eta egun, beraien artean artzain ibili ginen bitarte guztian. 17Pentsa ezazu eta ikusi zer egin behar zenukeen; bestela, erabakia baitago gure nagusiaren eta beronen etxe osoaren hondamendia. Maltzur-gaizto horrekin ezin baitu inork hitzik ere egin».
18Abigailek, bizkor, hartu zituen berrehun ogi, bi zahagi ardo, bost ahari burruntzian erreak, bost arroa gari xigortu, ehun mahaspasa-mordo eta berrehun piku-opil eta astoen gainean ezarri zituen. 19Gero, esan zien bere morroiei: «Zoazte nire aurretik; ni atzetik joango naiz».
Bere senar Nabali ez zion ezer ere esan. 20Asto baten gainean jarria, Abigail mendiko toki gordeetan behera zihoalarik, han non datorren beherantz David bere gizonekin emakumearen aldera. Bat-batean, aurrez aurre gertatu ziren. 21Davidek hizketa hau zekarren: «Alferrik ari izan naiz basamortuan haren ondasun guztiak zaintzen, harenak batere ukitu gabe, on egina orain gaizki ordaintzeko! 22Zigor dezala Jaunak gogor David, baldin eta horren etxekoen artean gizonezko#25,22 Zigor… David: Hebreerazko testuak hau eransten du: hobeki esan, haren etsaiak. Beharbada, ondorengoak esan nahi du; baina esaera hau madarikazioa denez, eufemismoz, etsaiak aipatzen ditu. gizonezko bat ere: H.h., paretara pixa egiten duen bat ere. bat ere bizirik uzten badut egunsentirako».
23Abigail, David ikusi orduko, asto gainetik bizkor jaitsi eta makurtu egin zen Daviden aitzinean, lurreraino ahuspeztuz. 24Oinetaraino makurtuz, esan zion: «Neurea, bai, neurea dut errua, jauna! Uztazu, otoi, mintzatzen eta entzun zeure mirabe honen hitzak. 25Arren, ez egin kasurik, ene jauna, Nabal#25,25 Nabal: Hitz honek hebreeraz zital edo ergel esan nahi du. maltzur-gaizto horri. Ongi emana du bere izena: zital deritza, eta zital hutsa da, izan ere. Nik ez nituen ikusi zuk bidalitako mutilak. 26Baina, Jauna badela eta zu hemen zaudela bezain egia da Jaunak berak galarazi dizula odola isurtzea eta mendekua zeure eskuz egitea. Gerta bekie Nabali gertatuko zaiona#25,26 Abigailek bere senar Nabali buruz dioenak aurreratu egiten du gizon horren azkenaz 25,6-38an esango dena., zu hondatu nahian dabiltzan etsaiei ere. 27Har itzazu, ene jauna, ekarri dizkizudan esku-erakutsiak eta eman zeure mutilei. 28Barka, otoi, zeure mirabe honen errua. Ondorengotza sendoa#25,28 Ondorengotza sendoa: Jainkoak Davidi emango dion hitza aurreratzen da hemen (ik. 2 Sm 7,13-16). emanen dizu Jaunak, Jaunaren gudua ari baitzara egiten, eta bizitza osoan ez da okerkeriarik aurkitu zuregan.#Jaunaren gudua 18,17. 29Inoiz, norbaitek, zu hil nahian#25,29 zu hil nahian: Sauli buruz ari da., erasotzen badizu, Jaunak, zure Jainkoak, ongi gordeko du zure bizia bere eskuetan. Zure etsaien biziak, aldiz, jaurti egingo ditu, harria habailaz bezala. 30Esandako on guztiak emango dizkizu Jaunak eta zu, ene jauna, Israelen buruzagi eginen zaitu.#Israelen buruzagi 24,21+. 31Ez dezazula orduan, ez kezkatu, ez damutu beharrik izan, odol errugabea isuri eta mendekua zeure eskuz egina duzulako. Jaunak ondasunez bete zaitzanean, oroit zaitez zeure mirabe honetaz».
32Davidek ihardetsi zion Abigaili:
—Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, zu gaur nire bidera bidali zaituelako! 33Bedeinkatua zure zuhurtzia, bedeinkatua zeu ere, eragotzi egin baitidazu gaur odola isurtzea eta mendekua neure eskuz egitea. 34Baina, ala Jauna, Israelen Jainkoa, zuri kalte egitea galarazi didana! Zu nire bidera bizkor etorri ez bazina, ez zen Nabalenean gizonezkorik bizirik geldituko egunsentirako.
35Hartu zituen Davidek emakumeak ekarritakoak eta esan zion:
—Igo bakean zeure etxera. Aditu dut zure ahotsa. Onartu dut zure eskaria.
Nabal hil eta Abigail Davidekin ezkondu
36Abigail Nabalengana itzuli zen. Egundoko afaria egiten ari zen hau bere etxean, errege-otordua adinakoa. Alai-alai zegoen Nabal eta arrunt mozkortua. Abigailek ez zion hitzik esan biharamun goiza arte; 37argi-nabarrean, ordea, mozkorra joan zitzaionean, gertaturikoa jakinarazi zion Nabali. Bihotzekoak eman zion orduan Nabali, eta harria bezain gogor gelditu zen. 38Hamar egun ingururen buruan, heriotzaz jo zuen Jaunak Nabal eta hil egin zen.
39Nabal hila zela aditu zuelarik, esan zuen Davidek: «Bedeinkatua Jauna! Nire alde jokatu baitu Nabalek egin zidan irainaren aurrean. Okerra egitea galarazi dit; Nabali, berriz, gainera bota dio Jaunak bere gaiztakeria».
Ondoren, mandatariak igorri zizkion Davidek Abigaili, emaztetzat hartu nahi zuela adieraziz.#Nire alde jokatu du 24,16+. Nabali bere gaiztakeria bota Ep 9,57; 1 Erg 2,44. 40Heldu ziren, bada, Daviden mandatariak Karmelera Abigailengana eta honela mintzatu zitzaizkion:
—Davidek bidali gaitu zuregana, emaztetzat hartu nahi zaituela eta.
41Jaiki zen emakumea, lurreraino ahuspeztu eta esan zien:
—Daviden mirabe nauzue, prest nago jaunaren morroiei oinak garbitzeko.
42Abigail, berehala jaiki, asto gainean jarri eta bost neskatxa lagun hartuz, Daviden mandatarien ondoren joan eta Davidekin ezkondu zen. 43David Izreelgo Ahinoamekin ezkondua zegoen ordurako; horrela, biak zituen emazte.#Izreelgo Ahinoam 2 Sm 3,2. 44Izan ere, Saulek bere alaba Mikal, Daviden emazte izana, Galimgo#25,44 Galim: Jerusalemdik ipar-ekialdera hurbil zegoen herria. Laixen seme Paltiri eman zion emazte.#Mikal 2 Sm 3,13-16.

Currently Selected:

1 SAMUEL 25: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy