YouVersion Logo
Search Icon

1 PEDRO 2

2
1Beraz, gaiztakeria guztiak —maltzurkeria, itxurazalekeria, bekaizkeria eta gaizki-esateak— alde batera utzirik, 2haur jaioberriek bezala, irrika ezazue hitzaren esne garbia#2,2 hitzaren esne garbia: Honela ere itzul daiteke: espirituzko esne garbia., horren bidez hazi eta salbamen betera hel zaitezten, 3Jauna zein ona den dastatu#Jauna zein ona den dastatu Sal 34,9. duzuenez gero.
Kristo harri bizia eta Jainkoaren herri berria
4Hurbil zaitezte Jaunarengana. Bera da harri bizia, gizonek baztertua#gizonek baztertutako harri bizia Sal 118,22; Mt 21,42; Eg 4,11; Ef 2,20-22. Jainkoaren begietan aukeratua Is 28,16., baina Jainkoaren begietan aukeratua eta bikaina. 5Horrela, zuek ere harri biziaz osaturiko espirituzko tenplu#espirituzko tenplu Ef 2,21-22. apaiz sagaratu 2,9; Ir 19,6; Is 61,6; Ap 1,6; 5,10; 20,6. espirituzko opariak Erm 12,1; Heb 13,15. egingo zaituzte Jainkoak eta apaiz sagaratuko#2,5 eta apaiz sagaratuko: H.h., apaizgo santu izateko; ik. Ir 19,6 oh. Herri osoari dagokio hemen apaiz-eginkizuna., Jainkoari atsegin zaizkion espirituzko opariak Jesu Kristoren bitartez eskaintzeko. 6Hau dio, izan ere, Liburu Santuak#2,6 Liburu Santuak: Is 28,16ko aipamena grekozko antzinako itzulpenaren arabera egina da.:
Hona nik # Hona nik… Is 28,16; Ef 2,20. Sionen harri bat ipini,
giltzarri aukeratu eta bikaina.
Horretan sinesten duenak
ez du huts egingo.
7Zuentzat, beraz, sinesten duzuenontzat, harri hori balio handikoa da; sinesten ez dutenentzat, berriz, Liburu Santuak dioenez,
etxegileek # etxegileek… Sal 118,22. bazterturiko harria
kantoi-harri bihurtu da;
8 eta baita # eta baita… Is 8,14-15. behaztopa-harri ere,
erorarazteko harkaitz.
Behaztopa egiten dute mezua onartu nahi ez dutelako: hori da ezarri zaien zoria.
9Zuek, ordea, jatorri aukeratu#jatorri aukeratu… Is 43,20-21; Ir 19,5-6; Dt 7,6. ilunpetatik bere argi zoragarrira Is 9,1; Eg 26,18; Ef 5,8; Kol 1,12-13.zarete, errege-apaizgo, nazio sagaratu, Jainkoak beretzat irabazitako herri, ilunpetatik bere argi zoragarrira deitu zaituzten Jainkoaren egintza bikainak iragar ditzazuen.
10Garai batean herri ere ez#herri ere ez Os 1,6.9; 2,1.25. orain Jainkoaren herri Os 2,3.25. zinetenok,
orain Jainkoaren herri zarete;
errukirik gabe zeundetenok,
orain errukia iritsi duzue.
Kristau-bizitza jentilen artean
11Ene maiteok, munduan arrotz eta atzerritar#arrotz eta atzerritar 1,1; Sal 39,13. giza grina gaiztoak Ga 5,17.24; St 4,1. zaretenez, arren eskatzen dizuet utz ditzazuela alde batera zuen kontra borrokan ari diren giza grina gaiztoak#2,11 giza grina gaiztoak: H.h., haragizko irritsak; ik. Erm 7,18 oh.. 12Joka ezazue ongi jentilen artean; horrela, orain gaizkiletzat salatzen bazaituztete ere, zuen egintza onak aitortu beharko dituzte eta Jainkoa goretsiko#zuen egintza onak aitortu eta Jainkoa goretsi Mt 5,16. kontuak hartzera etortzean Is 10,3; Jr 6,15; Jkd 3,7; Lk 1,68; 7,16; 19,44. dute, hura kontuak hartzera etortzean.
Agintariekin harremanak
13Jaunarengatik, izan zaitezte giza agintari guztien menpeko#izan giza agintarien menpeko Erm 13,1-7; 1 Tm 2,1-2; Tt 3,1; Heb 13,17.: bai denen gain agintea duen erregearen menpeko, 14baita gobernarien menpeko ere, hark ezarriak baitira, gaizkileak zigortzeko eta on egiten dutenak saritzeko. 15Izan ere, hau da Jainkoaren borondatea: zuek, on eginez, zentzugabe eta ezjakinak#2,15 zentzugabe eta ezjakinak: H.h., gizon zentzugabeen ezjakintasuna: Jainkoa aintzat hartu nahi ez duten gizon-emakumeak dira (ik. Erm 1,22-25). isilaraztea. 16Joka ezazue pertsona libre bezala#pertsona libre bezala Ga 5,13.; ez, ordea, askatasuna gaiztakeriaren estalkitzat erabiliz, zeuen buruak Jainkoaren zerbitzura jarriz baizik. 17Errespetatu guztiak#Errespetatu guztiak Erm 12,10. maitatu senideak 1,22. Jainkoari begirune Es 24,21., maitatu senideak, izan begirune Jainkoari eta errespetua erregeari.
Esklaboen harremanak nagusiekin
18Zuek, esklabook, izan errespetu osoz zeuen nagusien menpeko, ez on eta bihozbera direnen menpeko bakarrik, baizik eta gogorrak direnen menpeko ere bai.#esklaboei aholkuak Ef 6,5-8; Kol 3,22—4,1; Tt 2,9. 19Gauza ederra baita, Jainkoa ezagutzen duenarentzat, bidegabeko sufrimenduak eramatea. 20Izan ere, zerbait gaizki egiteagatik zigortuko bazintuztete, zer merezimendu izango zenukete? Baina on egiteagatik sufritu#on egiteagatik sufritu 3,14.17; 4,14. behar baduzue, hori gauza ederra da Jainkoaren aurrean.
21Izan ere, honetarako deitu zaituzte Jainkoak: Kristok#Kristok ikasbide eman Mt 16,24; Jn 13,15., zuengatik sufrituz, ikasbide eman zizuen, zuek ere haren urratsei jarraituz joka dezazuen.
22Hark ez zuen#Hark ez zuen… Is 53,9; Jn 8,46; 2 Ko 5,21; 1 Jn 3,5.bekaturik egin,
ez zen haren ahoan maltzurkeriarik;
23iraintzen zutenean#iraintzen zutenean 3,9; Is 53,7.,
ez zuen irainez erantzuten;
sufriarazten ziotenean,
ez zuen mehatxurik egiten;
aitzitik,
zuzen epaitzen duenaren eskuetan
jartzen zuen bere burua.
24Gure bekatuak bere gain hartu#Gure bekatuak bere gain hartu Is 53,4-6.12; Heb 9,28. gurutzeraino eraman Dt 1,22-23; Ga 3,13. zuzentasunaren arabera bizi gaitezen Erm 6,2.11.18; 2 Ko 5,21.
eta gurutzeraino eraman zituen,
gu ere,
bekatuzko bizierari uko eginez,
zuzentasunaren arabera
bizi gaitezen.
Haren zauriek sendatu zaituztete.
25Galdurik zenbiltzaten,
ardiak bezala#Galdurik ardiak bezala Is 53,5-6; Ez 34,5-6; Mt 9,36. artzaina 5,4.;
baina orain zeuen artzain
eta zaintzaileagana itzuli zarete.

Currently Selected:

1 PEDRO 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy