YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGEAK 22

22
Akabek Galaadeko Ramot hiria berreskuratu nahi
(2 Kro 18,1-3)
1Hiru urtetan ez zen borrokarik izan siriarren eta israeldarren artean. 2Hirugarren urtean, Judako errege Josafat Israelgo erregea ikustera jaitsi zen.
3Israelgo erregeak esana zien bere funtzionarioei:
—Badakizue Galaadeko Ramot#22,3 Galaadeko Ramot: Genesaret aintziratik hego-ekialdera, mugan zegoen hiria. Luzaroan israeldarrek eta aramearrek nork beretzat nahi izan zuten. hiria geurea dugula. Zertan gaude, bada, hemen geldirik, Siriako erregeari kendu gabe?
4Beraz, hau galdetu zion Josafati:
—Nahi al duzu nirekin etorri Galaadeko Ramot hiriari erasotzera?
Josafatek erantzun zion Israelgo erregeari:
—Biok bat gara, nire gudarostea eta zurea, nire zalditeria eta zurea ere bai.#Gu biok bat gara 2 Erg 3,7.
5Eta erantsi zion:
—Egiozu lehenbizi kontsulta Jaunari#22,5 Egiozu… kontsulta Jaunari: Profetaren bidez (ik. 14-28 tx.ak) nahiz apaizaren bidez (ik. 1 Sm 2,28 eta oh.) egin ohi zioten kontsulta Jaunari..#Jaunari kontsulta egin 20,14; Ep 1,1; 1 Sm 14,37; 23,2-4; Jr 21,2.
Erregearen adiskide ziren profetek garaipena iragarri
(2 Kro 18,5-11)
6Bildu zituen Israelgo erregeak profetak#22,6 profetak: Erregearen zerbitzura eta esanetara zeuden gorteko profetak., laurehun inguru, eta galdegin zien:
—Joango al naiz Galaadeko Ramoti erasotzera, ala utzi egingo dut?
Profetek erantzun zioten:
—Eraso! Zeure eskuetara emango dizu Jaunak.
7Josafatek, ordea, galdetu zuen:
—Ez al da hemen Jaunaren beste profetarik, beraren bidez Jaunari kontsulta egiteko?#Ez al da hemen profetarik? 2 Erg 3,11.
8Israelgo erregeak erantzun zion Josafati:
—Bai, bada beste gizon bat: Mikeas, Imlaren semea. Galdegin diezaiokegu Jaunari berorren bitartez. Baina gorroto dut gizon hori, gauza txarrak baizik ez baitit iragartzen, onak iragarri beharrean.
Josafatek esan zuen:
—Ez zaitez horrela mintza, errege jauna.
9Israelgo erregeak funtzionario bati dei egin eta agindu zion:
—Bizkor, etorrarazi Mikeas, Imlaren semea!
10Israelgo erregea eta Josafat, Judakoa, errege-jantzi ederretan, aulki banatan jarriak zeuden, Samariako sarrera aurreko zabalgunean. Haien aitzinean, han ari ziren profeta guztiak profeta-jardunean. 11Haietarik batek, Kenaanaren seme Sedekias deituak, burdinazko adar batzuk eginak zituen eta hau zioen: «Hau dio Jaunak: Adar hauez adarkatuko dituzu siriarrak, desegin arte».#profeta-egintzak 11,31+.
12Halaxe zioten gainerako profeta guztiek ere: «Eraso Galaadeko Ramoti! Onik aterako zara. Eskura emanen dizu Jaunak hiria!»
Mikeas profetak hondamendia iragarri
(2 Kro 18,12-27)
13Bitartean, Mikeasen bila joana zen mezulariak esan zion profetari:
—Hara, profeta guztiak aho batez zoriona iragartzen ari zaizkio erregeari. Zure hitza ere betor bat haienarekin. Iragar ezazu zoriona zuk ere.#gauza onak iragarri Is 30,10.
14Mikeasek erantzun:
—Ala Jauna! Berak esango didana iragarriko dut.#Jaunak esango didana iragarriko Zen 22,18.
15Mikeas heldu zenean, esan zion erregeak:
—Mikeas, joan al gaitezke Galaadeko Ramoti erasotzera, ala utzi egin behar dugu?
Mikeasek erantzun:
—Eraso! Onik aterako zara. Nola ez dizu, bada, eskura emanen Jaunak hiria?
16Erregeak, orduan:
—Zenbat aldiz zin eragin behar dizut egia baizik ez esateko Jaunaren izenean?
17Mikeasek erantzun:
«Mendietan barreiatua
ikusi dut Israel osoa,
artzainik gabeko ardiak bezala.
Hona zer dioen Jaunak:
“Ez du jaberik jende horrek,
itzul bedi nor bere etxera bakean”».#artzainik gabeko ardiak Zen 27,17; Jr 10,21; 23,1-2; Ez 34,5-6; Mt 9,36 par.
18Orduan, Israelgo erregeak esan zion Josafati:
—Ez al dizut esan ez didala gizon honek ezer onik iragartzen, txarra baizik?
19Mikeasek, berriz, honela jarraitu zuen:
—Entzun, bada, Jaunaren hitza. Bere aulkian jarria ikusi dut nik Jauna, zeruko bere zerbitzari guztiak ezker-eskuin bere ondoan zutik zituela.#Jauna bere aulkian Is 1,6+; Sal 11,4; Ap 4,2-4. bere zerbitzari guztiak Jb 6,1+. 20Hau zioen Jaunak: «Nork konbentzituko ote luke Akab, Galaadeko Ramoti eraso diezaion, bera bertan eror dadin?» Batek gauza bat zioen, besteak bestea. 21Orduan, aurreratu zen espirituetariko bat, Jaunaren aitzinean gelditu eta esan zuen: «Neuk konbentzituko dut». Jaunak galdetu zion: «Nola?» 22Hark erantzun: «Erregearen profeta guztiei gezurra esanaraziko diet». Jaunak, orduan, esan zion: «Konbentzituko duzu, bai. Baduzu horretarako ahalmena. Zoaz eta egizu horrela». 23Beraz, Jaunak zure profeta hauen guztien ahoan gezur-espiritua ezarri duenez, garbi dago erabaki duela zure hondamena.
24Orduan, Kenaanaren seme Sedekiasek masailekoa eman zion Mikeasi, esanez:
—Nondik atera zait niri Jaunaren espiritua, zuri mintzatzeko?
25Mikeasek erantzun:
—Zeuk ikusiko duzu, gelaz gela gordeka joan beharko duzun egunean.
26Orduan, Israelgo erregeak agindu zuen:
—Heldu Mikeasi! Eraman hiri-gobernari Amonengana eta Joax printzearengana. 27Eta esan hau agintzen dudala: giltzapean sartu eta emateko ogia eta ura neurtuak, harik eta ni borrokatik garaile itzuli arte.#giltzapean sartu Jr 20,1-2; Mt 14,3 par.; Eg 4,3; 5,15; 16,23.
28Mikeasek erantzun zuen:
—Benetan zu garaile itzultzen bazara, Jaunak ez du nire bidez hitz egin#22,28 Hebreerazko testuak hau eransten du: Eta esan zuen: «Entzun, herri guztiok!» Hitz hauek Mikeas profetaren liburuko lehen hitzak dira. Baliteke kopiatzaileren batek hemen sartuak izatea, bi izenak nahasirik. Baina izenak berdinak diren arren, profetak ez dira bat bera..#Jaunak ez du hitz egin Dt 18,22; Jr 28,9.
Akab guduan hil
(2 Kro 18,28-34)
29Israelgo erregea eta Judako errege Josafat igo ziren, bada, Galaadeko Ramoti erasotzera. 30Israelgo erregea honela mintzatu zitzaion Josafati:
—Nik jantziak aldatuko#22,30 jantziak aldatuko: Hebreeraz aginteran, inperatiboan, dator: aldatu jantziak. ditut borroka hasteko; zuk jarraitu zeure errege-jantziekin.
Israelgo erregea, beraz, jantziz aldatu eta borrokara abiatu zen.#jantziak aldatu 14,2+. 31Siriako erregeak agindu hau emana zien bere guda-gurditeriaren hogeita hamabi arduradunei: «Ez eraso inori, ez txiki, ez handiri, Israelgo erregeari baizik».
32Horrela, bada, guda-gurditeriaren arduradunek Josafat ikustean esan zuten:
—Hori izango da, segur aski, Israelgo erregea!
Eta haren kontra oldartu ziren. Baina Josafat#22,32 Josafat: Bere deiadar berezi edota judu-hizkeragatik igarri zioten ez zela Israelgo erregea. deiadarka hasi zen 33eta guda-gurdien arduradunek, hura Israelgo erregea ez zela oharturik, atzera egin zuten. 34Baina gudari batek jaurti zuen gezia itsu-itsuan eta Israelgo erregea zauritu zuen bular-oskolaren juntura artetik. Orduan, erregeak esan zion gurdi-gidariari:
—Itzuli eta atera nazazu guda-zelaitik. Zauritu egin naute.
35Egun hartan oso gogorra izan zen gudua; erregeari zutik eutsi behar izan zioten bere gurdian, siriarrei aurre eginez. Zauritik odola zerion guda-gurdiaren zoruraino. Arratsaldean hil egin zen.
36Ilunabarrean deiadarra hedatu zen guda-zelaian: «Nor bere hirira! Nor bere lurraldera!»
37Erregearen gorpua Samariara eraman zuten eta bertan ehortzi. 38Guda-gurdia Samariako uraskan garbitu zuten. Zakurrek miazkatu zuten Akaben odola eta emagalduak uraska hartan garbitu ziren, Jaunak esan bezala#22,38 Jaunak esan bezala: Ik. 21,19. Testu honen idazleari ahaztu egin zaio, nonbait, Izreelen hil zutela Nabot eta ez Samarian. Akaben odola emagalduen hilerokoarekin nahasi izana erregearen oroitzapenari egin zekiokeen irainik handienetakoa zen..#Zakurrek miazkatu 21,19+.
39Akaben gainerako jarduerak eta egin zuen guztia, nola eraiki zuen marfilezko etxea eta zenbat hiri gotortu zuen «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak. 40Hil zen, bada, Akab eta ondorengo erregea haren seme Akazias izan zen.
Josafat, Judako errege
(2 Kro 20,31—21,1)
41Israelgo errege Akaben erregealdiko laugarren urtean hasi zen Asaren seme Josafat Judako errege izaten. 42Hogeita hamabost urte zituen Josafatek errege izaten hastean, eta hogeita bost urtez izan zen errege Jerusalemen. Beraren amak Azuba zuen izena eta Xilhiren alaba zen.
43Bere aita Asaren jokabidea bera hartu zuen denetan Josafatek, ezertan ere okertu gabe. Jaunari atsegin zaiona egin zuen.
44Hala ere, ez ziren desagertu muinoetako kultu-lekuak; haietan opariak eskaintzen eta intsentsua erretzen jarraitzen zuen herriak.
45Bitartean Josafat bakean bizi izan zen Israelgo erregearekin.#bakean Israelgo erregearekin 22,4; 2 Erg 3,7.
46Josafaten gainerako jarduerak, haren egintza adoretsuak eta izan zituen borrokak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.
47Desagerrarazi egin zituen bere aita Asaren garaitik gelditzen ziren prostituzio sakraturako azken gizon eta emakumeak.
48Aldi hartan ez zen erregerik Edomen; gobernari batek egin ohi zuen errege-ordetza.
49Josafatek ur handietako itsasontziak egin zituen Ofirrera urre bila joateko. Baina ezin izan zen joan, ontziak Etzion-Geberreko#22,49 ur handietako: Ik. 10,22 eta oh. Ofir eta Etzion-Geber: Ik. 9,26 oh. kaian deseginak gertatu baitziren. 50Orduan, esan zion Akaben seme Akaziasek Josafati: «Joan daitezela batera zure eta nire itsasgizonak itsasontzietan». Josafatek, ordea, ez zuen nahi izan.
51Hil zenean, bere gurasoen ondoan ehortzi zuten Josafat bere arbaso Daviden Hirian. Ondorengo erregea haren seme Joram izan zen.
Akazias Israelgo errege
52Judako Josafaten erregealdiko hamazazpigarren urtean hasi zen Akazias Israelgo errege izaten Samarian. Bi urtez izan zen hango errege. 53Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen bere aitaren eta amaren jokabide bera jarraituz eta Israeli bekatu eginarazi zion Nebaten seme Jeroboamen jokabide bera jarraituz. 54Baal zerbitzatu zuen eta beronen aurrean ahuspeztu zen, Jauna, Israelen Jainkoa, haserraraziz beraren aitak egina zuen bezalaxe.

Currently Selected:

1 ERREGEAK 22: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy