YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGEAK 18

18
Elias eta Baalen profetak
1Handik luzarora, lehortearen hirugarren urtean, honela hitz egin zion Jaunak Eliasi: «Zoaz Akab erregeagana; euria eginarazi behar dut lur gainera».#euria eginarazi Jr 14,22.
2Elias Akabengana joan zen. Gosete handia zen Samarian.
3Akabek Obadiasi, jauregizain nagusiari, dei egin zion. Obadias honek begirune handia zion Jaunari. 4Jezabel erregina Jaunaren profetak suntsitzen ari izan zenean, Obadiasek ehun profeta hartu eta leizeetan gorde zituen berrogeita hamarnako taldetan, ura eta ogia eramanez.#leizeetan gorde Has 19,30; Jos 10,16; Ep 6,2; 1 Sm 22,1; Ez 33,27; Ap 6,15.
5Behin batez, Akabek esan zion Obadiasi:
—Ibil zaitez lurraldean zehar, iturri eta erreka guztiak ikusiz, ea larrerik aurkitzen dugun geure zaldi eta mandoei bizirik eusteko. Bestela, kito gure abereak!
6Erdibanatu zuten lurraldea, ikustera joateko. Akab bide batetik joan zen eta Obadias beste batetik, nor bere aldetik. 7Obadias bere bidetik zihoalarik, Elias atera zitzaion. Ezagutu zuen Obadiasek eta, lurreraino ahuspeztuz, esan zion:
—Ene jauna, ez al zara zu Elias?
8Eliasek erantzun:
—Bai, Elias naiz. Zoaz eta esan zeure nagusiari: «Hemen da Elias».
9Obadiasek ihardetsi zuen:
—Zein oker egin dizut, ni Akaben eskuetara emateko? Hil nazan nahi al duzu? 10Ala Jauna, zure Jainkoa! Hamaika lurralde eta erreinutara bidali izan du Akabek jendea zure bila. Eta nonbait bertan ez zinela esaten ziotenean, zin eginez baieztatu behar izaten zion lurralde edo erreinu hark ez zintuela aurkitu. 11Eta orain, joan eta nire nagusiari: «Hemen da Elias» adierazteko esango didazu, bada? 12Izan ere, ni zuregandik aldendu orduko Jaunaren espirituak eraman egingo zaitu ez dakit nora eta ikusi zaitudala Akabi esan eta aurkitzen ez bazaitu, hil egingo nau. Izan gogoan gaztetandik diodala begirune Jaunari.#espirituak eraman 2 Erg 2,16; Ez 3,12.14; Dn gr 14,36-39; Eg 8,39; 2 Ko 12,2-4. 13Ez al dizute zuri, ene jaun horri, adierazi Jezabel erregina Jaunaren profetak suntsitzen ari izan zenean zer egin nuen? Jaunaren ehun profeta gorde nituen leizeetan, berrogeita hamarnako taldetan, ogiz eta urez janarituz. 14Eta orain, joan eta nire nagusiari «Hemen da Elias» adierazteko esango didazu, bada? Hil egingo nau!
15Eliasek erantzun:
—Bere zerbitzari nauen Jaun ahalguztiduna bizi dela bezain egia da, ni gaur bertan agertuko naizela Akaben aurrera.
16Obadiasek joan eta dena jakinarazi zion Akabi. Orduan, Akab Eliasengana joan zen. 17Elias ikusi zuenean, esan zion Akabek:
—Hona hemen Israeli zorigaitza dakarkiona!
18Eliasek ihardetsi:
—Ez naiz ni Israeli zorigaitza dakarkiona. Zu eta zure senitartekoak bai zaretela, Jaunaren aginduak baztertu dituzuelako, Baal idoloen ondoren joateko.#Baal idoloen ondoren 16,31-32. 19Bil itzazu israeldar guztiak niregana Karmel mendian, baita Jezabelen mahaian jaten duten Baal sasijainkoaren laurehun eta berrogeita hamar profetak eta Axera#18,19 Axera: Ik. 14,15 oh. jainkosaren laurehunak ere.
20Bilarazi zituen Akabek bai israeldar guztiak, bai profetak Karmel mendian. 21Orduan, Eliasek herri osoarengana hurbildu eta esan zion:
—Noiz arte ibili behar duzue bi doinutara dantzan? Jauna Jainko baldin bada, jarraitu Jaunari, eta Baal Jainko baldin bada, jarraitu Baali!
Herriak ez zuen hitzik ere erantzun.
22Eliasek, orduan:
—Jaunaren profeten artetik ni bakarra gelditu naiz; Baalen profetak, berriz, laurehun eta berrogeita hamar dira. 23Bekarzkigute bi zekor. Aukera bezate horiek bat, zatikatu eta ezar bezate egur-sortaren gainean, baina surik eman gabe. Nik ere horixe bera eginen dut beste zekorrarekin: egur-sortaren gainean ezarri, baina surik eman gabe. 24Orduan, horiek beren jainkoari dei egingo diote; nik, berriz, Jaunari egingo diot dei. Sua bidaliz erantzungo duen Jainkoa izanen da egiazko Jainkoa.
Herri osoak erantzun zuen:
—Ederki esana!
25Orduan, Eliasek esan zien Baalen profetei:
—Aukera ezazue zekorra eta prestatu zuek aurrena, zuek baitzarete ugarien. Egin dei zeuen jainkoari, baina ez su eman.
26Hartu zuten, bada, eman zieten zekorra, prestatu zuten eta goizetik eguerdiraino Baali deika ari izan ziren, esanez: «Baal, erantzun!» Han ez zen, ordea, inolako ahotsik, ez eta erantzungo zuenik. Dantzan ari izan ziren, egina zuten aldarearen inguruan.
27Eguerdian iseka egiten hasi zitzaien Elias, esanez:
—Egizue dei ozenkiago! Jainkoa duk, eta oso lanpetua egongo duk, edo alde egin beharra izango zian edota bidaian izango duk. Behar bada, lo egongo duk eta iratzarri beharra izanen dik.
28Haiek, orduan, deiadar handiagoak egiten zituzten eta, ohi zutenez, ebakiak egiten#18,28 ebakiak egiten: Baalen omenez ebakiak egiteko ohitura baieztatua dago Ugarit hiriko testuetan. zizkioten beren buruari ezpataz eta zulagailuz, gorputzean behera odola zeriela gelditzeraino. 29Eguerdi ostean, beren profeta-trantzean jarraitu zuten arratsaldeko oparia eskaintzeko ordu arte; han ez zen, ordea, inolako ahotsik izan, ezta erantzun-arrastorik ere.
30Orduan, esan zion Eliasek herri osoari:
—Hurbil zakizkidate!
Herri osoa hurbildu zitzaion. Desegina zegoen Jaunaren aldarea berreraiki zuen Eliasek. 31Hartu zituen hamabi harri, Jakoben —Jaunak «Israel izango duzu izena» esan zion haren— ondorengoen leinu bakoitzeko bana,#hamabi harri Ir 24,4; Jos 4,1-9.20-24. Jaunak «Israel izango duzu izena» esan Has 32,29; 35,10. 32eta harri haiez aldarea eraiki zuen Jaunarentzat. Aldarearen inguru guztian hogeita hamarren bat litro har zezakeen erretena egin ondoren, 33antolatu zuen egurra, zatikatu zuen zekorra eta gainean ezarri.#sakrifizioa prestatu Lb 1,6-8. 34Orduan, agindu zuen:
—Bete urez lau ontzi eta isuri erre-oparigai eta egurraren gainera.
Eta gero:
—Berriz ere bai!
Halaxe egin zuten berriro ere. Gero, esan zuen:
—Hirugarren aldiz!
Eta hirugarren aldiz egin zuten. 35Han zihoan ura aldare inguru guztian, erretena betetzeraino.
36Arratsaldeko oparia eskaintzeko orduan, Elias profetak aurreratu eta esan zuen: «Jauna, Abrahamen, Isaaken eta Israelen Jainkoa, adieraz ezazu gaur zu zarela Israelen Jainkoa, ni zure zerbitzaria naizela eta zure aginduz egin ditudala gauza hauek guztiak.#Arratsaldeko oparia eskaintzeko orduan Dn 9,21. Abrahamen, Isaaken eta Israelen Jainkoa Ir 3,6; Lb 26,42; Mt 22,32 par. 37Erantzun iezadazu, Jauna, erantzun! Ikus dezala herri honek, Jauna, zu zarela Jainkoa, eta zuk itzularaziko diozula bihotza zeuregana».
38Orduan, Jaunak sua bidali zuen eta dena kiskali: erre-oparigaia, egurra, baita harriak eta errautsa ere, eta erreteneko ura idortu egin zuen.#suak dena kiskali Lb 9,24+. 39Hau ikustean, herri osoa lurreraino ahuspeztu zen, esanez: «Jauna da Jainkoa! Jauna da Jainkoa!»
40Eliasek esan zuen:
—Harrapa itzazue Baalen profetak! Ez dezala batek ere ihes egin!
Harrapatu zituztenean, Kixon errekara jaitsarazi eta lepoa moztu zien#18,40 lepoa moztu zien: Garai haietan ez zen harritzekoa halako egintza (ik. 18,13). Izan ere, ahalmenik gabeko sasijainko baten profetak gezurrezko testigutzat hartu ohi zituzten (ik. 2 Erg 10,18-25). Eliasek.
Lehortearen bukaera
41Gero, Eliasek esan zion Akabi:
—Zoaz jatera eta edatera#18,41 Zoaz jatera eta edatera: Lehortea zela-eta, segur aski barau egiteko agindua zegoen, zoritxarraldietan egin ohi zenez (ik. Jr 36,9)., zaparrada handi baten hotsa sumatzen da eta.
42Hala, Akab jatera eta edatera joan zen; bitartean, Karmel mendiaren gailurrera igo zen Elias eta ahuspeztu, aurpegia belaun artean jarriz.#Eliasen otoitza St 5,18. 43Orduan, agindu zion bere mutilari:
—Igo eta begira itsasaldera.
Igo zen mutila eta esan zuen:
—Ez dago ezer.
Eliasek zazpi bider esan zion itzultzeko. 44Zazpigarrenean morroiak esan zuen:
—Esku-arra beteko laino koxkor bat dator itsasaldetik.
Eliasek esan zion:
—Igo eta esaiok Akabi atontzeko guda-gurdia eta jaisteko, zaparradak bidea itxi baino lehen.
45Zerua geroz eta ilunago jarri zen, hodei eta aldagoi-haizearen eraginez, eta izugarrizko erauntsia egin zuen. Akab guda-gurdira igo eta Izreelera joan zen. 46Jaunaren indarrak eraginik, Elias jantzia gerrian lotu eta lasterka joan zen Akaben aurretik Izreeleraino.

Currently Selected:

1 ERREGEAK 18: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy