YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGEAK 1

1
DAVIDEN AZKEN EGUNAK (1,1—2,46)
Daviden zahartzaroa
1David zahartua zegoen, urtetan aurreratua. Estalkiak botatzen zizkioten arren, ezin zen berotu. 2Zerbitzariek esan zioten: «Neska gazte birjina bat bilatu behar genizuke, errege jauna; zure zerbitzura egongo litzateke, zu zaintzeko. Eta zurekin oheratuz, berotuko zintuzke».#berotu Koh 4,11.
3Beraz, Israel lurralde osoan neska gazte polit baten bila ibili ondoren, Abixag aurkitu zuten, Xunemgoa#1,3 Xunem: Galileako herrixka bat zen, Izreelgo lautadaren ekialdean., eta bera eraman zioten erregeari. 4Oso polita zen neska; berak zaintzen eta zerbitzatzen zuen erregea. Hala ere, erregeak ez zuen sexu-harremanik izan berarekin.
Adoniasek errege izan nahi
5Bitartean, Daviden eta Hagit-en seme Adonias harrotzen hasi zen, errege izanen zela pentsatuz. Guda-gurdiak, zaldiak#1,5 Hagit: Daviden emazteetarik bat zen (ik. 2 Sm 3,5). Honen seme Adonias, beraz, Salomonen anaiordea zen; aita batenak eta bi amarenak ziren. zaldiak: Hitz hau, hebreeraz, zaldun ere uler daiteke. eta aurretik joango zitzaizkion berrogeita hamar gizon eskuratu zituen.#Guda-gurdiak, zaldiak eta… gizon 2 Sm 15,1. 6Aitak ez zion sekula haserrerik egin, ezta galdetu ere zergatik jokatzen zuen horrela. Bestalde, Adonias oso liraina zen; Absalomen ondoren jaioa Davidi. 7Harremanetan zebilen Tzeruiaren seme Joabekin eta Abiatar#1,7 Joab: Daviden gudalburu nagusia zen. Abiatar eta Tzadok (8. tx.): Apaizak eta Daviden aholkulari ziren (ik. 2 Sm 8,16-17). apaizarekin; bere alde zituen hauek. 8Baina Tzadok apaiza, Joiadaren seme Benaias, Natan profeta, Ximei, Rei eta Daviden gudaririk ausartenak ez ziren Adoniasen aldeko.#Tzadok, Benaias 2 Sm 8,17-18.
9Behinola, ardi, idi eta zekor gizenduak hil zituen Adoniasek opari bezala Zohelet haitzaren ondoan, Rogel iturriaren#1,9 Rogel iturria: Zedron ibarrean dago, Jerusalemen hego-ekialdean. inguruetan, eta erregearen seme ziren bere anaia guztiak eta erregearen zerbitzari ziren Judako gizon guztiak gonbidatu zituen.#Rogel iturria 2 Sm 17,17. 10Natan profeta, Benaias, Daviden gudari adoretsuak eta bere anaia Salomon, ordea, ez zituen gonbidatu.
Natan eta Betsabe Salomonen alde
11Orduan, esan zion Natanek Betsaberi, Salomonen amari:
—Ez al duzu aditu, Hagit-en seme Adoniasek bere burua errege izendatu duela, David gure jaunak deus ere jakin gabe?#Betsabe 2 Sm 12,24. 12Hara, aholku bat emango dizut zeure bizia eta zeure seme Salomonena salba ditzazun. 13Zoaz David erregeagana eta esaiozu hau: «Ez al zenidan, ene errege jaun horrek, zin egin nire seme Salomon izango zela zure hurrengo erregea eta bera jarriko zela zure errege-aulkian? Hortaz, zergatik izendatu du Adoniasek bere burua errege?»#1,13 Daviden erregealdiari buruzko historian ez da aipatzen halako zin egiterik. 14Eta zu erregearekin mintzatzen ari izango zaren bitartean, sartuko naiz ni zure ondoren eta zure esanak baietsiko ditut.
15Horrela, bada, sartu zen Betsabe erregearen gelara. Erregea oso zahartua zegoen; Abixag xunemdarrak zerbitzatzen zuen. 16Betsabe ahuspeztu egin zen erregearen aurrean. Honek esan zion:
—Zer duzu?
17Betsabek erantzun:
—Jaunarengatik, zeure Jainkoarengatik, zin egin zenidan, ene jaun horrek, nire seme Salomon izanen zela zure hurrengo erregea eta bera jarriko zela zure errege-aulkian. 18Baina, hona, Adoniasek errege izendatu du bere burua, zuk deus ere jakin gabe. 19Idi, zekor gizendu eta ardi ugari hil du, eta zure seme guztiak, Abiatar apaiza eta Joab gudalburua gonbidatu ditu; baina zure zerbitzari Salomon ez du gonbidatu. 20Zeuri begira dituzu israeldar guztien begiak, zure ondoren errege-aulkian nor jarriko den zuk esateko zain. 21Bestela, ene errege jauna, zu hiltzean, neure seme Salomon eta biok hil egin nahi izango gaituzte.#hil egin nahiko 15,29; Ep 9,5; 2 Erg 10,1-17; 11,1.
22Betsabe erregearekin mintzatzen ari zelarik, heldu zen Natan profeta 23eta jakinarazi zioten erregeari Natan profeta etorri zela. Erregearen aitzinera sartu eta ahuspeztu egin zen. 24Natanek esan zuen:
—Ene errege jauna, zuk izendatu al duzu Adonias zure ondorengo errege izan eta zure errege-aulkian eser dadin? 25Izan ere, idi, zekor gizendu eta ardi ugari hil du gaur, eta zure seme guztiak, gudalburuak eta Abiatar apaiza gonbidatu ditu. Han ari dira denak berarekin jan-edanean eta oihuka: «Gora Adonias erregea!» 26Baina ni ez naute gonbidatu, eta ez Tzadok apaiza, ez Joiadaren seme Benaias, ez zure zerbitzari Salomon ere. 27Egiaz zuk agindurik egin al dute hori? Guri, zeure zerbitzarioi, ez diguzu esan nor izanen den zure hurrengo erregea.
Davidek Salomon izendatu bere ondorengo errege
28Erregeak, orduan, agindu zuen:
—Dei egin Betsaberi!
Betsabe sartu eta zutik gelditu zen erregearen aurrean. 29Orduan, erregeak honela egin zuen zin:
—Ala Jauna, atsekabe orotatik atera nauena! 30Zin egin nizun, bai, Jaunarengatik, Israelen Jainkoarengatik, zure seme Salomon izanen zela nire ondorengo erregea eta bera jarriko zela nire errege-aulkian. Hara, gaur beteko dut zin hura!
31Betsabek, erregearen aitzinean lurreraino ahuspezturik, esan zuen:
—Gora beti David erregea, ene jauna!
32Davidek, orduan:
—Dei egin Tzadok apaizari, Natan profetari eta Joaiadaren seme Benaiasi.
Hauek sartu zirenean, 33erregeak esan zien:
—Hartu zeuekin nire funtzionarioak eta jaitsi Gihon-era#1,33 Gihon: Iturri hau ere Zedron ibarrean dago, Jerusalemen ekialdean. nire seme Salomon, nire mando gainean jarririk.#errege izendatzeko zeremonia 2 Erg 11,11-20. erregearen mando gainean Est 6,7-9. Gihon 2 Kro 32,30. 34Tzadok apaizak eta Natan profetak gantzutu dezatela han Salomon Israelgo errege, eta zuek, adarra joz, egin oihu honela: «Gora Salomon erregea!»#errege gantzutu 1 Sm 10,1; 16,12-13. 35Igo, gero, beraren ondoren, eta hona heltzean, jar dadila nire errege-aulkian, nire ondoren errege izateko. Bera izendatzen dut Israelgo eta Judako buruzagi.
36Joiadaren seme Benaiasek erantzun zion:
—Hala bedi! Hala nahi izan dezala Jaunak, gure erregearen Jainkoak! 37Izan bedi Jauna Salomonentzat ere zuretzat izan dena; egin dezala haren erregetza zurea baino handiago, oi ene errege David!
Salomon Israelgo errege gantzutua
(1 Kro 29,21-25)
38Tzadok apaizak, Natan profetak, Joiadaren seme Benaiasek, keretarrek eta peletarrek#1,38 keretarrak eta peletarrak: Erregea zaintzen zuten gudari atzerritarrak ziren. Salomon David erregearen mando gainean ezarri eta Gihonera eraman zuten. 39Orduan, Tzadok apaizak, hartua baitzuen Jaunaren oihal-etxolatik olio-adarra, gantzutu egin zuen Salomon. Jo zuten adarra eta herri osoak deiadar egin zuen: «Gora Salomon erregea!»#Gora erregea 1 Sm 10,24; 2 Erg 11,12. 40Jende guztia Salomonen ondoren igo zen bozkario handiz eta txirulak joz. Lurrak ere dar-dar egin zuen haien oihuengatik.
Salomonek bizia barkatu Adoniasi
41Bazkaria bukatzen ari ziren, Adoniasek eta beronen bazkaldar guztiek zarata-hots hura aditu#1,41 Bazkaria bukatzen… aditu: Rogel iturria, Adonias eta beronen aldekoak zeuden toki hura, alegia, Gihondik 700 metrora zegoen, hegoaldera. zutenean. Joabek, adar-hotsa entzutean, esan zuen:
—Zer dela-eta halako iskanbila hiritarren artean?
42Hizketan ari zen, Abiatar apaizaren seme Jonatan heldu zenean. Adoniasek esan zion:
—Sar zaitez. Zu bai ausarta! Berri onak al dakarzkiguzu?#berri onen ekarle 2 Sm 18,27.
43Jonatanek erantzun zion Adoniasi:
—Ez, bada. David gure errege jaunak Salomon egin du errege. 44Tzadok apaiza, Natan profeta, Joiadaren seme Benaias, keretarrak eta peletarrak bidali ditu Salomonekin, eta hauek erregearen mando gainean ezarri dute Salomon. 45Tzadok apaizak eta Natan profetak errege gantzutu dute Gihonen. Eta handik bozkarioz beterik igo dira. Hiritarren artean iskanbila handia dago. Hori da entzun duzuen zarata. 46Gainera, Salomon errege-aulkian jarri da. 47Erregearen zerbitzariak David gure errege jauna zoriontzera joan dira eta honela esan diote: «Egin dezala Jainkoak Salomon zu baino ospetsuago, eta haren erregetza zurea baino handiago!» Erregea bera makurtu egin da ohe gainean, 48eta esan du: «Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, nire aulkian nire ondorengoetariko bat jartzea eta nik ikustea eman didalako!»
49Adoniasen gonbidatu guztiak, izuturik, jaiki eta nor bere aldetik joan ziren. 50Adoniasek, Salomonen beldurrez, joan eta etxolako aldareak ertzetan zituen adarrei heldu zien#1,50 Aldarearen eite edo formaz, ik. Ir 27,1-2. Aldarearen ondoan babesten zenak Jainkoaren laguntza eta gizonen errukia eskatzen zituen.. 51Orduan, esan zioten Salomoni:
—Salomon erregearen beldur da Adonias eta aldareko adarrei atxikia dago. Honela dio: «Zin egin diezadala Salomonek ez nauela ezpataz hilko».
52Salomonek, orduan:
—Jator jokatzen badu, ez zaio ile bat ere eroriko lurrera; baina nolabaiteko gaiztakeriarik aurkitzen badiogu, heriotza izango du.#ez zaio ile bat eroriko Lk 21,18+.
53Orduan, Salomonek Adonias aldaretik jaitsarazteko agindu zien batzuei. Adonias etorri eta ahuspeztu egin zen Salomon erregearen aitzinean. Salomonek esan zion:
—Zoaz zeure etxera!

Currently Selected:

1 ERREGEAK 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy