YouVersion Logo
Search Icon

1 KORINTOARREI 14

14
Hizketa arrotzak eta profezia
1Saia zaitezte, beraz, elkarrenganako maitasunean. Espirituaren dohainei dagokienez, irrika ezazue batez ere profezi dohaina#14,1 profezi dohaina: Profezi dohaina ez zetzan nagusiki geroko gertaerak iragartzean, Jainkoaren izenean hitz egitean baizik. Profetak batik bat Jainkoaren asmoa eta nahia azaltzen ditu egungo egoeraren aurrez aurre..#irrikatu profezi dohaina 12,31; 14,39. 2Izan ere, hizketa arrotzez mintzo dena, Jainkoari mintzo zaio, ez gizakiei, inork ez baitio ulertzen: Espirituak eraginda, gauza misteriotsuak esaten ditu. 3Profeta bezala mintzo dena, berriz, gizakiei mintzo zaie: fedean hazten laguntzen die, adoretu eta kontsolatu egiten ditu.
4Hizketa arrotzez mintzo dena, bere buruari bakarrik zaio lagungarri; profeta bezala mintzo denak, berriz, eliz elkartea hazarazten du. 5Nahi nuke zuek guztiok hizketa arrotzez mintzatzea; baina are nahiago profeta bezala mintzatzea. Zeren, eliz elkartea hazarazteko, hobe baita profeta bezala mintzatzea#nahiago profeta bezala mintzatzea Zen 11,29. hizketa arrotzez mintzatzea baino, hizketa horren esanahia ere argitzen ez badu behintzat.
6Begira, senideok: hizketa arrotzez hitz eginez aurkeztuko banintzaizue, zer on ekarriko lizueke horrek, nire hitzak ez balizue emango agerpenik, ez ezaguerarik, ez Jainkoarengandiko mezurik, ezta irakaspenik ere? 7Gauza bera gertatzen da musika-tresnekin ere, txirula edota zitararekin, adibidez: notak argi eta garbi ematen ez badituzte, nola jakin zer jotzen duten? 8Edota turutak soinu nahasia jotzen badu, nor prestatuko da gudurako? 9Berdin zuek ere: hitz ulergarriak ez badituzue adierazten, nola jakin zer ari zareten esaten? Paretari hitz egiten ariko zinatekete.
10Hainbeste eta hainbeste hizkuntza bada munduan eta denek dute zentzua. 11Baina nik ez dakidan hizkuntzan mintzatzen bazait norbait, ni arrotz izango natzaio hari eta hura niri. 12Horrela bada, Espirituaren dohainak irrikatzen dituzuenez gero, saia zaitezte dohainok ugari izaten, baina eliz elkarteari hazten laguntzeko. 13Hizketa arrotzez mintzo denak, beraz, eska biezaio Jainkoari esaten duena argitzeko dohaina ere.
14Hizketa arrotzez otoitz egiten badut, nire espiritua otoitzean ari da, bai, baina adimena fruiturik gabe gelditzen da. 15Zer egin, bada? Espirituaren eraginez#Espirituaren eraginez Ef 5,19. otoitz egin bai, baina adimenaz ere bai; Espirituaren eraginez Jaunari abestu bai, baina adimenaz ere bai. 16Esker oneko otoitza Espirituaren eraginez bakarrik egiten baduzu, dohain hori ez duen entzule hutsak#14,16 entzule hutsa: Beharbada, adiskide huts ziren, kristau izan gabe kristau-batzarretan entzuteko bakarrik egoten zirenak. nola erantzungo dio «Amen» zure esker oneko otoitzari, zer diozun ulertzen ez badu? 17Ederra izango da, bai, zure esker oneko otoitza, baina besteari ez zaio lagungarri gertatuko. 18Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari, hizketa arrotzez zuek baino gehiago mintza naitekeelako. 19Hala ere, elkartea bildurik dagoenean, nahiago dut besteentzat irakasgarri izango diren bost hitz ulergarri esan, hizkera ulertezinean hamar mila baino.
20Senideok, ez izan haurren antzeko zeuen irizpideetan; gaitzerako bai, izan zaitezte haur; baina irizpideetan izan zaitezte pertsona helduak.#utzi haur-irizpideak Ef 4,14. izan pertsona helduak Flp 3,15. 21Honela dio Jaunak Liburu Santuan#14,21 Liburu Santuan: Is 28,11-12aren aipamen librea, ez baitzaio lotzen, ez hebreerazko testuari, ez grekozko antzinako itzulpenari.:
Hizkuntza # Hizkuntza… Is 28,11-12. Ik. Dt 28,49. arrotzez,
atzerritarren bidez
hitz egingo diot herri honi;
baina, hala ere, ez didate adituko.
22Hizketa arrotzez mintzatzea, beraz, sinesgogorrentzat da seinale, ez sinestedunentzat; profeta bezala hitz egitea, berriz, ez da sinesgogorrentzat, sinestedunentzat baizik. 23Eman dezagun, eliz elkarte osoa bildurik dagoela eta denak hizketa arrotzez mintzatzen hasten direla; entzule huts den edo kristau ez den bat sartzen bada, ez ote du esango burutik eginak zaudetela#burutik eginak zaudetela Eg 2,13.? 24Guztiak profeta bezala mintzo badira, ordea, eta entzule huts den edota kristau ez den bat sartzen bada, bere erruak aitortzera eramango dute denen artean, 25eta beraren bihotzeko ezkutukoak agerian geldituko dira. Orduan, ahuspeztu eta Jainkoa gurtu egingo du, eta esango: «Jainkoa benetan zuekin dago».#Jainkoa zuekin Is 45,14; Za 8,23; Dn 2,47; Jn 4,19.
Bileretan nahasmenik ez
26Zer egin, bada, senideok? Biltzen zaretenean, batek kantua egin dezala, besteak irakatsi edota goi-agerpen bat eman, hizketa arrotzez mintzatu edota mintzaira hori argitu; baina guztia elkarteari hazten laguntzeko izan dadila.#nork bere egitekoa 11,18; 12,8-10. dena elkarteari hazten laguntzeko Ef 4,12.
27Hizketa arrotzez mintzatzekotan, bi izan daitezela edo hiru gehienez mintzo direnak, eta txandaka; eta argi dezala beste batek esanahia. 28Esanahia argitzeko inor ez bada, hizketa arroztuna isil dadila batzarrean, eta Jainkoarekin eta bere buruarekin bakarrik mintza dadila.
29Profeta bezala mintzo direnei dagokienez, mintza daitezela bi edo hiru, eta gainerakoek eman dezatela beren iritzia.#gainerakoek iritzia eman Eg 17,11; 1 Ts 5,21. 30Hala ere, eseria dagoenen batek goi-agerpen bat hartuko balu, isil dadila hitz egiten ari dena. 31Profeta bezala denok hitz egin dezakezue, baina banan-banan, entzuleek irakaspena eta adorea har ditzaten. 32Profetek beren kontrolpean eduki behar dute profezi espiritua, 33Jainkoak bakea#Jainkoa eta bakea Erm 15,33+. maite baitu eta ez nahasmendua.
Fededunen elkarte guztietan bezala, 34emakumeei ez zaie zilegi batzarrean hitz egitea; beude isilik, beraz, eta ager bitez menpeko#emakumeak menpeko 11,3; Has 3,16; Ef 5,22; 1 Tm 2,12; Tt 2,5., Moisesen legeak agintzen duen bezala. 35Argibiderik nahi balute, galde biezaiete etxean beren senarrei, ez baita egoki emakumeek batzarrean hitz egitea.
36Zer uste duzue? Zuenetik abiatu zela Jainkoaren hitza? Edota zuenera bakarrik heldu dela? 37Norbaitek profeta dela edo Jainkoaren Espiritua duela uste badu, aitor dezala idazten dudan hau Jaunaren agindua#Jaunaren agindua 1 Jn 4,6. dela. 38Eta hala aitortzen ez badu, bera ere ez du aitortuko Jainkoak#14,38 ez du aitortuko Jainkoak: Beste eskuizkribu batzuek hau diote: Eta ez badu aitortu nahi, ez dezala aitor; berarentzat okerrago esango balu bezala..
39Beraz, ene senideok, irrika ezazue profezi dohaina, baina hizketa arrotzez mintzatzea galarazi gabe. 40Dena den, egin guztia duintasunez eta ordenaz.#dena duintasunez eta ordenaz 14,33; Kol 2,5.

Currently Selected:

1 KORINTOARREI 14: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy