YouVersion Logo
Search Icon

1 KORINTOARREI 12

12
Espirituaren dohainak
1Senideok, Espirituaren dohainei#Espirituaren dohainak 14,1-40. buruz zuek ezjakinean jarraitzerik ez dut nahi. 2Badakizue, oraindik jentil zinetenean, sasijainko mutuetara jotzen zenutela itsu-itsuan.#sasijainko mutuak Hab 2,18-19. 3Horregatik jakinarazten dizuet, inork ere ez duela esaten «Madarikatua Jesus» Jainkoaren Espirituak eraginda; eta inork ezin duela esan «Jesus da Jauna» Espiritu Santuak eraginik ez bada.#Espirituak eraginik Mk 9,39; 1 Jn 4,2-3.
4Era askotakoak dira dohainak#Era askotakoak dohainak Erm 12,6. Espiritua bat bakarra Ef 4,4., baina Espiritua bat bakarra; 5era askotakoak zerbitzuak#era askotakoak zerbitzuak Ef 4,11., baina Jauna bat bakarra; 6era askotakoak egintzak, baina Jainkoa bat bakarra, guztiei egintza guztietara eragiten diena.
7Era ezberdinean azaltzen da bakoitzarengan Jainkoak ematen duen Espiritua, baina beti denen onerako.#denen onerako 14,26; Ef 4,12. 8Honela, bati jakinduriaz hitz egitea ematen dio Jainkoak Espirituaren bidez; beste bati, Espiritu beraren arabera, ezagueraz hitz egitea; 9bati, Espirituaren egitez, sinesmen-dohaina ematen dio; beste bati, sendaketak egiteko dohaina; 10bati, mirariak egiteko ahalmena; beste bati, Jainkoaren izenean hitz egitea; bati, espiritu faltsua eta benetakoa bereiztea; besteari, hizketa arrotzez mintzatzea#12,10 hizketa arrotzez mintzatu: Ik. Eg 10,46 oh. Dirudienez, ez zen hizkuntza atzerritarretan hitz egitea, hots ulertezinez eraturiko hizketa arrotzez jardutea baizik; esanahia argituz bakarrik uler zitekeen.#hizketa arrotzez mintzatzea 14. Ik. Eg 2,4., eta beste bati, hizketa horren esanahia adieraztea. 11Hori guztia, ordea, Espiritu bat berak egiten du, bere dohainak nahi duen bezala bakoitzari emanez.#Espiritua dohainen banatzaile 7,7; Erm 12,3; Ef 4,7.
Atalak asko, gorputza bat
12Gorputzak, bat izan arren, atal asko ditu, baina atal guztiek, asko izan arren, gorputz bat#gorputz bat eta atal asko 10,17+. osatzen dute. Gauza bera gertatzen da Kristorekin#12,12 Kristo: Juduentzat gorputz hitzak pertsona osoa adierazten zuen; ez da, beraz, atalen multzoa, horien batasun-printzipioa baizik. Kristo ere, kristauen multzoa batean biltzen duen printzipio bateratzailea da. ere. 13Gu guztiok, judu nahiz jentil, esklabo nahiz libre, Espiritu bat beraz izan gara bataiatuak, gorputz bat bakarra egiteko, eta guztioi Espiritu bat bera isuri zaigu#12,13 guztioi Espiritu bat bera isuri zaigu: H.h., guztiok Espiritu bat beretik edan dugu..#juduak eta jentilak Ga 3,28.
14Gorputza, izan ere, ez du atal bakarrak osatzen, askok baizik. 15Oinak «Eskua ez naizenez gero, ez naiz gorputzarena» esango balu, ez lioke horregatik gorputzarena izateari utziko. 16Eta belarriak «Begia ez naizenez gero, ez naiz gorputzarena» esango balu, ez lioke horregatik gorputzarena izateari utziko. 17Gorputz guztia begi balitz, non entzumena? Eta dena belarri balitz, non usaimena? 18Baina Jainkoak bere tokia jarri zion atal bakoitzari gorputzean, berak nahi bezala. 19Denak atal bat balira, zer-nolakoa izango litzateke gorputz hori? 20Baina ez, atalak asko dira; gorputza, ordea, bat bakarra. 21Begiak ez diezaioke eskuari esan: «Ez dut zure beharrik»; ezta buruak ere oinei: «Ez dut zuen beharrik». 22Aitzitik, makalenak iruditzen zaizkigun gorputz-atalak beharrezkoenak dira; 23eta duintasunik gutxieneko iruditzen zaizkigunak, itzal eta begirune handienaz inguratzen eta zaintzen ditugu. 24Izan ere, berez ohoragarri direnek ez dute arreta horien beharrik. Jainkoak berak, gorputza eratzean, berez ohore gabeko ziren atalei ohorerik handiena eman zien. 25Horrela, gorputzean zatiketarik ez dago eta atal guztiak bata besteaz arduratzen dira. 26Honela, atal batek min duenean, min dute atal guztiek berarekin; eta atal bat onetsia denean, poza dute beste guztiek berarekin.
27Zuek Kristoren gorputz zarete, eta zuetako bakoitza gorputz horren atal.#Kristoren gorputzaren atalak Erm 12,5; Ef 5,30. 28Eliz elkartean bakoitzari bere tokia ezarri dio Jainkoak: lehenengo apostoluak, bigarren profetak, hirugarren irakasleak; ondoren, mirarigileak datoz; gero, sendatzeko edo behartsuei laguntzeko, elkartea gidatzeko edo hizketa arrotzez mintzatzeko dohaina dutenak.#apostolu, profeta, irakasle Ef 4,11-12. 29Guztiak apostolu ote dira? Guztiak profeta? Guztiak irakasle? Guztiak mirarigile? 30Guztiek ote dute sendatzeko dohaina? Guztiak mintzo ote dira hizketa arrotzez? Guztiak ote dira hizketa arrotzen interpretatzaile? 31Dena dela, irrika itzazue dohainik onenak.
Maitasunaren gorazarrea
Orain biderik bikainena adierazi nahi dizuet.#irrikatu dohainik onenak 14,1.

Currently Selected:

1 KORINTOARREI 12: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy