YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 3

3
Daviden ondorengoak
(14,3-7 eta 2 Sm 3,2-5)
1Hona hemen Davidi Hebronen jaio zitzaizkion semeak: lehena Amnon, Izreelgo Ahinoamen semea; bigarrena Daniel, Karmelgo Abigailen semea;#2 Sm 3,2-5. 2hirugarrena Absalom, Gexurko errege Talmairen alaba Maakaren semea; laugarrena Adonias, Hagiten semea; 3bosgarrena Xefatias, Abitalen semea; seigarrena Jitream, Daviden emazteetako bat zen Eglaren semea. 4Sei hauek Hebronen jaio zitzaizkion. David zazpi urte eta sei hilabetez izan zen han errege.
Hurrengo hogeita hamahiru urteetan Jerusalemen izango zen errege.#2 Sm 2,11; 5,5. 5Hona hemen Jerusalemen jaio zitzaizkion semeak: Ximea, Xobab, Natan eta Salomon, laurak Amielen alaba Betsaberen semeak#3,5 Betsabe: Hebreeraz Bat-Xua, Eliam-en alaba dela dio 2 Sm 11,3ak. Bestalde, laugarrenaren, Salomonen, ama baizik ez zen Betsabe..#2 Sm 5,14-16. 6Gero beste hauek izan zituen: Ibhar, Elixama#3,6 Elixama: 14,5ean eta 2 Sm 5,15ean Elixua deritza., Elifelet, 7Nogah, Nefeg, Jafias, 8Elixama, Eliada eta Elifelet. Guztira, bederatzi. 9Hauek izan ziren Daviden seme guztiak eta, gainera, ohaideengandik izan zituenak. Tamar izan zen haren alaba.#2 Sm 5,13; 13,1.
Salomon erregearen ondorengoak
10Salomonen ondorengoak#3,10 Salomonen ondorengoak: Judako erregeen zerrenda da hau, 1 Erg 12 eta 2 Erg 25eko testuen arabera. Abias 1 Erg 14,31 eta 15,1.8an Abiam deitzen da. Jekonias (16. tx.) 2 Erg 24,6.8-17an Joiakin deitzen da. honako hauek izan ziren: Roboam, honen seme Abias, honen seme Asa, honen seme Josafat, 11honen seme Joram, honen seme Akazias, honen seme Joax, 12honen seme Amatzias, honen seme Azarias, honen seme Jotam, 13honen seme Akaz, honen seme Ezekias, honen seme Manases, 14honen seme Amon eta honen seme Josias. 15Josiasen semeak: lehena Johanan, bigarrena Joiakim, hirugarrena Sedekias, laugarrena Xalum. 16Joiakimen semea Jekonias, eta honena Sedekias.
Jekonias erregearen ondorengoak
17Hona hemen, Babiloniara gatibu eraman zuten Jekoniasen semeak: Xealtiel, 18Malkiram, Pedaias, Xenatzar, Jekamias, Hoxama eta Nebadias. 19Pedaiasen semeak: Zorobabel eta Ximei. Zorobabelen semeak: Mexulam eta Hananias eta alaba Xelomit; 20baita beste bost hauek ere#3,20 baita beste bost hauek ere: Hebreerazko testua iluna da. Bost hauek Zorobabelen semeak izan zitezkeen; zenbaitek uste du 19. tx.eko Mexulamen semeak zirela, honen anaia Hananiasen ondorengoak aipatzen baitira 21. tx.ean.: Haxuba, Ohel, Berekias, Hasadias, Juxab-Hesed. 21Hananiasen ondorengoak: Pelatias eta Jexaias; baita Refaiasen semeak, Arnanen semeak, Obadiasen semeak eta Xekaniasen semeak ere. 22Xekaniasen semea: Xemaias. Xemaiasen semeak: Hatux, Igal, Bariah, Nearias eta Xafat, sei guztira#3,22 sei zirela dioen arren, bost izen besterik ez dira agertzen; baliteke izenen bat testutik eroria, galdua, izatea.. 23Neariasen semeak: Elioenai, Hizkias eta Azrikam, hiru guztira. 24Elioenairen semeak: Hodabias, Eliaxib, Pelaias, Akub, Johanan, Delaias eta Anani, zazpi guztira.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy