YouVersion Logo
Search Icon

1 TESALONIKARREI 1

1
Agurra
1Paulo, Silvano#Silvano 2 Ko 1,19+. Timoteo 2 Ko 1,1+. Tesalonika Eg 17,1. grazia eta bakea Erm 1,7+. eta Timoteok, Jainko Aitarekin eta Jesu Kristo Jaunarekin bat eginik dagoen Tesalonikako eliz elkarteari idazten diogu. Grazia eta bakea#1,1 Tesalonika: Grezia iparraldeko Mazedonia erromatar probintziako hiriburua. grazia eta bakea: Zenbait eskuizkribuk ohiko agurra osorik dakar: Jainko Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman diezazkizuela grazia eta bakea (ik. 2 Ts 1,2). zuei.
JAINKOARI ESKER ONA (1,2—3,13)
Tesalonikarrak sinestedunentzat eredu
2-3Eskerrak#esker-otoitza 2,13; 1 Ko 1,4; Flp 1,3-4; Kol 1,3; 2 Ts 1,11. sinesmena, itxaropena, maitasuna 1 Ko 13,13; Kol 1,4-5+. ematen dizkiogu beti Jainkoari zuek guztiongatik, gure otoitzetan gogoan zaituztegula. Jainko gure Aitaren aurrean gogora dakartzagu etengabe zuen sinesmen ekintzailea, zuen maitasun saiatua eta Jesu Kristo gure Jaunarengan duzuen itxaropen iraunkorra.
4Badakigu, senideok, Jainkoaren maiteok, berak aukeratu#Jainkoak aukeratu Is 65,9.22; Lk 18,7; Erm 8,33; 11,7.28; 1 P 1,2; 2 P 1,10. zaituztela. 5Izan ere, guk zuei hots egindako berri ona#berri ona eman Espiritu Santuaren indarrez 1 Ko 2,4-5; 4,20. ez zitzaizuen hitz hutsez eman, Espiritu Santuaren indar beteaz baizik. Ongi dakizue zuen artean egin genuen guztia zuen onerako izan zela. 6Eta zuek gure eta Jaunaren ereduari jarraitu zenioten, atsekabe askoren artean izanik ere, Espiritu Santuaren pozez onartu baitzenuten Jainkoaren mezua#Pauloren ereduari jarraitu 1 Ko 4,16+. Jainkoaren mezua atsekabe artean onartu Eg 17,5-9.. 7Horrela, eredu gertatu zarete Mazedonia eta Akaiako#1,7 Mazedonia eta Akaia: Ik. Erm 15,26 oh. sinestedun guztientzat.#tesalonikarrak eredu 1 P 5,3. 8Izan ere, zuenetik zabaldu da Mazedonia eta Akaiara Jaunaren mezua; eta eskualde horietara ez ezik, bazter guztietara ere heldu da Jainkoarengan duzuen sinesmenaren entzutea, guk ezer esan beharrik gabe.#tesalonikarren sinesmenaren entzutea Erm 1,8. 9Beraiek kontatzen dute, hain zuzen, nolako harrera egin zeniguten zuengana joan ginenean eta nola, sasijainkoak utzirik, Jainko bizi eta egiazkoagana itzuli zineten, berau zerbitzatzeko#Jainkoarengana itzuli Eg 14,15; 15,19; 26,18; 1 Ko 10,7.14; Ga 4,9. 10eta zerutik etorriko den beraren Seme Jesusen zain egoteko#Jesusen zain egoteko 1 Ko 1,7; Tt 2,13. Jesus hilen artetik piztu Jainkoak Erm 4,24+. haserre-zigorretik askatu 5,9.. Jainkoak hilen artetik piztu du Jesus, eta beronek askatuko gaitu etortzekoa den haserre-zigorretik#1,10 haserre-zigorretik: Jesus mundua juzgatzera etorriko denean, Jainkoak bekatarien gain botako duen epaiari dagozkio hitzok..

Currently Selected:

1 TESALONIKARREI 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy