YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 24

24
Davidek bizia barkatu Sauli
1David handik igo eta En-Gediko#24,1 En-Gedi: Itsaso Hilaren mendebaldeko ertzean dago toki hau, ur gozo ugari duelarik. Hemendik hurbil zegoen Tzure-Jeelim, hau da, «Basahuntzen Harkaitza». haitzarteetan gelditu zen.#Davidek bizia barkatu Sauli Ik. 26. 2Filistearrak borrokatzetik itzultzean, esan zioten Sauli: «En-Gediko eremuan duzu David».
3Hartu zituen Saulek hiru mila gizon, Israel osoan aukeratuak, eta David eta honen gizonen bila joan zen Tzure-Jeelimera, hau da, «Basahuntzen Harkaitzetara». 4Bide ondoan zegoen ardi-eskorta batera heltzean, leize-zulo batean sartu zen Saul sabela hustera. Leize hartantxe zeuden, hain zuzen, barru-barruan gorderik, David eta beronen gizonak. 5Hauek esan zioten Davidi:
—Gaur bete da Jaunak esan zizun hura: «Zure esku uzten dut zure etsaia; egiozu egokien iruditzen zaizuna».
Jaiki zen David eta, isil-isilik, Saulen soingainekoaren ertza ebaki zuen. 6Bihotzeko harra sentitu zuen orduan, Saulen soingainekoaren ertza ebaki zuelako.#harra sentitu 2 Sm 24,10. 7Eta esan zien bere gizonei:
—Ezta inola ere! Ezin diot halakorik egin ene jaunari, Jaunak gantzutu duenari. Ezin diot eskurik erantsi, Jaunaren gantzutua baita.#eskurik ezin erantsi 26,9.23.
8Hitz hauez geldiarazi zituen Davidek bere gizonak eta debekatu egin zien Sauli erasotzea. Jaiki zen Saul, leize-zulotik atera eta bere bideari lotu zitzaion berriro. 9Ondoren, jaiki zen David ere, leizetik atera eta oihu egin zuen Saulen atzean:
—Ene errege jauna!
Saulek atzera begiratu zuen. David, lurreraino makurtuz, ahuspeztu egin zitzaion. 10Esan zion, orduan, Davidek Sauli:
—Zergatik entzuten diozu David zu hondatu nahian dabilela diotsun jendeari? 11Une honetan zeure begiz ikus dezakezunez, nire esku utzi zaitu gaur Jaunak leize-zuloan. Zu hiltzeko esaten zidaten, baina errukitu egin natzaizu, neure buruari hau esanez: «Ez diot erantsiko eskurik nire jaunari, Jaunak gantzutua baita». 12Hona hemen, ene aita, hona zure soingainekoaren ertza nire eskuan. Soingainekoaren ertza ebaki, bai, baina zu ez zaitut hil. Ohar zaitez eta jakizu, ez dudala asmo txarrik, ez maltzurkeriarik, eta ez dizudala kalterik egin. Zu, aldiz, nire bila zabiltza bizia kentzeko.#ez dizut kalterik egin 20,1+. 13Izan bedi Jauna gu bion artean epaile! Mendeka nazala Jaunak zure bidez! Baina nik ez dizut eskurik erantsiko. 14Esaera zaharrak dioena: «Gaiztoek gaiztakeria». Nik, ordea, ez dizut eskurik erantsiko. 15Noren bila zabiltza, zu, Israelgo errege hori? Noren atzetik zoaz? Zakur akabatuaren atzetik? Arkakusoren baten atzetik?#Arkakusoa 26,20. zakur akabatua 2 Sm 3,8; 16,9. 16Izan bedi Jauna gu bion artean epaile, erabaki beza berak zure eta nire artean; azter eta zain beza nire auzia, eta aska nazala zure eskuetatik!#aztertu eta zaindu 25,39; Sal 35,23; 43,1; 119,154.
17Davidek hitz hauek bukatzean, esan zion Saulek:
—Zure ahotsa al dut hori, David, ene seme?
Eta oihuka, negarrari eman zion Saulek. 18Gero, esan zion Davidi:
—Ni baino zuzenagoa zara. On baizik ez didazu egin; nik, berriz, gaitza itzuli dizut. 19Gaur bertan, agerian utzi duzu on baizik ez didazula egin, Jaunak zure esku utzi nauen arren, ez bainauzu hil. 20Gizon batek bere etsaia aurkitu eta utziko ote lioke bere bidetik joaten? Ordain diezazula Jaunak zuk gaur niri egindako ongia. 21Orain, badakit zu izanen zarela errege, eta Israelgo erregetzak zure eskuetan iraungo duela.#zu izanen zara errege 13,14; 15,28; 23,17; 25,30; 28,17. 22Egidazu zin, Jaunaren izenean, ez dituzula nire ondorengoak suntsituko, ezta nire izena ezabatuko ere nire aitaren senitartetik.#ez dituzu nire ondorengoak suntsituko 20,14-16.
23Zin egin zion Davidek Sauli. Ondoren, Saul etxera joan zen, eta David bere gizonekin haitzarteetara igo.

Currently Selected:

1 SAMUEL 24: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy