YouVersion Logo
Search Icon

1 PEDRO 5

5
Elkarte-arduradunak
1Zuen arteko arduradunei#arduradunak Eg 11,30+; 1 Tm 5,17; Tt 1,5-9. nik, beraiek bezala arduradun eta Kristoren sufrimenduen testigu#5,1 Kristoren sufrimenduen testigu: Bi eratara uler daiteke: Kristoren nekaldiaren begizko testigu edota bere sufrimenduen bidez Kristoren testigu bihurtu dena. eta gero agertuko den aintzaren partaide naizen honek, arren eskatzen diet: 2larra ezazue Jainkoak zuen esku jarri duen artaldea#larra ezazue artaldea Jn 21,15-17; Eg 20,28. ez gogoz kontra Flm 14. ez irabazi zikinari begira 1 Tm 3,8; Tt 1,7-11.; zaindu, ez gogoz kontra, gogo onez baizik, Jainkoak nahi bezala; ez irabazi zikinari begira, bihotz-zabaltasunez baizik; 3ez zaintzeko egokitu zaizkizuenen gain agintea ezarriz#ez agintea ezarriz 2 Ko 1,24. eredu izanez 1 Ko 4,16; 11,1; Flp 3,17; 1 Tm 4,12; Tt 2,7., artaldearentzat eredu izanez baizik. 4Horrela, artzain#artzain Ez 34; Lk 15,3-7; Jn 10. koroa 1 Ko 9,25+. nagusia agertzean, inoiz zimelduko ez den aintzazko koroa jasoko duzue.
Izan apal eta egon erne
5Era berean, zuek, gazteok, izan zaitezte adinekoen menpeko. Izan zaitezte denok apalak zeuen harremanetan, Jainkoak harroei aurre egiten#harroei aurre egiten Jb 22,29; Es 3,34; Mt 23,12; Lk 1,52; 14,11; 18,14; St 4,6-10.baitie; apalei, berriz, onginahia azaltzen. 6Behera zaitezte, bada, eta jarri Jainko ahaltsuaren eskumendean, bere garaian gora zaitzaten. 7Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen#Jainkoa baita zuetaz arduratzen Sal 55,23; Mt 6,25-30..
8Izan zaitezte neurritsu eta egon erne#Izan neurritsu eta egon erne 1 Ts 5,6. lehoia bezala Sal 22,14; 2 Tm 4,17.. Zuen etsaia, deabrua, zuen inguruan dabil, goseak dagoen lehoia bezala, nor irentsiko. 9Egiozue aurre fedean sendo#Egiozue aurre fedean sendo Ef 6,11-13; St 4,7., munduan zabaldurik diren beste senideak ere zuek bezalakoxe sufrimenduak jasaten ari direla jakinik. 10Eta pixka batean sufritu ondoren, dohain guztien iturri den Jainkoak, Kristoren bidez bere betiko aintzara deitu#betiko aintzara deitu 1 Ts 2,12. zaituztenak, berak bizkortuko zaituzte, sendo egin eta finko ezarriko. 11Berari dagokio ahalmena#Jainkoari dagokio ahalmena 4,11. menderen mendetan. Amen.
Azken agurrak
12Anaia leialtzat daukadan Silvanoren#Silvano Eg 15,32+. eskuz idatzi dizuet gutun labur hau, zuei adore eman eta Jainkoaren benetako dohaina zein den adierazteko asmoz. Iraun sendo dohain horretan.
13Babilonia honetan bizi den eta zuek bezalaxe Jainkoak aukeratua#eliz elkarte aukeratua 1,1+. den eliz elkarteak agurtzen zaituzte, baita nire seme Markosek#5,13 Babilonia honetan bizi den: Segur aski, Babilonia hori Erroma adierazteko izen sinbolikoa da (ik. Ap 14,8; 16,19; 17,5). Markos: Ik. Eg 12,12 oh. ere.
14Agur ezazue elkar, maitasunez besarkatuz#5,14 maitasunez besarkatuz: H.h., maitasunezko musuaz; liturgiako bake-errituaren aipamena (ik. Erm 16,16).#maitasunez besarkatuz Erm 16,16+.. Bakea Kristorenak zareten guztioi.

Currently Selected:

1 PEDRO 5: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy