YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGEAK SARRERA

SARRERA
Lehen liburua, 2 Sm 9—20ko kontaera burutuz, Daviden azken urteak eta heriotza kontatuz hasten da (1—2 kap.).
Hil aurretik, Davidek bere seme Salomon utzi zuen ondorengo errege. Salomonek erreinuaren antolakuntzari eta tenpluaren eta jauregien eraiketari ekin zien (3—11 kap.).
K.a. 931n, Salomon hiltzean, bitan banatu zen haren erreinua: Daviden ondorengo erregeek hegoaldeko lurraldea, Juda erreinua alegia, gobernatu zuten, eta iparralde osoa, Israel erreinua alegia, Jeroboamek hasitako beste errege-sail batek (12—14 kap.).
Bi erreinuen K.a. IX. mendea arteko historia bateratsu kontatzen digu liburuak, bi erreinuak batzuetan adiskide agertzen direlarik eta beste batzuetan etsai (15—22 kap.ak). Liburuko azken kapituluetan (17—22 kap.ak) Elias profeta da pertsonaia nagusia.
Eskema
—Daviden azken egunak (1,1—2,46).
—Salomonen erregealdia (3,1—11,43).
—Israelgo eta Judako erreinuen historia (12,1—16,34).
—Elias profeta eta Israelgo erreinua (17,1—22,54).

Currently Selected:

1 ERREGEAK SARRERA: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy