YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGEAK 8

8
Itun-kutxa tenplura eraman
(2 Kro 5,2—6,2)
1Orduan, Salomonek bere inguruan, Jerusalemen, bildu zituen Israelgo herri-arduradun guztiak, leinuburuak eta israeldar senitarteburuak. Jaunaren itun-kutxa igoarazi nahi zuen Daviden Hiritik, hau da, Siondik.#itun-kutxa igoarazi 2 Sm 6,12-17. 2Etanim zeritzan hilean, hau da, zazpigarren hilabetean, egin ohi ziren jaietan#8,2 jaietan: Segur aski, Sukkot Jaia, Etxola Jaia, aipatzen da hemen (ik. Lb 23,34-43)., bildu ziren israeldar guztiak Salomon erregearekin. 3Israelgo herri-arduradun guztiak bildu zirenean, hartu zuten apaizek kutxa 4eta, lebitarrekin batera, igo zituzten Jaunaren kutxa, elkarketa-etxola eta etxolan zeuden tresna guztiak. 5Salomon erregeak eta beronekin kutxaren aitzinean bildua zegoen israeldar batzar osoak ezin zenbatu ahalako ardi- eta idi-multzo handia eskaini zuten opari. 6Apaizek bere tokian ezarri zuten Jaunaren itun-kutxa, tenpluko santutegian, hau da, toki santu-santuan, hegaldun izakien hegalpean.#hegaldun izakien hegalpean 6,23-28+. 7Izan ere, kutxa zegoen tokiaren gainera zabalduak zituzten hegaldun izaki haiek beren hegoak, kutxa eta honen hagak gainetik estaliz. 8Haga hauek luzeak zirenez, berauen muturrak santutegiaren aurrean zegoen sala handitik ikus zitezkeen, baina kanpotik ez. Han daude gaurdaino. 9Kutxan ez zegoen, Horeb#8,9 Horeb: Izen hau du zenbait dokumentutan Sinai mendiak (ik. Ir 3,1 oh.). mendian Moisesek bertan ipini zituen bi harlauzak baizik, Egiptotik irten ondoren Jaunak israeldarrekin eginiko itunaren harlauzak, alegia.#bi harlauzak Ir 25,16; 40,20; Dt 10,5; Heb 9,4.
10Apaizak santutegitik ateratzean, lainoak#8,10 lainoa: Lainoak edo hodeiak Jauna tenpluan dagoela adierazten du, baina ikusezina dela. bete zuen Jaunaren etxea.#lainoa Ir 40,34+. 11Apaizak ezin ziren han egon beren eginkizuna betetzen laino hura zela eta; izan ere, Jaunaren aintzak bete zuen Jaunaren etxea.
12Orduan, Salomonek esan zuen:
«Jauna,
ilunpean biziko zinela esan zenuen,#ilunpean Sal 18,12.
13Baina nik etxe bikaina eraiki dizut,
betiereko zure bizileku».#betiereko Sal 132,14.
Salomonen hitzaldia
(2 Kro 6,3-11)
14Israeldarren biltzar osoa zutik zegoen. Erregeak, haiengana itzulirik, biltzarra bedeinkatu zuen, 15esanez: «Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, bete baitu gure aita Davidi hitzemanikoa: 16“Neure herri Israel Egiptotik atera nuen egunetik ez dut Israelgo leinu guztien artean inongo hiririk hautatu, nire egoitza izango zen etxea egin ziezadaten; baizik eta David aukeratu nuen, ene herri#8,16 inongo hiririk: Israeldarren hiri nagusia Jerusalem izan arren, antzina ez zen israeldarrena, jebustarrena baizik, harik eta Davidek hartu eta bere erresumako hiriburu egin zuen arte (ik. 2 Sm 5,6-9). ene herri: Antzinako grekozko itzulpenak beste hau eransten du: Jerusalem hautatu dut, neure bizilekua bertan jartzeko (ik. 2 Kro 6,5-6). Israelen buruzagi izan zedin”.#David aukeratu nuen 1 Sm 16. 17Gure aita Davidek izan zuen Jaunarentzat, Israelen Jainkoarentzat, tenplua eraikitzeko asmoa. 18Jaunak, ordea, esan zion gure aita Davidi: “Asmo ona izan duzu zeure bihotzean, niretzat etxea eraikitzekoa.#asmo ona izan duzu 2 Sm 7,1-7. 19Alabaina, ez didazu zuk eraikiko etxea, zure erraietatik sortutako semeak baizik”. 20Horra bada, bete du Jaunak emaniko hitza. Ni egin naiz errege gure aita Daviden ondoren, eta Israelgo errege-aulkian eseri naiz, Jaunak esan bezala. Nik eraiki diot etxea Jaunari, Israelen Jainkoari, 21eta han toki berezia egin diot bertan ezartzeko: gure gurasoak Egiptotik atera zituenean Jaunak beraiekin eginiko itunaren agiria daukan kutxa».
Salomonen otoitza
(2 Kro 6,12-42)
22Salomonek, Jaunaren aldare aurrean zutik, israeldarren biltzar osoaren aitzinean, eskuak zerurantz zabalik, 23otoitza egin zuen: «Jauna, Israelen Jainkoa, ez da zu bezalako beste jainkorik, ez goian zeruan, ez behean lurrean. Betetzen duzu ituna eta onbera zara zure aurrean bihotzez zintzo dabiltzan zeure mirabeentzat.#ez da zu bezalako beste jainkorik Dt 4,35.39; 6,4; 7,9. 24Bete duzu zeure zerbitzari Davidi, gure aitari, hitzeman zeniona; zeure ahoz hitzemana zeure eskuz bete duzu, gaur ikus dezakegunez. 25Beraz, Jauna, Israelen Jainkoa, bete ezazu zeure zerbitzari Davidi, gure aitari, hitzeman#8,25 Davidi… hitzeman: Berriro promesa aipatzen da (ik. 2,4 oh.). zenion beste hau ere: “Ez zaizu faltako nire laguntzaz Israelgo errege-aulkian eseriko den ondorengorik, baldin eta zure semeak nire aurrean bide zuzenean ibiltzen badira, zu ibili zaren bezala”.#ondorengorik 2,4+. 26Beraz, oi Israelen Jainko, bete ezazu zeure zerbitzari Davidi, gure aitari, eman zenion hitza.
27«Baina egia ote, Jainkoa lurrean biziko dela? Zeru eta ortziaren zabalak ezin zaitu eduki, eta nik eraiki dizudan tenplu honek eduki ote zaitzake, bada?#egia ote, Jainkoa lurrean biziko dela? Ik. Jn 1,14; Eg 17,24; Ap 21,3. zeru Is 66,1; Jr 23,24; Eg 7,49. 28Hala ere, Jauna, ene Jainkoa, adi ezazu zeure zerbitzari honen otoitza eta eskaria; entzun gaur zure aurrean egiten dudan oihua eta erregua. 29Begira etxe honi gau eta egun, zure bizilekua berau izanen dela esan baituzu. Entzun, zure zerbitzariak toki honetarantz begira eginiko otoitza.#Begira etxe honi… zure bizilekua izanen Dt 12,5.11. Ik. Ez 48,35; Ap 21,22. 30Entzun, arren, zure zerbitzari honek eta zure herri Israelek toki honetarantz begira zuzenduriko eskaria. Entzun bizi zaren toki horretatik, zerutik. Entzun eta barkatu.
31«Baten batek bere lagun hurkoari kalte egin eta honek madarikaziopean zin egitera behartuko#8,31 zin egitera behartuko: Jainkoaren epaia deitzen ziren haietako bat da hau. Auzia zuten biek madarikazioak bota ohi zituzten, batak kalte egin omen zionaren kontra eta besteak bere buruaren kontra, baina errugabe zela adierazteko. Auzia erabaki dezala eskatzen dio Salomonek Jainkoari, erruduna zein den agerraraziz eta madarikazioa beraren gainera botaz. balu, eta hau tenplu honetako zure aldare aurrean zin egitera etorriko balitz,#zin eragin Lb 5,1+. 32entzun zuk zerutik eta erabaki bien arteko auzia: gaitzetsi erruduna, bere jokabide okerra egotziz, eta agertu zein den zuzena, bere jokabide zuzenaren arabera hartuz.
33«Zure herri Israel, zure aurka bekatu egiteagatik etsairen batek menderatzean, zuregana itzultzen bada eta, zuri dei eginez, tenplu honetan eskatu eta otoitz egiten badizu,#Israel menderatua Lb 26,17; Dt 28,25; Jos 7. 34entzun zuk zerutik, barkatu zeure herri Israelen bekatua, eta itzularazi beraren arbasoei eman zenien lurraldera#8,34 arbasoei eman zenien lurraldera: Jainkoak Abrahami, Isaaki eta Jakobi eginiko promesa (ik. orobat 36,40.48) aipatzen da Salomonen otoitzean (ik. Has 12,2; Jos 5,6; 11; 13; 18,13; Ep 2,1 oh.)..
35«Herriak zure kontra bekatu egin duelako zerua itxi eta euririk egin ez dezanean, toki honetarantz begira otoitz egin eta zure izena goresten badute, eta zuk emaniko zigorrarengatik beren bekatuaz damutzen badira,#euririk egin ez 17—18; Lb 26,19: Dt 11,17; 28,24; Jr 3,3; Ap 11,6. 36entzun zuk zerutik, barkatu zeure zerbitzarien eta zeure herri Israelen bekatua, erakutsi ibili behar duten bide zuzena, eta isurarazi euria zeure herriari ondaretzat eman zenion lurrera.
37«Lurralde honetan gosea edota izurritea izatean, gorrinak nahiz herdoilak, larrapoteak nahiz harrak jotzean, etsaiak hiriren batzuei erasotzean, edonolako ezbehar nahiz gaitzalditan,#gosea edota izurria Lb 26,16.25; Dt 28,21-22.38.42. 38norbaitek nahiz Israel zeure herri osoak, bihotzean daukan okerraz oharturik, tenplu honetarantz eskuak luzatuz, edozein otoitz nahiz eskari egiten badizu, 39entzun zuk zerutik, bizi zaren toki horretatik, eta barkatu. Egizu har dezala nork bere jokaeraren ordaina, ongi baitakizu halakoaren barruaren berri; izan ere, zuk bakarrik dakizu gizon-emakume guztien barruaren berri. 40Horrela, begirune izanen dizute, gure gurasoei eman zenien lurrazalean biziko diren bitartean.
41«Eta urrutiko lurraldetik, zure izen handiaren eta zure egintza ahaltsuen berri aditurik, zure herri Israelgoa ez den arrotzen bat#arrotza Lb 19,34; 2 Erg 5; Is 2,2-4; Jon; Za 8,20-23; Rt; Ga 3,28. 42—izan ere adituko dute zure izen handiaren, zure egintza ahaltsuen berri#8,42 zure egintza ahaltsuen berri: H.h., zure esku indartsuaren eta zure beso ahaltsuaren berri.— tenplu honetara otoitz egitera etortzen bada, 43entzun zuk zerutik, bizi zaren toki horretatik, eta egiozu atzerritar horri eskatuko dizun guztia. Horrela, lurreko herri guztiek jakingo dute zure izenaren berri eta begirune izanen dizute, zeure herri Israelek bezala. Gainera, jakingo dute, nik eraiki dizudan tenplu honetan egiten zaiola dei zure izenari.
44«Zure herriak, zuk agindutako bidetik etsaia borrokatzera joatean, zuk aukeratu duzun hiri honetarantz eta nik eraiki dizudan tenplu honetarantz begira, zuri, Jaun horri, otoitz egiten badizu,#hiri honetarantz… begira Dn 6,11. 45entzun zuk zerutik beraren otoitza eta eskaria, eta emaiozu garaipena.
46«Zure kontra bekatu egitean —ez baita inor bekatu egiten ez duenik—, zuk, haien kontra haserreturik, etsaien esku utziko dituzu, eta menderatzaileek urrutiko nahiz hurbileko lurralde etsairen batera eramango dituzte#8,46 eramango dituzte: Herria Jainkoarekiko desleiala denean, etsaiek erbestera eramango dutenaren mehatxua dago beti (ik. Lb 26,33-34; Dt 28,63-64; 30,1-2); 2 Erg 17,20 eta 24,20 pasarteetan mehatxu hori nola bete zen agertuko da.. 47Orduan, eramango dituzten lurralde horretan, beren baitan hausnartuz, zuregana itzuli eta beren menderatzaileen lurraldean otoitz egingo dizute esanez: “Bekatu egin dugu, gaiztakeria egin dugu, errudun gara!” 48Horrela, etsaiek atzerriratuko dituzten lurralde horretan, beren bihotz osoz eta gogo guztiz zuregana itzuli eta beren gurasoei eman zenien lurralderantz begira, zuk hautatu duzun hirirantz begira eta nik eraiki dizudan tenplurantz begira otoitz egiten badizute, 49entzun zuk zerutik, bizi zaren toki horretatik, beraien otoitza eta eskaria, eta egiezu zuzenbide. 50Barkatu zeure herriari zure kontra egin duen bekatua, zure kontra egin dituen bihurrikeria guztiak, eta egizu menderatzaileek har dezatela errukiz, urrikal daitezela hartaz. 51Zeure herri baituzu Egiptotik, burdin labe goritik#8,51 burdin labe goritik: Antzina inon ez zen lortzen burdin labean baino bero handiagorik. Esaera horrek esklabotza zeinen gogorra eta garratza izan zen adierazi nahi du. bezala, atera zenuen ondare hau.#burdin labe goritik Dt 4,20; Jr 11,4.
52«Hartzazu, beraz, onez zeure zerbitzari honen eskaria eta zeure herri Israelen otoitza; entzun iezaiezu dei eginen dizuten bakoitzean. 53Izan ere, Jainko Jauna, lurreko herri guztien artetik ondaretzat bereizi baitzenituen, zeure zerbitzari Moisesen bitartez esan zenuen bezala, gure gurasoak Egiptotik atera zenituenean».#herri guztien artetik bereizi Dt 7,6.
Salomonek Jaunari bedeinkazioa eskatu
54Jaunari, aldare aurrean belauniko, otoitz eta eskari hauek zuzendu ondoren, Salomonek, jaiki eta eskuak zerurantz luzatuz, 55israeldarren biltzar osoa bedeinkatu zuen, ahots handian esanez: 56«Bedeinkatua Jauna, hitzeman bezala bere herri Israeli atsedena eman diolako! Ez du bete gabe utzi bere zerbitzari Moisesen bitartez emaniko hitz on bat ere.#atsedena eman Dt 12,10; Jos 21,44. hitzeman bezala Jos 21,45; 23,14; 1 Sm 3,19; 2 Erg 10,10; Is 55,10-11. 57Izan bedi gurekin Jauna, gure Jainkoa, gure gurasoekin izan zen bezala. Ez gaitzala utz, ez baztertu;#gurekin Dt 31,6; Jos 1,5; Is 7,14. 58baizik eta beregana dezala gure bihotza, gu beraren bidean ibil gaitezen eta gure gurasoei eman zizkien agindu, lege eta erabakiak bete ditzagun. 59Izan bitza gau eta egun bere aurrean Jaunak, gure Jainkoak, nik egin dizkiodan eskariok. Erabaki beza beti nire alde eta bere herri Israelen alde, eguneroko beharretan. 60Horrela, jakin dezatela lurreko herri guztiek Jauna Jainko dela, eta ez dela besterik.#ez dela besterik 8,23+; Is 45,5-6. 61Eta zuek izan zaitezte Jaunaren, zeuen Jainkoaren, esaneko, beraren lege-bidean ibiliz eta beraren aginduak betez, gaur egin duzuen bezala».#izan… Jainkoaren esaneko 11,4; 15,3.14. Ik. Os 10,2; Sal 12,3.
Jaunaren etxearen sagaratzea
(2 Kro 7,4-10)
62Erregeak, eta Israel osoak harekin batera, sakrifizioak eskaini zizkion Jaunari. 63Hogeita bi mila idi eta ehun eta hogei mila ardi eskaini zituen Salomonek elkartasun-oparitzat. Horrela sagaratu zioten Jaunari tenplua erregeak eta israeldar guztiek.#tenplua sagaratu Zen 7; Esd 6,16-17. 64Egun hartan Jaunaren etxe aurreko atariaren erdi aldea sagaratu zuen erregeak, erre-opariak, labore-opariak eta elkartasun-oparietako gantzak bertan eskaintzeko. Izan ere, Jaunaren aitzinean zegoen brontzezko aldarea txikiegi gertatu zen hainbeste erre-opari, labore-oparia eta elkartasun-oparietako gantza hartzeko.
65Orduan, Salomonek Israel osoarekin, Hamateko sarreratik hasi eta Egiptoko errekara#8,65 Hamateko sarreratik hasi eta Egiptoko errekara: Ondoko bi hauen antzekoa da esamolde hori: Dandik Beer-Xebaraino (ik. Ep 20,1; 1 Sm 3,20; 2 Sm 3,10 etab.) eta basamortutik Eufrates ibairaino (ik. Ir 23,31; Dt 11,24). Azken esaera honek mugarik zabalenak adierazten ditu (ik. 5,1), honen aurreko esaerak mugarik estuenak, eta lehenengoak tarteko mugak. Hamateko sarrera: Segur aski, Dandik iparraldera zegoen (ik. Zen 13,21 eta oh.). bitarteko lurraldeetatik etorri eta batzartua zegoen jendetza izugarri harekin, zazpi eguneko jaia egin zuen eta beste zazpi egunekoa gero, orotara hamalau egun. 66Biharamunean Salomonek bidali egin zuen herria. Jendea, erregea agurtu ondoren, bere etxeetara#8,66 Biharamunean: H.h., zortzigarren egunean; baina hau ez dator bat aurreko tx.ean esanarekin. Salomonek bidali: H.h., Salomonek bedeinkatu. bere etxeetara: H.h., bere oihal-etxoletara. Esaera honek israeldarrak antzina nomada izan zirela oroitarazten du. itzuli zen, alai eta bihotza bozkarioz betea zuela, Jaunak bere zerbitzari Davidi eta bere herri Israeli egin zien on guztiarengatik.

Currently Selected:

1 ERREGEAK 8: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy