YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGEAK 4

4
Salomonen funtzionarioak
1Salomon Israel osoko errege zen. 2Honako hauek ziren haren funtzionarioak: apaiz nagusi: Azarias, Tzadoken semea; 3idazkari#4,3 idazkari: Zenbaitek bozeramaile itzuli ohi du hitz hau.: Elihoref eta Ahias, Xixaren semeak; agirizain: Josafat, Ahiluden semea; 4gudalburu: Benaias, Joiadaren semea; apaiz: Tzadok eta Abiatar; 5eskualdeburuen arduradun: Azarias, Natanen semea; erregearen aholkulari: Zabud apaiza, Natanen semea; 6jauregizain: Ahixar; lanera behartuen arduradun: Adoniram, Abdaren semea.
7Salomonek hamabi eskualdeburu zituen Israel osoan. Bakoitzak urtean hilabete batez hornitu behar zituen erregea eta beronen etxekoak.
8Hona hemen haien izenak#4,8 Hona hemen haien izenak: Egia esan 9,10,11 eta 13. tx.etan ez da eskualdeburuen izenik ageri, beraien aitenak baizik. Hori izan daiteke, kargu horiek aitarengandik semearengana eskualdatzen zirelako edota, bestela, izenen batzuk falta zituen dokumenturen batetik kopiatua delako hemengo zerrenda hau.: Hurren semea, Efraimgo mendebaldean; 9Dekerren semea, Makatzen, Xaalbimen, Bet-Xemexen, Elonen eta Bet-Hananen; 10Heseden semea, Aruboten; bere ardurapean zituen honek Soko eta Hefer lurralde osoa ere; 11Abinadaben semea, Salomonen alaba Tafat-ekin ezkondua, Dor mendialde osoan; 12Baana, Ahiluden semea, Taanak-en, Megidon eta Tzartan ondoan dagoen Bet-Xanen, Izreel baino beherago, Bet-Xandik Abel-Meholaraino, Jokmoam baino harantzago; 13Geberren semea, Galaadeko Ramot hirian; bere ardurapekoak zituen honek Manasesen seme Jairen Herrixkak, Galaaden zeudenak; bere ardurapekoa zuen Baxan lautadan dagoen Argob eskualdea ere: harresiak eta brontzezko morroiloak zituzten hirurogei hiri handi;#Jairen Herrixkak Zen 32,41; Dt 3,14; Jos 13,30. 14Ahinadab, Idoren semea, Mahanaimen; 15Ahimaatz, Neftalin; hau ere Salomonen alaba batekin ezkondua zegoen, Bosmat-ekin; 16Baana, Huxairen semea, Axerren eta Alot-en; 17Josafat, Paruahen semea, Isakarren; 18Ximi, Elaren semea, Benjaminen; 19Geber, Uriren semea, Galaad lurraldean, amortarren errege Sihon-en eta Baxango errege Og-en lurralde izanikoan. Judan ere eskualdeburu bat zegoen.
Salomonen erreinuan ongizatea
20Juda eta Israelgo jendea itsasertzeko hondarra bezain ugaria zen. Bazuten jan-edaririk aski eta pozik bizi ziren.#hondarra bezain ugari Has 22,17+. janari-edaririk aski eta pozik bizi 1 Sm 30,16; Koh 2,24; 3,13.

Currently Selected:

1 ERREGEAK 4: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy