YouVersion Logo
Search Icon

1 KORINTOARREI 9

9
Paulok bere eskubideei uko
1Ez ote naiz libre? Ez ote naiz apostolu? Ez ote dut ikusi Jesus gure Jauna? Ez ote da nire lanaren fruitu zuek kristau izatea?#Paulok Jesus ikusi 15,8; Eg 22,17-18; 26,16. 2Besteek apostolutzat hartu nahi ez banaute ere, zuek behintzat hartu behar nauzue, zuek kristau izatea baita apostolu naizenaren froga.#Paulo apostolu delakoaren froga 2 Ko 3,2-3. 3Horixe da nire defentsa salatzen nautenen kontra.
4Ez ote dugu, bada, janaria eta edaria hartzeko eskubiderik#Pauloren eskubideak 9,12+.? 5Ez ote dugu eskubiderik emakume fededun batekin ibiltzeko#9,5 emakume fededun batekin ibiltzeko: Ez da garbi ageri emazteaz ala beste emakume batez ari den. Apostolu ezkonduek, Pedrok adib., beren emazteak eramango zituzten noski. Paulo ez zegoen ezkondua, eta ez zuen eramaten emakumerik bere bidaietan laguntzeko., beste apostoluek, Jaunaren anaiek eta Pedrok berak bezala?#Pedro 1,12+. 6Ala Bernabe#Bernabe Ga 2,1+. eta biok ote gara geure mantenua irabazteko lan egin behar dugun bakarrak? 7Nor ibili da inoiz gerran beretik ordainduta? Nork landatzen du mahastia eta gero beronen fruituetatik jaten ez? Nork bazkatzen du artaldea eta ardien esnetik edaten ez?
8Giza esperientziako adibideak aipatzen ditudala? Eta ez ote dio gauza bera Moisesek ere? 9Legean, hain zuzen, honela dago idatzirik: Ez diozu#Ez diozu… Dt 25,4 (1 Tm 5,18).muturrekorik ipiniko gari jotzen ari den idiari. Idien arduraz ote dio hori Jainkoak? 10Ala ez ote dio hori guregatik, hain zuzen? Jakina, bada, guregatik dagoela idatzia. Izan ere, bai lurra lantzen duenak, bai gari jotzen ari denak, fruituan bere partea izango duen itxaropenez egin behar du lan. 11Zuengan espirituzko ondasunak erein baditugu, gehiegi ote da zuengandik lurreko ondasunak jasotzea?#espirituzko ondasunak eta lurrekoak Erm 15,27. 12Beste batzuek zuen ondasunetan parte izateko eskubidea baldin badute, askoz handiagoa guk.
Hala ere, ez gara baliatu eskubide horretaz; bestela baizik, den guztia jasan izan dugu, Kristoren berri onari oztoporik ez jartzeagatik.#Pauloren eskubideak Lk 10,8; Eg 18,3; 20,34-35; 2 Ko 11,9. guztia jasan dugu 13,7. 13Ez al dakizue, eginkizun sakratuetan jarduten dutenek tenplua izaten dutela mantenu-bide, eta aldarean zerbitzatzen dutenek aldarean eskaintzen diren oparietatik hartzen dutela beren partea?#aldareko eskubideak Lb 6,9.19; Zen 18,8.31; Dt 18,1-3. 14Era berean, Jaunak ere, berri ona hots egiten dutenei, berri onaren zerbitzuan egiten duten lanetik bizitzeko eskubidea#berri ona hots egitetik bizitzeko eskubidea Mt 10,10; Lk 10,7; Ga 6,6. dutela adierazi zien.
15Baina nik ez dut eskubide horretaz baliatu nahi izan; eta orain ere, hau idazten badizuet, ez da hori lortu nahi dudalako. Nahiago nuke hil… Ez, ez dit inork harrotzeko bide hori kenduko. 16Egiaz, berri ona hots egiten dudala-eta ezin naiz harrotu; ezinbesteko eginbehartzat jotzen baitut hori, eta errukarria ni, berri ona hots egingo ez banu!#Pauloren ezinbesteko eginbeharra Jr 20,9. 17Hori neure gogoz egingo banu, mereziko nuke saria; baina nik nahi gabe beste batek ezarritako eginkizuna#Jainkoak ezarritako eginkizuna 4,1. betetzen ari banaiz, 18zer sari zor zait orduan? Hauxe besterik ez: berri ona dohainik hots egitea, berri onaren zerbitzutik datozkidan eskubideez baliatu gabe.
Paulo, dena denentzat
19Guztiz libre naizen arren, guztien esklabo egin naiz, ahalik jende gehien Kristorentzat irabazteko.#guztien esklabo Mt 20,26-27. 20Juduekin judu#Juduekin judu Eg 16,3; 21,20-26. egin naiz, juduak irabazteko; Moisesen legepean bizi direnekin legepeko egin naiz, nahiz eta neu lege horren menpeko ez izan, legepean bizi direnak irabazteko. 21Moisesen legea ezagutzen ez dutenekin, legea kontuan hartu gabe bizi izan naiz, legea ezagutzen ez dutenak irabazteko; ez, noski, Jainkoaren legerik onartzen ez dudalako, nire legea Kristo baita. 22Ahul direnekin ahul#ahul direnekin ahul 2 Ko 11,29. batzuk salbatzeko Erm 11,14. egin naiz, ahulak irabazteko. Guztiengana ahalik eta gehien egokitzen saiatu naiz, nolabait batzuen batzuk salbatzeko. 23Eta guztia berri onagatik egiten dut, berri on horretan neuk ere parte izan dezadan.
Atleten antzera
24Denok dakizue kiroldegian partaide guztiek egiten dutela lasterka, baina saria batek bakarrik jasotzen duela. Beraz, egizue lasterka, irabazteko eran.#korrikalarien saria Flp 3,14; 2 Tm 4,7. 25Atletek diziplina#Atleten diziplina 2 Tm 2,4-5. zimeltzen ez den koroa 2 Tm 4,8; St 1,12; 1 P 5,4. gogorra ezartzen diote beren buruari, eta hori, zimeltzen den koroa#9,25 koroa: Joko olinpikoetan, garaileari erramu-koroa ematen zitzaion saritzat; Paulok darabiltzan hitzak erabili-erabiliak ziren garaiko kiroletan. irabazteko; guk, ordea, zimeltzen ez dena irabazteko. 26Ni ere hala aritzen naiz; ez lasterka itsu-itsuan egiten duena edo ukabilkadak hutsean jotzen dituen borrokalaria bezala; 27baizik eta neure gorputza hezi#gorputza hezi Erm 8,13; 13,14. eta menpean jartzen dut, besteei irakatsi ondoren neu baztertua gerta ez nadin.

Currently Selected:

1 KORINTOARREI 9: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy