YouVersion Logo
Search Icon

1 KORINTOARREI 7

7
EZKONTZAZ ETA GIZARTE BIZITZAZ KRISTAU IKUSPEGIA (7,1-40)
Ezkonduen betebeharrak
1Idatzi zenizkidaten galderei erantzunez, hau diotsuet: Ongi dago ez ezkontzea; 2baina, lizunkeria dela eta, gizon bakoitzak izan beza bere emaztea eta emakume bakoitzak bere senarra. 3Eman biezaio senarrak emazteari zor diona, eta berdin emazteak senarrari. 4Emaztea ez da bere buruaren jabe, senarra baizik, ezta senarra ere berearen jabe, emaztea baizik. 5Ez ukatu elkarri zor diozuena, elkarrekin ados eta aldi labur baterako ez bada, otoitzean ari izateko. Eta gero, elkartu berriro, grinari eutsi ezinik, Satanasek tenta ez zaitzaten. 6Baimen gisa diotsuet hori, ez agindu gisa. 7Denok ni bezala ezkongabe izatea nahi nuke; baina Jainkoak eman dion dohain berezia du bakoitzak, batak hau eta besteak hura#7,7 besteak hura: Pauloren ustetan, nola ezkontza hala zelibatua, biak Jainkoaren karisma edo dohain dira kristau-elkarte barruan..#ezkonduak eta ezkongabeak Mt 19,11-12.
8Ezkongabeei eta andre alargunei, dauden egoeran jarraitzea on dutela esaten diet, ni bezala. 9Baina grinari eutsi ezin badiote, ezkon daitezela#ezkon daitezela 1 Tm 5,14.; hobe da ezkontzea sutan egotea baino.
10Ezkonduei agintzen diet —ez nik, Jaunak baizik#7,10 Jaunak baizik: Ik. Mt 19,3-12 par.#emaztea ez banandu senarrarengandik, senarrak ez zapuztu emaztea Mt 5,32; 19,9; Mk 10,11-12; Lk 16,18.— emaztea ez dadila banandu senarrarengandik; 11eta bananduko balitz, ez dadila berriro ezkon, edo bakeak egin ditzala senarrarekin. Eta senarrak ez dezala zapuztu emaztea.
12Gainerakoei —neure iritzi bezala, ez Jaunaren agindu bezala— hau esaten diet: Kristau batek, kristau ez den emakume batekin ezkondua egon eta emaztea berarekin bizitzeko prest baldin badago, ez dezala zapuztu emaztea; 13eta emakume batek, kristau ez den batekin ezkondua egon eta senarra berarekin bizitzeko prest baldin badago, ez dezala zapuztu senarra. 14Izan ere, kristau ez den senarra Jaunarentzat sagaratua dago emaztearekin bizi duen batasunagatik; orobat kristau ez den emaztea, senarrarekin bizi duen batasunagatik. Hala ez balitz, zuen seme-alabak ez lirateke Jainkoarenak izango; baina egiaz Jaunarentzat sagaratuak dira. 15Kristau ez dena, ordea, banandu nahi balu, banandu bedi#7,15 banandu bedi: 7,10-11ko hitza bera darabil hemen Paulok, baina han, ezkontide kristauez ari delarik, berriro ezkontzea propio debekatzen duen bitartean, hemen ez da ezer esaten kristaua berriro ezkontzeaz.; horrelakoetan kristaua —gizon nahiz emakume— aske gelditzen da, Jainkoak bakean bizitzera deitu baitzaituzte.#bakean bizitzera deituak Erm 14,19. 16Zeren nork esaten dizu zuri, emazte horri, zeure senarra salbatuko#senarra salbatu 1 P 3,1. duzula? Edo zuri, senar horri, zeure emaztea salbatuko duzula?
Kristauek lehengo gizarte-egoeran jarraitu
17Aipaturiko kasuaz aparte, jarrai beza bakoitzak Jaunak ezarri dion bizi-egoeran, hots, Jainkoak federa dei egitean zuen egoeran. Hau da eliz elkarte guztietan ematen dudan araua.#jarraitu aurrez zuen bizi-egoeran 7,20.24. 18Erdaindua zinelarik deitu zintuela Jainkoak? Ez ibili zeure erdainkuntza ezkutatu nahian. Erdaingabea zinelarik deitu zintuela? Ez erdaindu.#Ez ezkutatu erdainkuntza 1 M 1,15. 19Erdaindua nahiz erdaingabea izateak ez du garrantzirik; Jainkoaren aginduak betetzea da balio duena.#erdainkuntzaren balioa Erm 2,25; Ga 5,6; 6,15. 20Jarrai dezala bakoitzak Jainkoak deitzerakoan bizi zen egoeran. 21Esklabo zinelarik deitu zintuela Jainkoak? Ez izan ardurarik; baina, askatasuna lortzeko aukera baduzu, ez alferrik galdu#7,21 ez alferrik galdu: Jatorrizkoak beste itzulpen baterako ere ematen du bide, hau da: askatasuna lortzeko aukera bazenu ere, balia zaitez (zeure esklabo-egoeraz); beraz, ez ahalegindu askatasuna lortzen.. 22Jaunaren deiak esklabo dena libre egiten du, eta libre dena Kristoren esklabo bihurtzen.#esklabo kristaua Flm 16. Kristoren esklabo Ef 6,6; 1 P 2,16. 23Garesti ordainduz eskuratu zaituzte Jainkoak: ez bihurtu, beraz, gizakien esklabo. 24Senideok, jarrai beza bakoitzak Jainkoaren aurrean, honek deitzerakoan zuen bizi-egoeran.
Ezkongabeak eta emakume alargunak
25Ezkongabeentzat ez daukat Jaunaren agindurik. Hala ere, neure iritzia emango dizuet, Jaunaren errukiaz sinesgarri#Paulo sinesgarri 1 Tm 1,12-13. naizenez gero. 26Bizi ditugun une larriak gogoan harturik, esan dudana egoki dela uste dut, hau da, on dela norberak dagoen egoeran jarraitzea. 27Ezkondua zarela? Ez ibili banandu nahian. Ezkongabea zarela? Ez hasi emazte bila. 28Hala ere, ezkontzen bazara, ez duzu bekaturik egiten; neskatxak ere, ezkontzen bada, ez du bekaturik egiten. Baina ezkontzen direnek arazo handiagoak izango dituzte beren bizitzan, eta nik ez nuke nahi horrelakorik zuentzat.#ezkonduak arazo handiagoak ditu Lk 21,23.
29Senideok, epea laburtu#epea laburtu da Erm 13,11. egin dela diotsuet. Beraz, gelditzen zaigun denboran, ezkonduak bizi bitez ezkondurik ez baleude bezala; 30negar dagitenak, egingo ez balute bezala; pozik daudenak, ez baleude bezala; erosten dutenak, ezer ez balute bezala, 31eta mundu honetako gauzez baliatzen direnak, baliatuko ez balira bezala; mundu hau, orain ageri zaigun itxuran, desagertzear#mundua oraingo itxuran desagertzear 1 Jn 2,17. baitago.
32Kezka guztiak kendu nahi nizkizueke. Ezkongabea Jaunaren gauzez kezkatzen da, Jaunari atsegin nola emango; 33ezkondua, berriz, munduko gauzez, bere emazteari atsegin nola emango, 34eta bere baitan zatitua dago. Emakume ezkongabea eta neskatxa Jaunaren gauzez kezkatzen dira, eta beroni gorputz-arimaz emanak bizi dira; ezkondua, berriz, munduko gauzez, bere senarrari atsegin nola emango. 35Hau zeuen onerako diotsuet, ez ezertan behartu nahi zaituztedalako. Hau da nahi dudana: era egokienean bizi zaiteztela, oso-osorik Jaunari atxikiak.
36Gazte grinatsu batek#7,36 Gazte grinatsu batek: Bi era nagusi daude 36-37 tx.ak ulertzeko; edota alaba gaztea berehala ezkondu ala ez dagoen aita batez ari dira, edota, ezkontzeko hitzemana egonik, ezkongabe gelditu ala ezkondu, zer egin ez dakiela dagoen kristau gazte batez ari dira. Eman dugun itzulpenak gaztearen kasu honi begiratzen dio, eta ez aitarenari. bere neskatxarekin ez dela ongi jokatzen ari eta ezkondu egin behar duela uste badu, bete dezala bere asmoa, eta ezkon daitezela; ez du bekaturik egiten. 37Baina beste batek, inork behartu gabe eta bere buruaren jabe dela, andregaiarekin ez ezkontzeko erabaki sendoa bere baitan hartzen badu, oso ongi egingo du. 38Bere andregaiarekin ezkontzen denak, beraz, ongi egiten du, eta ezkontzen ez denak, hobeki.
39Emakumea loturik dago senarra bizi den bitartean. Hiltzen bazaio, libre gelditzen da eta nahi duenarekin ezkon daiteke, aukeratua kristaua izanez gero.#emaztea senarrari lotua Erm 7,2-3. 40Baina zoriontsuagoa izango da dagoen bezala gelditzen bada; hau da nire iritzia, eta Jainkoaren Espiritua nik ere badudalakoan nago.

Currently Selected:

1 KORINTOARREI 7: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy