YouVersion Logo
Search Icon

1 KORINTOARREI 3

3
Korintoarrak kristau-gaietan heldugabeak
1Nik, senideok, ezin izan nizuen hitz egin Espiritua dutenei bezala, pertsona heldugabeei#3,1 pertsona heldugabeei: H.h., haragizkoei; 3. tx.eko giza grinen menpeko esateko erabiltzen den hitz bera; azken batean, 2,14ko espiritu gabeko gizakiaren esanahi bera du. Haragiari buruz, ik. Erm 7,18 oh.#pertsona heldugabeei bezala mintzo Jn 16,12. bezala baizik, kristau-mailan umetxo direnei bezala. 2Esnez hazi#Esnez haziak Heb 5,12-13; 1 P 2,2. zintuztedan, ez janari sendoz, hau hartzeko ez baitzineten oraindik gauza. Orain ere ez zarete gauza, 3giza grinen menpeko izaten jarraitzen baituzue. Izan ere, bekaizkeriak eta eztabaidak#bekaizkeriak eta eztabaidak 1,10-11; 11,18. dituzuen bitartean, ez ote zarete giza grinen menpeko#3,3 giza grinen menpeko: H.h., haragizko; ik. 3,1 oh. Izan ere, bekaizkeria eta alderdikeria, korintoarren gaitzak, giza grinek eragindako egintzen artean daude, Ga 5,19-21ean esaten denez.? Ez ote duzue giza irizpide hutsez jokatzen? 4«Ni Paulorena naiz, ni Apolorena#ni Paulorena, ni Apolorena 1,12.» esaten duzuenean, ez al zarete giza irizpide hutsez ari?
Denak zerbitzari eta Jainkoaren lankide
5Azken batean, zer da Apolo? Eta zer Paulo? Zuek sinesmenera erakarri zaituzten Jainkoaren zerbitzari besterik ez, bakoitza Jaunak eman dion egitekoaren arabera. 6Landatu, nik egin nuen; ureztatu, Apolok; baina hazi, Jainkoak hazarazi zuen.#Paulok landatu Eg 18,4.11. Apolok ureztatu 16,12. 7Landatzen duena eta ureztatzen duena ezer gutxi dira; axola duena Jainkoa da, hazarazten duena. 8Landatzen duena eta ureztatzen duena berdinak dira, bakoitzak, berak egindako lanaren arabera saria hartuko badu ere. 9Gu Jainkoaren obrako lankideak gara; zuek, Jainkoak lantzen duen soroa, Jainkoak eraikitzen duen etxea.#Jainkoak landutako soro Mt 13,3-9. Jainkoak eraikitako etxe Ef 2,20.
10Jainkoak eman didan dohainaren arabera, nik oinarria ezarri dut, etxegile trebeari dagokionez; baina beste batek jasotzen du gainean eraikina. Ikus beza bakoitzak nola eraikitzen duen.#Jainkoak emandako dohaina 15,10; 2 P 3,15. 11Argi dago inork ez dezakeela ezarria dagoen oinarria besterik ezar; eta oinarri hori Jesu Kristo da.#ezarritako oinarria Jesu Kristo Is 28,16; 1 P 2,4-6. 12Baina oinarri honen gainean urrez, zilarrez, harribitxiz, zurez, belarrez edo lastoz eraiki daiteke. 13Jaunaren auzi-egunak agirian jarriko du norberaren lanaren balioa, sutan agertuko baita egun hori, eta suak frogatuko du nolakoa den bakoitzaren lana.#Jaunaren eguna 1,8+. sutan agertuko da 4,5; Ml 3,2-3; 2 Ts 1,7-10. 14Eraikitakoak suari eusten badio, egileak saria hartuko du; 15eraikitakoa erretzen bada, ordea, egileak galdu egingo du saria; bera, hala ere, bizirik aterako da, baina suteari ihes egiten diona bezala.
16Ez al dakizue Jainkoaren tenplu#3,16 Jainkoaren tenplu: Bazuen bere tenplua Israelek, eta han agertzen zitzaien aintzatsu Jainkoa. I.B.an egiazko Jainkoaren tenplua kristau-elkartea da. zaretela eta Jainkoaren Espiritua zuengan bizi dela?#Jainkoaren tenplu zarete 6,19; 2 Ko 6,16. Jainkoaren Espiritua Erm 5,5+. 17Jainkoaren tenplua hondatzen duena, hondatu egingo du Jainkoak, Jainkoaren tenplua santua baita: tenplu hori zuek zarete.
Denak Kristorenak eta Kristo Jainkoarena
18Ez beza inork bere burua engaina! Zuetako norbaitek mundu honen arabera jakintsu dela uste badu, egin bedi zoro, egiaz jakintsu izateko. 19Mundu honetako jakinduria, izan ere, zorakeria da Jainkoaren begietan, Liburu Santuak dioen bezala:#Jakintsuak… Jb 5,13.
Jakintsuak beren maltzurkerian
harrapatzen ditu.
20Eta beste hau ere badio:
Badaki # Badaki… Sal 94,11. Jaunak jakintsuen asmoak
hutsalak direla.
21Beraz, ez bedi inor harro gizakiez, dena zuena baita: 22Paulo, Apolo, Pedro#Apolo 16,12+. Pedro 1,12+., mundua, bizitza, heriotza, oraingoa eta gerokoa; dena zuena da. 23Zuek, ordea, Kristorenak zarete, eta Kristo Jainkoarena.

Currently Selected:

1 KORINTOARREI 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy