YouVersion Logo
Search Icon

1 KORINTOARREI 16

16
KONKLUSIOA (16,1-24)
Diru-bilketa Jerusalemgo kristauen alde
1Jerusalemgo fededunentzat#16,1 fededunentzat: H.h., santuentzat; ik. 2 Ko 8,4 oh. egin beharreko diru-bilketari dagokionez, egin zuek ere Galaziako eliz elkarteei agindu niena.#diru-bilketa Erm 15,26+. 2Igandero#16,2 Igande: H.h., Asteko lehen egun; Kristoren piztuerari sagaraturiko eguna, juduen larunbataren ordez kristauek batzar santuz ospatzen zutena., eman dezala bakoitzak bere borondatez aurreratu ahal izan duena; horrela, ni joango naizenean, ez dugu diru-bilketa egiten ibili beharrik izango. 3Ni heltzean, ziurtagiriak eman eta Jerusalemera bidaliko ditut zuek aukeratuak, zuen erregalua eramatera. 4Eta ni joatea on bada, elkarrekin joango gara.
Pauloren ibilaldi-asmoak
5Mazedoniatik igaro ondoren joango naiz zuenera, Mazedonian barrena egin behar baitut bidaia.#Mazedoniatik igaro ondoren Eg 19,21. 6Badaiteke zuekin gelditzea eta, beharbada, negu osoan; gero, noranahi joango naizela ere, bidaiari jarraitzeko laguntza eman ahal izango didazue.#negua igaro Tt 3,12. Paulori lagundu Erm 15,24. 7Oraingo honetan ez zaituztet bidenabar bakarrik ikusi nahi. Badut itxaropen luzaroxeago egongo naizela zuekin, Jaunak hala nahi badu.#Jaunak hala nahi badu Eg 18,21; St 4,15. 8Baina Efeson geldituko naiz Mendekoste arte,#Efeson gelditu Eg 19,1. Mendekoste Eg 2,1+. 9lan handia egiteko aukera ederra egokitu baitzait, nahiz eta asko izan aurka jarri direnak.#aukera ederra Eg 14,27; 19,8-10; 2 Ko 2,12; Kol 4,3; Ap 3,8.
10Timoteo joango balitz, hartzazue ongi, zuen artean uzkurtua egon ez dadin, bera ere ni bezala Jaunaren lanean ari baita.#Timoteo 2 Ko 1,1+. 11Ez dezala inork gutxiets. Emaiozue laguntza niregana etortzeko bidaiari bakean jarrai diezaion, haren zain bainago senideekin#16,11 senideekin: Hitz hau jatorrizkoan Paulorekin zein Timoteorekin lot daiteke. batera.#Ez gutxietsi hura 1 Tm 4,12.
12Apolo anaiari dagokionez, behin eta berriz eskatu nion senideekin zuengana joateko, baina oraingoz ez du joan nahi izan. Joango da, egokiera izango duenean.#Apolo 1,12; 3,5-6; Eg 18,24.
Eskabideak
13Egon erne, iraun sendo sinesmenean, joka gizonki eta izan indartsu.#joka gizonki Sal 31,25; Ef 6,10. 14Egin dezazuen guztia egin maitasunez.
15Senideok, eskabide bat egin behar dizuet: badakizue Estebanen etxekoak izan direla Akaiako#16,15 Akaia: Ik. Erm 15,26 oh. lehen kristauak, eta fededunen zerbitzura eman dituztela beren buruak.#Estebanen etxekoak 1,16. Akaiako lehen kristauak Erm 16,5. 16Jar zaitezte horrelako pertsonen gidaritzapean eta horiena bezalako lanean saiatzen diren guztienean. 17Pozik nago Esteban, Fortunato eta Akaiko etorri direlako, haiek bete baitute zuen hutsunea, 18eta lasaitu egin gaituzte, bai neu eta bai zuek. Izan, beraz, esker oneko horrelako horiekin.#esker onekoak horrelakoekin Flp 2,29; 1 Ts 5,12.
Azken agurra
19Asia probintziako#16,19 Asia: Ik. Erm 16,5 oh. eliz elkarteek agurtzen zaituztete. Agur beroa Jaunaren izenean Akila eta Priska eta hauen etxean biltzen den eliz elkartearen partetik.#Akila eta Priska Erm 16,3. hauen etxean biltzen den eliz elkartea Erm 16,5. 20Goraintziak, azkenik, senide guztien partetik. Agur ezazue elkar besarkada santuaz.#besarkada santua Erm 16,16+.
21Azken agurra neure eskuz idazten dizuet: Paulok.#Azken agurra Paulok bere eskuz Ga 6,11; Kol 4,18; 2 Ts 3,17. 22Madarikatua Jauna maite ez duena! Marana tha#16,22 Marana tha: Arameerazko hitzak dira, eukaristi otoitzean erabiltzen zirenak. Maran atha ere irakur daitezke, eta honela itzuli: Jauna badator!! (Zatoz, Jauna!).#Madarikatua Jauna maite ez duena Ga 1,8.9.
23Jesus Jaunaren grazia izan bedi zuekin. 24Denok maite zaituztet Jesu Kristoren baitan.

Currently Selected:

1 KORINTOARREI 16: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy