YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 2

2
Jakob/Israelen hamabi semeak
1Hona hemen Israelen semeak: Ruben, Simeon, Lebi, Juda, Isakar, Zabulon,#Has 35,23-26. 2Dan, Jose, Benjamin, Neftali, Gad eta Axer.
Judaren ondorengoak
3Judaren semeak: Er, Onan eta Xela, hirurak bere emazte kanaandar Xuaren alabarengandik jaioak. Baina Errek, Judaren lehen-semeak, Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen eta hilarazi egin zuen Jaunak#2,3 Has 38,6-10ean Onanen bekatua eta zigorra aipatzen dira; Kronikariak, ordea, isilean gorde nahi izan du gertaera hura..#Has 38,1-30. 4Gerora, Tamar bere errainagandik#2,4 Tamar: Judaren erraina, Er-en emaztea., Peretz eta Zerah izan zituen. Beraz, Judaren semeak, orotara, bost izan ziren.
5Peretzen semeak: Hetzron eta Hamul.#Has 46,12.
6Zerahen semeak: Zimri, Etan, Heman, Kalkol eta Dara#2,6 Dara: 1 Erg 5,11n eta eskuizkribu askotan Darda deitua., guztira bost.#1 Erg 5,11.
7Karmiren semea: Akar#2,7 Karmi: Oraino aipatu gabea. Jos 7,1.18an esaten denez, Karmi hau Zabdiren semea zen eta hau Zerahena (ik. 6. tx.). Baliteke hebreerazko testuan hitzen batzuk falta izatea. Akar izenak hondamena esan nahi du; Jos 7,1ean Akan deritza.. Honek hondamena ekarri zion Israel herriari, suntsitu beharreko ziren harrapakinetarik zerbait beretzat hartu zuelako.
8Etanen semea: Azarias.
Daviden aurrekoak
9Hetzronek seme hauek izan zituen: Jerahmeel, Ram eta Kelubai#2,9 Kelubai: Segur aski, 18. tx.ean aipatzen den Kaleb bera da..#Rt 4,18-22.
10Ramek Aminadab sortu zuen. Aminadabek Nahxon, Judaren leinuaren buruzagia; 11Nahxonek Salma sortu zuen; Salmak Booz; 12Boozek Obed eta Obedek Jese.
13Jeseren semeak hauek izan ziren: lehena Eliab, bigarrena Abinadab, hirugarrena Ximea,#1 Sm 16,6-13. 14laugarrena Netanel, bosgarrena Radai, 15seigarrena Otzem eta zazpigarrena David. 16Hauen arrebak Tzeruia eta Abigail izan ziren. Tzeruiak hiru seme izan zituen: Abixai, Joab eta Asahel.#2 Sm 17,25. 17Abigailen semea Amasa izan zen; honen aita Jeter ismaeldarra.
Hetzronen eta Kaleben ondorengoak
18Hetzronen seme Kalebek, bere emazte Azubagandik eta Jeriotengandik#2,18 Honela ere itzul daiteke: Azubarengandik alaba bat izan zuen, Jeriot., hiru seme izan zituen: Jexer, Xobab eta Ardon.#Kaleb Jos 14,6. 19Azuba hiltzean, Kalebek Efrat hartu zuen emaztetzat, eta honek seme bat ekarri zion: Hur. 20Hurrek Uri sortu zuen, eta Urik Betzalel.
21Hirurogei urte zituelarik, Galaaden aita zen Makirren alaba batekin ezkondu zen Hetzron, eta emazte honek seme bat eman zion: Segub. 22Segubek Jair sortu zuen eta hau hogeita hiru herriren jabe izan zen Galaad lurraldean. 23Gexurtarrak eta aramearrak, ordea, Jairren Herrixkez, Kenat hiriaz eta inguruetako herrixkez jabetu ziren: hirurogei herrixka, guztira. Haietako bizilagunak oro Galaaden aita Makirren ondorengoak ziren. 24Hetzron hiltzean, Kaleb, bere aita Hetzronen emazte izaniko Efrati elkartu zitzaion, eta honek seme bat eman zion: Axhur, Tekoa hiriaren sortzailea#2,24 sortzailea: Hebreerazko testuak aita dio..
Jerahmeelen ondorengoak
25Hetzronen lehen-seme zen Jerahmeelen semeak honako hauek izan ziren: lehena Ram eta ondoren Buna, Oren, Otzem eta Ahias. 26Jerahmeelek beste emazte bat ere izan zuen, Atara izenekoa. Hau izan zen Onamen ama. 27Jerahmeelen lehen-seme zen Ramek honako seme hauek izan zituen: Maatz, Jamin eta Eker. 28Onamen semeak Xamai eta Jada izan ziren; Xamairen semeak Nadab eta Abixur. 29Abixurren emazteari Abihail zeritzan, eta honek bi seme eman zizkion: Ahban eta Molid. 30Nadaben semeak: Seled eta Apaim. Seled semerik izan gabe hil zen. 31Apaimen semea Ixei izan zen; Ixeirena Xexan, eta Xexanena Ahlai. 32Xamairen anaia Jadaren semeak Jeter eta Jonatan izan ziren. Jeter semerik izan gabe hil zen. 33Jonatanen semeak Pelet eta Zaza izan ziren. Hauek guztiak Jerahmeelen ondorengoak izan ziren.
34Xexanek ez zuen semerik izan#2,34 Xexanek seme bat, Ahlai, izan zuela esaten da 31. tx.ean; baliteke 34. tx. hau beste dokumenturen batetik hartua izatea., baina bai alabak. Bazuen Xexanek esklabo egiptoar bat, Jarha izenekoa. 35Xexanek bere alabetarik bat emaztetzat eman zion Jarhari, eta hark seme bat eman zion: Atai. 36Ataik Natan sortu zuen; Natanek Zadab; 37Zadabek Eflal; Eflalek Obed; 38Obedek Jehu; Jehuk Azarias; 39Azariasek Heletz; Heletzek Eleasa; 40Eleasak Sismai; Sismaik Xalum; 41Xalumek Jekamias, eta Jekamiasek Elixama.
Kaleben ondorengoak
42Jerahmeelen anaia Kaleben semeak honako hauek izan ziren: lehena Mexa, Zifen aita izango zena, eta Marexa, Hebronen#2,42 Marexa, Hebron hiri-izenak ere badira. Hebreerazko testuak eta Marexaren semeak dio. aita izango zena.#Kaleb 2,18+. 43Hebronen semeak: Korah, Tapuah, Rekem eta Xema. 44Xemak Raham sortu zuen, Jorkeamen#2,44 Jorkeam honi Jos 15,56an Jokdeam deritza. aita; Rekemek Xamai sortu zuen. 45Xamairen semea Maon izan zen, eta hau Bet-Tzurren aita. 46Kaleben ohaide zen Efak Haran, Motza eta Gazez sortu zituen. Haranek ere Gazez izeneko semea izan zuen.
47Jahdairen semeak Regem, Jotam, Gexan, Pelet, Efa eta Xaaf izan ziren. 48Kaleben beste ohaide batek, Maaka izenekoak, Xeber eta Tirhana sortu zituen, 49baita Xaaf eta Xeba ere; bata Madmanaren aita izango zen, bestea Makbenarena eta Gibearena; Kaleben alaba Aksa izan zen.
50Hauek izan ziren Kaleben ondorengoak: Efrataren lehen-seme zen Hurrek hiru seme sortu zituen: Xobal, Kiriat-Jearim eraiki zuena; 51Salma, Belen eraiki zuena, eta Haref, Bet-Gader eraiki zuena. 52Kiriat-Jearim eraiki zuen Xobalek honako ondorengo hauek izan zituen: Haroeko bizilagunak, Manahateko#2,52 Xobalen semea Reaias izan zela esaten da 4,2an. Manahat: 54. tx.ean bezala; hemen Menuhot dio hebreerazko testuak. askazi erdiak 53eta Kiriat-Jearimgo senitarteak, hots, itritarrak, putarrak, xumatarrak eta mixratarrak. Hauen jatorrikoak ziren tzorearrak eta extaularrak. 54Xalmaren ondorengoak honako hauek izan ziren: Belengo bizilagunak, Netofakoak, Atrot-Bet-Joabekoak, Manahateko beste erdiak, Tzorakoak; 55baita Jabetzen bizi ziren idazkari-senitartekoak ere, hots, tirearrak, ximeatarrak eta sukatarrak. Hauek dira Rekaben senitartea sortu zuen Hamatengandik datozen kendarrak.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy