YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 9

9
1 Azqueneraino, semearen gauça gordeen gainean, Dabiden psalmoa.
2 Ene bihotz oroz, Jauna, emanen darotzut aithor; cantaturen ditut çure sendagaila guciac,
3 Çure baithan boztuco eta goiheretuco naiz; çure icena cantaturen dut, Jainco guciz gora.
4 Çuc ene etsaia guibelaz itzularaztearequin, herbalduco eta galduco dira çure aitzinetic guciac.
5 Ecen çucembidea eman darocuçu niri eta ene eguitecoari: çure tronuaren gainean jarri çare, Jainco çucenqui juiatzen duçuna.
6 Açurriatu ditutzu jendaiac, eta gaixtaguina galdu da; bethico eta menderen mendetaco eceztatu duçu hequien icena.
7 Etsaiaren ezpatec bethicotzat galdu dute beren indarra; urratu ditutzu hequien hiriac.
      Harramancequin galdu da hequien orhoitzapena;
8 Bainan bethi gucian dirau Jaunac. Juiatzecotzat xuxendu du bere tronua;
9 Çucembidean juiaturen du berac lurra; çucenaren arabera juiaturen ditu populuac.
10 Jauna beharraren ihes-leku eguin da, haren lagunça behar-ordu eta hesturetan.
11 Çure icena eçagutzen dutenec, çure baithan içan beçate beren iguriquitza, ceren ez baititutzu bazterrerat utzi çu bilhatzen çaituztenac, Jauna.
12 Canta çaçue Sionen dagoen Jauna; jendaien artean eçagutaraz çatzue haren arthac;
13 Ecen orhoitu da beharrez, bilhatu du hequien odola, etzaio ahanci hequien oihua.
14 Urrical çaquizquit, Jauna; ikusaçu cer aphaltasunetan eçarri nauten ene etsaiec.
15 Oi çu, heriotzeco atheetaric goititzen nauçuna, çure laudorio guciac eçagutaraz detzadan Siongo alabari hirico atheetan!
16 Bozturen naiz çuc eman salbamenduan. Jendaiac sarthuac daude beren escuz eguin duten leceari.
      Hequien çangoa atzemana içan da berec gorde duten artean.
17 Eçagutua içanen da Jauna, çucenari bere bidea ematen daroena; bekatorea atzemana içan da bere escuetaco lanetan.
18 Ifernura boaci bekatoreac, Jaincoa ahanzten duten jendaiac oro.
19 Ecen beharra ez da azqueneraino ahancia içanen, noharroinaren jasancortasuna ez da bethico alferra içanen.
20 Jaiqui çaite, Jauna, gogor ez dadien guiçonaren ahala; jendaiac çure aitzinean juiatuac içan beitez.
21 Hequien gainean eçar çaçu, Jauna, leguemaile bat, jendaiac jaquin deçaten, guiçon direla.
      X. Psal. 1 Certaco, Jauna, urrundu çare? certaco uzten gaituçu gure behar-ordu eta hesturetan?
2 Gaixtaguina hancen delaric, beharra ehotzen dute; atzemanac içanen dira berec asmatzen dituzten amarruetan.
3 Alabainan bekatorea laudatua da bere arimaco lehietan, eta gaixtaguina benedicatua da.
4 Bekatoreac sumindu du Jauna: bere sepharen handiz, ez du hura bilhatuco.
5 Ez du bere aitzinean Jaincoa: lohituac ditu noiznahiden bere bideac.
      Çure erabaquiac, Jauna, eceztatzen dira haren beguietan: nausituco çaiote bere etsai guciei.
6 Ecen bere bihotzean erran du: Ez naiz guiçamendetan kordocatua içanen, etzait asturugaitzic guerthatuco.
7 Madaricionez bethea da haren ahoa, uherduraz eta cimarkuz; nekea eta oinhacea haren mihi azpian daude.
8 Aberatsequin egoten da celatetan; çokoetan, hobengabearen hilcea gatic.
9 Beguia daduco jende beharrari; celatac leku itsuan hedatzen diozca, lehoinac bere cilhoan beçala.
      Celatac hedatzen ditu beharraren larrutzeco, beharra larrutzeco bereganatzen duelaric.
10 Bere sarean lurrera arthiquico du, makurtuco eta erorico da, noiz-ere nausitua baititaque beharrei.
11 Ecen erran du bere bihotzean: ahanci çaio Jaincoari; beguiac aldaratzen ditu, batere ez ikusteco.
12 Jaiqui çaite, Jainco Jauna, gora bedi çure escua; ez ahanz beharrac.
      13 Cergatic gaixtaguinac sumintaraci du Jaincoa? Ceren erran duen bere bihotzean: Ez da bilhatuco.
14 Ikusten duçu, Jauna, ecen beguiratzen dioçute neke oinhaceei, çure escuari arthiquitzeco gaixtaguinac.
      Çure gain da beharra, çu çare umeçurçaren lagunça.
15 Hauts çaçu bekatorearen eta gaixtaguinaren besoa. Bilhatua içanen da haren bekatua eta ez da kausituco.
16 Jauna erreguinaturen da bethi eta menderen mendetan: jendaiac, galduren çarete haren lurretic.
17 Jaunac ençun du beharren nahicaria. Jauna, çure beharriac ençun du hequien bihotzeco aphaindura.
18 Umeçurçaren eta aphalaren alde erabac çaçu, guiçonac bene burua ez deçançat guehiago lurraren gainean espanta.

Currently Selected:

PSALMOAC 9: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy