YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 26

26
1 Dabiden psalmoa, gançutua içan cedin aitzinecoa. Jauna da ene arguia, eta ene gueriça; noren beldur içanen naiz?
      Jauna da ene biciaren çaina: norc ikaratuco nau?
2 Gaixtaguinac ene gainera hurbilcen hari direlaric ene haraguien iresteco,
      Ni hestutzen nauten etsaiac, berac hebaindu eta erori dira.
3 Campac ene contra jarcen balira ere, ene bihotza ez laiteque ici.
      Gudua ene contra abia baledi ere, hortan berean nuque phesquiça-bide bat.
4 Gauça bat galdatu diot Jaunari, eta bilhaturen dut ongui; hura da ene bicitzeco egun oroz Jaunaren etchean egotea,
      Ikus detzadan Jaunaren goçoac, eta ene beguiz ikusca deçadan haren temploa.
5 Alabainan bere tabernaclean gorde içan nau; eta asturugaitzetaco egunean, bere tabernacle xokoan maldatu nau.
6 Harriaren gainean alchatu nau; eta orai ene burua ene etsaien gainetic goratu du.
      Inguruca ibili naiz, eta haren tabernaclean imolatu dut deihadarreco bitima: cantatuco dut eta psalmoac erranen diozcat Jaunari.
7 Jauna, adi çatzu çu ganat eguiten ditudan oihuac, eta ençun neçaçu.
8 Ene bihotza minçatu çaitzu, ene beguitharteac bilhatu çaitu: bilhaturen dut, Jauna, çure beguithartea.
9 Ez biaçaçu ene ganic aldara çure beguithartea; ez beçaite çure hasarrean aldara çure cerbitzaria ganic.
      Içan çaite ene lagunçaile, ez beneçaçu bazterrerat utz, ez-eta arbuia, oi ene Jainco salbagarria.
10 Alabainan utzi naute ene ait-amec; Jaunac ordean hartu nau.
11 Çure bidean, Jauna, emadaçu çure leguea; eta ene etsaien aria gatic, bida neçaçu bidexca çucenean.
12 Ez beneçaçu arthic hestutzen nautenen escuetara; ecen gueçurrezco lekucoac ene contra jaiqui dira, eta gaixtaqueriac bere burua du gueçurtatu.
13 Sinheste dut Jaunaren onac ikusiren ditudala bici direnen lurrean.
14 Çaude Jaunaren beguira, emaçu guiçonac beçala, indarzta çaçu çure bihotza, eta iguricaçu Jauna.

Currently Selected:

PSALMOAC 26: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy