YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 108

108
1 Azqueneraino, Dabiden psalmoa.
2 Jaincoa, ez beçaçu ixil ene laudorioa, bekatorearen ahoa eta malçurrarena ene gainera idequi direlacotz.
3 Malçurquerian minçatu dira ene contra, eta herrazco solasez inguratu naute, eta ariaric gabe jaçarri darotade.
4 Maithatu behar orde, enetzat gaizquica hari ciren; ni aldiz othoitzean nindagoen.
5 Gaizquiac onguiençat, eta herra ene amodioaren ordain bihurtu daroztade.
6 Gaixtaguina eçar çaçu ene etsaiaren nausi, eta bethi haren escuinean içan bedi debrua.
7 Juiatua içaten denean, condenaturic ilki bedi, eta bere othoitza bekatutzat athera bequio.
8 Gutituac içan beitez haren egunac, eta berce batec har beça haren cargua.
9 Haren semeac umeçurz eguin beitez, eta haren emaztea alhargun.
10 Haren haurrac lekuz leku erabiliac içan beitez, escale, eta beren egoitzetaric iraiciac.
11 Luculariac bilha beça haren içate gucia, eta arrotzec larru betzazte haren nekeetaricaco onac.
12 Harençat lagunçaileric içan ez bedi, ez-eta haren umeçurcez urricalduco denic.
13 Haren ganicaco umeac içan beitez herioaren bazca, eta haren icena guiçaldi bakar batean gal bedi.
14 Haren arbasoen gaixtaqueria Jaunaren aitzinean orhoitzapenetara bihur bedi, eta haren amaren bekatua ez bedi içan eceztatua.
15 Jaunaren aitzinean iraun beçate bethi, eta lurretic sunsi bedi hequien orhoitzapena,
16 Ceren ez den urricalmendu harceaz orhoit içan;
17 Eta ceren hilaraci beharrez jaçarri dioen guiçon buluz, erromes eta atsecabetan cenari.
18 Madaricionea du maithatu, eta madaricionea çaio ethorriren; benedicioneaz etzen gura, eta benedicionea haren ganic urrunduren da.
      Madaricionea jaunci du hala-nola soineco bat, eta ura beçala sarthu da haren barnean, eta olioa beçala haren heçurretan.
19 Içan bequio estalcen duen soinecoa beçala, tincatzen duen guerricoa beçala.
20 Horra cer saria içanen duten Jaunaren baithan ene belzten eta ene arimaren contra gaizqui erraten hari direnec.
21 Eta çuc, Jauna, Jauna, enequin eguiçu çure icenaren ariaz, ceren goçoa baita çure urricalmendua.
      Libra neçaçu,
22 Ceren naicen behar eta escasian, eta nahasia den ene barnean ene bihotza.
23 kendua naiz erorcen den itzala iduri, eta iraicia xartalac beçala.
24 Baruraz herbalduac dira ene belhaunac, eta ene haraguia olio escasez iraunguia da.
25 Eta hequien laidagarri bilhacatu naiz: ikusi naute, eta dardaratu dituzte buruac.
26 Lagunt neçaçu, ene Jainco Jauna, eta salba çure urricalmenduaren arabera.
27 Eta jaquin beçate çure escutic heldu direla hauquiec oro, eta hau çuc eguina dela, Jauna.
28 Hequiec madaricatzen harico dira, eta çu benedicatzen; urmariatuac içan beitez ene contra jaiquitzen direnac; aldiz, bozcariotan içanen da çure cerbitzaria.
29 Ahalqueaz jaunciac içan beitez ene belzten hari direnac, eta beren ahalqueac estal betza gaineco soinac beçala.
30 Ene ahoac Jaunari aithor goraqui emanen dio, eta ostearen erdian laudaturen dut;
31 Ceren egotu den beharraren escuinean, ene arimaren beguiratzeco jaçarleen ganic.

Currently Selected:

PSALMOAC 108: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy