YouVersion Logo
Search Icon

MARKOS 13

13
1Eta ilkiten cela templetic, erran cieçón bere discipuluetaric batec, Magistruá, ikusquic cer harriac eta cer edificioac diraden hauc.
2Orduan Iesusec ihardesten çuela erran cieçón, Badacusquic edificio handi hauc? eztuc gueldituren harria harriaren gainean deseguin eztadin.
3Eta iarriric cegoela Oliuatzetaco mendian templearen aurkán, interroga ceçaten appart Pierrisec eta Iacquesec, Ioannesec eta Andriuec,
4Cioitela, Erraguc noiz gauça horiac içanen diraden, eta cer signo içanen den gauça horiac guciac complituren diradenean.
5Eta Iesus, ihardesten cerauela, has cedin erraiten, Beguirauçue nehorc seduci etzaitzaten:
6Ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, dioitela, Ni naiz Christ: eta anhitz seducituren duté.
7Baina dançuzquiçuenean guerlác eta guerla famác, etzaiteztela trubla: ecen gauça hauc eguin behar dirade: baina ezta oraino içanen fina.
8Ecen altchaturen da nationea nationearen contra, eta resumá resumaren contra: eta içanen dirade lur ikaratzeac lekutic lekura, eta gosseteac eta nahastecamenduac: dolorén hatseac, hauc.
9Baina beguira eieçue çuec ceuron buruèy: ecen liuraturen çaituzte consistorioetara eta synagoguetara: açotaturen çarete, eta gobernadorén eta reguén aitzinera eramanen çarete ene causaz, hæy testimoniagetan.
10Eta natione gucietan behar da lehenic predicatu Euangelioa.
11Eta hatzamanic eramanen çaituztenean etzaretela aitzinetic ansiatan cer erranen duçuen, eta ezalbeitzineçate medita: baina cer-ere emanen baitzaiçue ordu hartan, hura albeitzinarrate: ecen etzarete çuec minço çaretenac, baina Spiritu saindua.
12Orduan liuraturen du anayeac anayea heriotara, eta aitác haourra: eta altchaturen dirade haourrac aita-amén contra, eta hil eraciren dituzté.
13Eta gaitzetsiac içanen çarete guciéz, ene icenagatic: baina norc-ere perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da.
14Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel Prophetáz erran içan dena, behar eztén lekuan dagoela (iracurtzen duenac adi beça) orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarát:
15Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts etcherát, eta ezalbeiledi sar deusen bere etchetic eramaitera.
16Eta landán datena ezalbeiledi guibelerat itzul, bere abillamenduaren hartzera.
17Baina dohaingaitz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan.
18Othoitz eguiçue bada çuen ihes eguitea eztén neguän.
19Ecen içanen dirade egun hec halaco tribulatione, nolacoric ezpaita içan Iaincoac creatu dituen gaucén creatze hatsetic oraindrano, eta ezpaita içanen.
20Eta baldin Iaunac laburtu ezpalitu egun hec, nehor ezlaite salua: baina elegitu dituen elegituacgatic, laburtu ditu egun hec.
21Eta orduan baldin nehorc badarraçue, Huná hemen Christ, edo, Hará han: ezalbeitzineçate sinhets.
22Ecen altchaturen dirade Christ falsuac, eta propheta falsuac: eta eguinen dituzte signoac eta miraculuac seducitzeco, baldin possible baliz, elegituen-ere.
23Baina çuec beguirauçue. Huná, aitzinetic erran drauzquiçuet gauça guciac.
24Halaber egun hetan tribulatione haren ondoan, iguzquia ilhunduren da: eta ilharguiac eztu bere arguia emanen.
25Eta ceruco içarrac eroriren dirade, eta ceruètan diraden verthuteac ikaraturen dirade.
26Eta orduan ikussiren duté guiçonaren Semea datorquela hodeyetan bothere eta gloria handirequin.
27Eta orduan igorriren ditu bere Aingueruäc, eta bilduren ditu bere elegituac laur haicetaric, lur bazterretic ceru bazterrerano.
28Bada ficotzetic ikas eçaçue comparationea. Haren adarra ia vstertzen eta hostatzen denean, badaquiçue ecen vdá hurbil dela.
29Hala çuec-ere ikus deçaçuenean gauça hauc eguiten diradela, iaquiçue ecen hurbil datela borthán.
30Eguiaz erraiten drauçuet, ecen eztela iraganen mende haur, gauça hauc guciac eguin diteno.
31Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.
32Baina egun harçaz eta orenaz nehorc eztaqui, ez eta ceruän diraden Aingueruèc-ere, ez eta Semeac-ere, Aitac berac baicen.
33Beguirauçue, veilla eçaçue eta othoitz eguiçue, ecen eztaquiçue demborá noiz daten.
34Hala da nola camporat ioan licén guiçon batec, bere etchea vtziric, eta emanic bere cerbitzariey authoritate: eta ceini bere lana, borthal-çainari veilla leçan manatu balerauca.
35Veilla eçaçue beraz: ecen eztaquiçue noiz etzcheco iauna ethorriren den, arratsean, ala gauherditan, ala oillaritean, ala goicean:
36Vstegaberic dathorrenean, lo çaunçatela eriden etzaitzaten.
37Eta çuey erraiten drauçuedana, guciey erraiten drauet, Veilla eçaçue.

Currently Selected:

MARKOS 13: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy