YouVersion Logo
Search Icon

LEBITICOA 9

9
1 Bada, çorcigarren eguna ethorri-eta, Moisec deithu cituen Aaron eta haren semeac eta Israelgo çaharrenac, eta Aaroni erran cioen:
2 Arthaldetic aratche bat har çaçu bekatuarençat, eta ahari bat holocaustaco, biac narriogabeac, eta Jaunaren aitzinean escain çatzu.
3 Eta erroçute Israelgo semeei: Har çatzue aker bat bekatuarençat, eta urtheco aratche eta bildots bat, eta narriogabeac, holocaustaco,
4 Idi bat eta ahari bat baquezco bitimatzat: eta hequiec imola çatzue Jaunaren aitzinean, sacrificio bakotchean escaincen duçuelaric irin cethabatua olioz bustia: çuei ecen egun aguertuco çaitzue Jauna.
5 Moisec manatu guciac erakarri cituzten beraz tabernacle-sarcera: eta oste gucia han xutic çagoelaric,
6 Moisec erran çuen: Hau da Jaunac manatu duena: eguiçue eta aguertuco çaitzue haren gloria.
7 Eta erran cioen Aaroni: Hurbil çaite aldareari, eta imola çaçu çure bekatuarençat: holocausta escain çaçu, eta othoitz eguiçu çuretzat eta populuarençat; eta hil duqueçunean populuaren bitima, othoitz eguiçu harençat, Jaunac manatu içan duen beçala.
8 Berehala aldarera hurbilduric, Aaronec aratche bat imolatu çuen bere bekatuarençat:
9 Bere semeec haren odola aitzinera eman cioten; hartan erhia bustiz uquitu cituen aldarearen adarrac, eta gaineracoa ixuri aldarearen oinetan.
10 Eta bilgorra eta guelçurrinac eta guibelaren sarea, bekatuarençat direnac, erre cituen aldare gainean, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
11 Bainan haraguiac eta larrua campez haindian suan ahiaraci cituen.
12 Guero imolatu çuen holocaustaco bitima; eta bere semeec aitzinera eman cioten haren odola, ceina ixuri baitzuen aldarearen inguruan.
13 Bitima bera ere pusquetan eçarriric, buruarequin eta membro bakotcharequin aitzinera eman ciozcaten, eta guciac aldare gainean suan erre cituen,
14 Lehenic urean garbitu ondoan sabela eta çangoac.
15 Eta populuaren bekatuarençat aker bat hil içan çuen, eta aldarearen xahupena eguin ondoan,
16 Holocausta escaini çuen,
17 Iratchiquitzen cituelaric libacione orobat escaincen direnac, eta hequiec erretzen cituelaric aldare gainean, goiceco holocaustaco ceremoniez berçalde.
18 Eta imolatu cituen idia eta aharia, populuaren baquezco bitimac; eta bere semeec aitzinera eman cioten odola, ceina ixuri baitzuen aldarearen gainean inguru gucian.
19 Idiaren bilgorra ordean, eta ahariaren buztana, eta guelçurrinac beren guicenequin, eta guibelaren sarea,
20 Eçarri cituzten bitimen bulharren gainean: eta bilgorrac erre içan cirenean aldare gainean,
21 Aaronec bereci cituen hequien bulharrac eta escuineco sorbaldac, Jaunaren aitzinean alchatzen cituelaric, Moisec manatu içan çuen beçala;
22 Eta populuaren alderat hedaturic escua, benedicatu çuen. Eta horrela bekatuarençateco bitimen eta holocausten, eta baquezco bitimen escainceac eguinic, jautsi içan cen.
23 Orduan Moise eta Aaron lekucotasuneco tabernaclean sarthuric, eta guero ilkiric, benedicatu çuten populua. Eta Jaunaren ospea oste guciari aguertu cen;
24 Eta hara non su bat jauci cen Jauna ganic, eta iretsi cituen aldare gainean ciren holocausta eta bilgorrac. Populuac hori ikusi çuenean, ahuspez eroriric, goretsi çuen Jauna.

Currently Selected:

LEBITICOA 9: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy