YouVersion Logo
Search Icon

LEBITICOA 19

19
1 Jauna Moisi minçatu cen hunela:
2 Minça çaite Israelgo semeen balderna osoari, eta erroçute: Saindu içan çaizte, ceren saindu bainaiz ni çuen Jainco Jauna.
3 Batbederac ekar beça ait-amen beldurra. Beguira çaçue ene larumbata. Ni naiz çuen Jainco Jauna.
4 Berautzue jaincordetara bihurcetic, eta jainco urthuric ez beçaçue eguin. Ni naiz çuen Jainco Jauna.
5 Jaunari, jabalgarri içan daquiçuençat, imolatzen badioçue baquezco bitimaric,
6 Imolatu egunean eta biharamunean janen duçue, eta erreco duçue suan hirugarren egunecotzat guelditu gucia.
7 Hartaric nihorc jaten badu bi egunen buruan, lohi içanen da eta impioqueriaz hobendun;
8 Eta jasanen du bere gaizquia, ceren liçundu duen Jaunaren saindua, eta galduco da bere populutic.
9 Çure bazterrean uzta eguiten duçunean, ez duçu murriztuco lurraren açaleraino, eta guelditzen diren burucac ez dituçu bilduco.
10 Çure mahastian ere erorcen diren molkoac eta bihicac ez dituçu bilduco, bainan beharrei eta arrotzei harcera utzico diozcatzute. Ni naiz çuen Jainco Jauna.
11 Ez duçu ohorgoric eguinen. Ez duçu gueçurric erranen, eta norc bere laguna ez du enganatuco.
12 Ez duçu ene icenean gueçurrez cin eguinen, eta ez duçu liçunduco çure Jaincoaren icena. Ni naiz Jauna.
13 Çure lagunari laidoric ez dioçu eguinen, eta ez duçu çure indarraren azpian ehoa iduquico. Saritaco languilearen lana ez da çure baithan biharamun goiça arteo sari gabe egonen.
14 Etzare gorraz gaizqui minçatuco, eta ez duçu itsuaren bidean behaztopagailuric eçarriren: bainan içanen duçu çure Jainco Jaunaren beldurra, ceren ni bainaiz Jauna.
15 Gaizquia ez duçu eguinen, eta ez duçu erabaquico çucenari bidegabe eguinez. Etzare beguiratuco behartasunari, eta etzare aberatsari beguithartez jarrico. Çure lagunari emanen dioçu çucembideco erabaquia.
16 Etzare populuan içanen ez aitzinetic jaçarle, ez guibeletic jale. Etzare oldartuco çure lagunaren biciari. Jauna ni naiz.
17 Çure anaiari ez dioçu çure bihotzean gaitzirizcoric ekarrico, bainan aguerian erranen diotzotzu çure erraitecoac, ez deçaçunçat haren gainetic bekatu eguin.
18 Ez duçu aspercea bilhatuco, eta etzare orhoituren çure herritarren ganicaco irainaz. Çure adisquidea maithatuco duçu çure burua beçala. Ni naiz Jauna.
19 Beguira çatzu ene legueac. Çure acienda ez duçu estalaracico berce mota batetaco abereaz. Ez duçu asco haciz erainen çure landa. Ez duçu jauncico bi hari motetaric ehoa den soinecoa.
20 Guiçona etzaten bada emaztequiarequin eta harequin balsatzen, emaztequia gathibu bada eta heldua, eta bizquitartean ez oraino dirutan berrerosia, ez eta libro utzia; açotatuac içanen dira biac, eta ez dira hilen, ceren emaztequia gathibu baitzen.
21 Bainan bere hobenarençat ahari bat escainico dio Jaunari lekucotasuneco tabernaclearen sarcean.
22 Apheçac othoitz eguinen du harençat eta haren bekatuarençat Jaunaren aitzinean, eta Jauna jabalduco çaio, eta bere bekatua barkatua içanen çaio.
23 Aguindu lurrean sarthuac içanen çaretenean, han landatzen baditutzue fruitutaco çuhamuac, ninicac ebaquico diozcatzuete; ethorcen diren fruituac lohi içanen çaizquitzuete, eta ez duçue hequietaric janen.
24 Bainan laugarren urthean hequien fruitu guciac Jaunaren ospetan consecratuco dira.
25 Eta borzgarren urthean, ekarcen dutena bilduric, janen dituçue hequien fruituac. Ni naiz çuen Jainco Jauna.
26 Ez duçue deus janen odolarequin, eçarete asmaguinçan harico ez-eta amets arguitzen.
27 Ileac ez dituçue inguruan ebaquico, ez-eta biçarra moztuco.
28 Hilen deithoratzean ez duçue çuen haraguiari ebaquiduraric eguinen, eta ez duçue çuen gorphutzetan seinaleric edo ozcaric eguinen. Jauna ni naiz.
29 Ez duçu çure alaba lohiqueriari emanen, lurra eztadien kutsa eta tzarqueriaz bethe.
30 Ene larumbata beguira çaçue, eta ikaran egon çaizte ene sainduteguiaren aitzinean. Jauna ni naiz.
31 Etzarete gaizquinen alderat itzulico, eta ez dioçuete aztiei deusere galdeguinen, hequiez kutsatzeco çuen buruac. Ni naiz çuen Jainco Jauna.
32 Buru çurituaren aitzinean xuti çaizte, ohora çaçue guiçon-çaharra: çuen Jainco Jaunaren beldurra içan çaçue. Jauna ni naiz.
33 Çuen lurrean eta çuen artean arrotzic balin badago bicitzez eta egoitzaz, ez hari eguin irainic;
34 Bainan çuen artean içan bedi herricoa beçala, eta çuetaric balitz beçala maitha çaçue: çuec ere alabainan arrotz içatu çarete Eguiptoco lurrean. Ni naiz çuen Jainco Jauna.
35 Berautzue çucen ez denac eguin erabaquian, leguebidean, phisuan, neurrian.
36 Çucenac içan beitez çuen balençac eta phisuac, gaitzerua eta laurdena. Ni naiz çuen Jainco Jauna Eguiptoco lurretic atheratu çaituztedana.
37 Beguira çatzue ene manamendu guciac eta erabaqui guciac, eta beren bidea emanen dioçuete. Ni naiz Jauna.

Currently Selected:

LEBITICOA 19: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy