YouVersion Logo
Search Icon

JOSUE 6

6
1 Bada, Jerico hersia cen eta harrasiz inguratua Israelgo semeen beldurrez, eta nihor etzen ausartatzen ez atheratzera ez-eta sarcera.
2 Eta Jaunac erran cioen Josueri: Huna non eman dudan çure escura Jerico, bere erregue, eta guiçon hazcar guciequin.
3 Guerlaco guiçon guciec egunean behin eguiçue hiriaren ingurua: sei egunez eguinen duçue hola.
4 Bainan çazpigarren egunean aphecec har betzate jubilauean erabilcen diren çazpi turutac, eta goan beitez batasuneco arkaren aitzinean; çazpitan eguinen duçue hiriaren ingurua, eta aphecec joco dituzte turutac.
5 Eta turutac ots eguinen duenean lucequiago eta hautsiz, eta çuen beharrietan durrundatuco duenean, populu guciac eguinen du orroa gaitz bat, eta hirico harrasiac lehertuco dira gainetic beherera, eta batbedera sarthuco da bere parrean duen toquitic.
6 Josue, Nunen semeac deithu cituen beraz apheçac, eta erran cioeten: Har çaçue batasuneco arka, eta berce çazpi aphecec har betzate jubilauetaco çazpi turutac, eta boaci Jaunaren arkaren aitzinean.
7 Populuari ere erran cioen: Çoazte eta hiriaren ingurua eguiçue harmaturic eta Jaunaren arkaren aitzinean ibiliz.
8 Eta Josuec akabatu çuenean bere solasa, çazpi aphecec jotzen cituztelaric çazpi turutac Jaunaren batasuneco arkaren aitzinean,
9 Eta armada gucia cihoalaric buru-buruan, gaineraco populu xehea jarraiquitzen cen arkari, eta bazter oroc ihardesten çuten turuten durrunda.
10 Bada, Josuec manu hau emana çuen populuari: Ez duçue oihuric eguinen eta çuen minçoa ez da ençunen, eta ez da çuen ahotic hitz bat ere ilkico, ethor dedien arteo eguina ceintan erranen baitarotzuet: Eguiçue oihu eta marruma.
11 Beraz Jaunaren arkac hiria inguratu çuen egunean behin, eta campetara itzuliric, han guelditu cen.
12 Eta Josue gauaz jaiquiric, aphecec hartu çuten Jaunaren arka,
13 Eta hequietaric çazpic hartu cituzten jubilauean erabilcen diren çazpi turutac, eta baçoacen Jaunaren arkaren aitzinean, ibilcean durrundaraciz turutac; eta beguien aitzinean cihoan populu harmatua, eta arkari jarraiquitzen cen gaineraco populu xehea, eta turutac jotzen cituen.
14 Eta bigarren egunean hiria inguratu çuten behin eta itzuli ciren campetara. Hola eguin çuten çazpi egunez.
15 Bainan çazpigarren egunean, argui cirrintan jaiquiric, hiriaren ingurua eguin çuten, manatua cen beçala, çazpi aldiz.
16 Eta çazpigarren inguraldian aphecec turutac jotzen cituztelaric, Josuec erran cioen Israel guciari: Eguiçue orroa handi bat, ecen Jaunac escuetaratu darotzuete hiria;
17 Eta hiri hau içan bedi anathema, eta huntan diren gauça guciac içan beitez Jaunarençat: Errahab lilitchoa bakarric gueldi bedi biciric, berequin etchean dituenequin, ecen gorde içan ditu guc igorri ikusquetariac.
18 Çuec ordean berautzue debecatuac ceraizquitzuenetaric deusere uquitzetic, beldurrez-eta legue hauspenez hobendun eguin ceraizteten, eta Israelgo campa guciac bekatuaren azpian eta nahasmendutan jar ditecen.
19 Bainan urhe eta cilhar den gucia, eta cobrezco eta burdinazco unciac içan beitez Jaunari consecratuac eta haren kutchetan eçarriac.
20 Beraz populu guciac oihu eguiten çuelaric, eta turutec durrundatzean, otsac eta durrundac jo ondoan ostearen beharriac, harrasiac ordu berean lehertu ciren, eta batbedera igan cen bere parrean çuen toquitic, eta hiria hartu çuten,
21 Eta hil cituzten han ciren guciac, guiçonetic emaztequiraino, eta haurretic guiçon-çaharreraino. Idiac ere, eta erdiac, eta astoac ezpataren ahotic iragan cituzten.
22 Bainan ikulquetara igorriac içan ciren bi guiçonei Josuec erran içan cioeten: Sar çaizte emaztequi lilitchoaren etchera eta ilkiaraz çaçue bere pusca guciequin, cin eguin içan dioçuen beçala.
23 Eta bi guiçon-gazteec sarthuric, erakarri çuten Errabab, eta haren burhasoac, anaiac ere, eta haren pusca guciac eta ahaideac, eta Israelgo campen campoco aldean egonaraci cituzten.
24 Ordean hiria eta hartan ciren gauça guciac erre cituzten, lekat urhea eta cilharra, cobrezco eta burdinazco unciac, ceinac Jaunaren kutchaco consecratu baitzituzten.
25 Bainan Josuec beguiratu cituen Errahab lilitchoa eta haren aitaren etchea, eta cituen pusca guciac, eta Israelen erdian eguin içan dute beren egoitza egungo eguna arteo, gorde içan cituelacotz, Jericoren ikuscatzerat igorri cituen mandatariac. Orduan Josuec arthiqui çuen burho bat, cioelaric:
26 Jaunaren aitzinean madaricatua içan bedi, Jericoco hiria alchatuco eta berrituco duen guiçona. Hartaco asentuac eror beitez haren seme lehenaren gainera, eta hartaco atheac haren azquen semearen gainera.
27 Jauna içan cen beraz Josuerequin, eta haren icena barraiatu içan cen lur guciaren gainean.

Currently Selected:

JOSUE 6: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy