JOB 1 BHNT [abbreviation] brought to you by [publisher] Learn More

Devotional

Versions

Cancel
 
1
1 Huseco lurrean bacen guiçon bat Job deitzen cena; eta guiçon hura cen lainoa, çucena, Jaincoaren beldurti eta gaizquitic urruncen cena.
2 Eta sorthu citzaizcon çazpi seme eta hirur alaba.
3 Eta haren içana cen çazpi mila ardi, hirur mila camelu, borz ehun idi-pare, borz ehun asto urrixa eta sehi hainitz. Eta cen guiçon hura handi iguzqui-aldeco jendaia gucien artean.
4 Eta haren semeac goaten ciren, eta ceinec bere egunean eta bere etchearen aldian, eguiten çuten barazcaria. Eta igorcen çuten beren hirur arreben bilha, hequiei berequin janaraz eta edanarazteco.
5 Eta barazcarico egunen ingurua eguin cenean, Jobec igorcen çuen hequietara, sainduesten cituen; eta arguitzeco jaiquiric, holocaustac escaincen cituen bakotcharençat. Ecic erraten çuen: Ene semeec beharbada bekatu eguin duquete eta beren bihotzetan Jaincoa ez benedicatu. Horrela egun oroz eguiten çuen Jobec.
6 Bada, halaco egun batez, Jaincoaren haurrac ethorri cirelaric Jaunaren aitzinera aguerceco, Satan ere aurkitu cen hequien artean.
7 Jaunac erran çaroen: Nondic heldu haiz? Hunec ihardestean erran çuen: Inguratu dut lurra eta gucia gaindi ibili naiz.
8 Eta Jaunac erran çaroen: Ez duc ikusi Job ene cerbitzaria, haren iduricoric lurrean ez baita, guiçon laino, çucen, Jaincoaren beldurti eta gaizquitic urruncen dena?
9 Satanec Jaunari ihardestean erran çuen: Job alferretan othe da Jaincoaren beldur?
10 Ez othe ditutzu alde orotaric inguratu hura, haren etchea eta içate guciac? Ez othe duçu benedicatu haren escuetaco lana, eta haren ontasuna ez othe da berhatu lurrean?
11 Bainan guti bat heda çaçu escua, uqui çatzu goçatzen dituen guciac, hean benedicatuco çaituen beguithartera.
12 Jaunac erran çaroen beraz Satani: Huna non hire escuan diren harec dituenac oro; bakarric haren gainera ez beçac escua heda. Eta Satan ilki cen Jaunaren aitzinetic.
13 Bada, egun batez, nola Joben seme-alabac jaten hari baitziren eta arnoaren edaten beren anaia çaharrenaren etchean,
14 Jobi ethorri citzaioen berriquetari bat erran çaroena: Idiac iraulden hari ciren, eta astoac alhan çauden hequien aldean,
15 Eta Sabearrac jauci dira, oro eraman dituzte eta muthilac ezpataz jo, eta ni bakarric itzuri naiz çuri berriaren ekarceco.
16 Eta oraino minço celaric, ethorri cen berce bat, eta erran çuen: Jaincoaren sua erori da cerutic, eta ardiac eta muthilac jo eta erre ditu, eta nic bakarric ihes eguin dut çuri berriaren ekarceco.
17 Hura ere minço celaric oraino, ethorri cen berce bat, eta erran çuen: Caldearrac jarri dira hirur andanetan, cameluetara sarthu dira eta eraman dituzte; ezpataz jo dituzte muthilac ere, eta nic bakarric ihes eguin dut çuri berriaren ekarceco.
18 Hura minço cen oraino, eta hara non sarthu cen berce bat, eta erran çuen: Çure semeac eta alabac jaten hari cirelaric eta arnoaren edaten beren anaia çaharrenaren etchean,
19 Haice gaitz bat bat-batean jaiqui da mortuco aurkinçatic, kordocatu ditu etchearen lau izquinac, eta etcheac erorcean lehertu ditu çure haurrac, hil dira, eta ni bakarric itzuri naiz çuri berriaren ekarcera.
20 Orduan Job xutitu çuen, hautsi cituen bere soinecoac, eta burua murrizturic, lurrera eroriz, adoran jarri cen;
21 Eta erran çuen: Buluz ilki naiz ene amaren sabeletic eta buluz itzuliren naiz, harat: Jaunac eman, Jaunac kendu; nola baitzuen Jaunac atseguin, hala guerthatu da. Benedicatua içan bedi Jaunaren icena.
22 Horietan orotan Joben ezpainec etzuten bekaturic eguin, eta etzuen çoroqueria bat atheratu Jaincoaren contra.