YouVersion Logo
Search Icon

JEREMIASEN PROFECIA 8

8
1 Eta egun hequietan, dio Jaunac, beren hobietaric arthiquiac içanen dire Judaco erregueen heçurrac, aita hango buruçaguienac, eta aphecenac, aita profetenac, eta Jerusalemen egotu direnenac.
2 Eta hedatuco dituzte iguzquira, ilharguira eta ceruco içarreria gucira, ceinac baitituzte maithatu eta cerbitzatu, ceinen ondotic baitire ibili, ceinac baitituzte bilhatu eta adoratu: eta ez dire bilduac aita ehorciac içanen; ongarri pusca bat beçala lurraren gainean egonen dire.
3 Eta iraulgui guciz tzar hortaric guelditu ditazqueenac, oro nic barraiatu ditudan toqui gucietan utziac direnac, herioaz hautatuco dire biciaz baino lehen, dio armadetaco Jaunac.
4 Eta erranen daroeçu: Hau dio Jaunac: Erorcen dena ez othe da xutitzen? eta bidetic makurtu dena ez othe da bihurcen?
5 Cergatic beraz Jerusalemen populua makurtu da hain hisia gaixtoan? Gueçurrari iratchiqui dire eta ez dute itzuli nahi.
6 Beguia eman dut, eta eman dut beharria: nihor ez da ona den gauçaz minçatzen; batec ez du bere bekatuaz penitencia eguiten, erranez: Cer eguin dut? Beren tarrapatari bihurtuac dohaci guciac, oldarrean gudurat eguiten duen çaldia iduri.
7 Miruac ceruan eçagutzen du bere muga; usoac, ainharac, cicoinac iduquitzen dute beren ethorceco muga: ene populuac ordean ez du eçagutu Jaunaren erabaquia.
8 Nolaz dioçue: Çuhurrac gare, eta Jaunaren leguea gurequin da? Eguiazqui iscribauen escu gueçurtiac gueçurra iscribatu du.
9 Çuhurrac, ahalquez estaliac, icituac, atzemanac dire; ecen eragotzi dute Jaunaren hitza, eta çuhurciaric hequien baithan ez da batere.
10 Hargatic emanen ditut bequien emazteac atzeei, hequien landac berce premu batzuei, ceren ttipienetic handieneraino guciac jaramanqueriari jarraiquitzen baitire; profetatic apheceraino, oro gueçurrez minço dire.
11 Eta beren laidotara goçatzen çuten ene populuco alabaren asaldua, erranez: Baquea, baquea; noiz-etare baqueric ez baitzen.
12 Ahalquetan dire, tzarqueria eguin dutelacoz; guehiago dena, ahalqueac ez ditu ahalcatu, eta gorritzen ez daquite. Horren gatic erorcen direnen artean erorico dire, açurrialdico egunean lurrera goanen dire, dio Jaunac.
13 Oro batera bilduco ditut, dio Jaunac: mahatsic ez da mahastian, picoric ez da picodian; hostoa erori da, eta nic eman naroezten guciac goan çaizcote.
14 Certan gaude jarriric? Bil çaitezte, sar gaiten hiri hazcar batean, eta gauden han ixilic, ecen gure Jainco Jaunac ixilaraci gaitu, eta edatera eman darocu minarequilaco ura; alabainan Jaunaren contra eguin dugu bekatu.
15 Baquea iguriqui dugu, eta deus etzen onic; goçoa uste, eta huna ikara.
16 Danetic ençun da etsaiaren çaldien tarrapata; gudularien marrumec ikaratu du lur gucia; eta ethorri dire, eta iretsi dituzte lurra eta hartan cirenac oro, hiria eta hartaco egoiliarrac.
17 Ecen igorrico darozquitzuet sugue basilicac, ceinen contra xarmaric ez baita; eta asiquico çaituztete, dio Jaunac.
18 Ez da minic enea beçalacoric; bihotza hiratzen hari çain barnean.
19 Huna urrungo lurretic ene populuco alabaren marrasca: Jauna ez othe da Sionen, edo ez othe da Sionen hango erregue? Certaco samurraraci naute bada beren jaincomolde eta hutsalqueria arrotzez?
20 Uztaroa goan, uda akabatu, eta gu ez gare salbatuac.
21 Ene populuco alabaren oinhaceac oinhacetan naduca; belcic nago eta icialdurac josia.
22 Galaaden ez othe da sendacariric, edo sendatzaileric? Certaco bada ene populuco alabaren çauria dago idequiric?

Currently Selected:

JEREMIASEN PROFECIA 8: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy