YouVersion Logo
Search Icon

JEREMIASEN PROFECIA 6

6
1 Eguiçue bihotzez, Benjaminen umeac, Jerusalemen erdian; Thecuan durrundaraz çaçue turuta, eta Bethacaremen gainean alcha çaçue bandera; ceren ipharretic aguertu baitira gaitz eta sarrasqui handiac.
2 Siongo alaba andre eder eta samur baten erkide eguin dut.
3 Haren gana ethorriren dira arçainac eta hequien arthaldeac; haren inguruan landatu dituzte olhac; bakotchac manaturen ditu escupean dituzqueenac.
4 Guerla sainduetsaçue haren contra; jaiqui, igan gaitecen egüerdi bethean çorigaitz guri, ceren beheititu baita eguna, luçatu baitira arratseco itzalac.
5 Jaiqui, içan gaitecen gabaz eta urra detzagun horgo etcheac;
6 Ceren hau baitio armadetaco Jaunac: Ebacatzue haren oihanac eta tranchadaz ingura çaçue Jerusaleme hori da ene aspercundeco hiria, cer-nahi gaixtaqueria bada horren erdian.
7 Nola urteguiac hotzarazten baitu bere ura, hala Jerusalemec hoztasunean eguiten du malçurqueria; hor ez da gaixtaqueriaric eta harrapaqueriaric baicic aditzen; hortic ukaldi eta sarrasqui berriac ene aitzinera igaiten dira bethi.
8 Argui çaiteci, oi Jerusaleme, beldurrez-eta çutaz eguin deçadan mortu eta nihor ecin-egonezco toqui bat.
9 Huna cer dioen armadetaco Jaunac: Israelgo ondarrac hartuac içanen dira, hala-nola mahasti batean bilcen baita azquen molkoraino; mahats-bilçaileac sasquira beçala, itzul çaçu escua.
      10 Nori minçaturen naiz? nor errequeituren dut adi neçan? Horra horien beharriac ingurebaquigabeac direla, eta ecin deçaquete adi; horra laidaquiçun eguin çaiotela Jaunaren hitza, eta ez dute onhesten.
11 Horren gatic Jaunaren ariazco suminduraz bethea naiz; lan içan dut jasaiten; ixur çaçu çure hasarrea haurren gainera carriquetan eta batean gazte-mulçoen gainera; ecen senharra emaztearequin hartua içanen da, çaharra çaharquituarequin.
12 Horien etche, landa eta emazteac orobat berce batzuen escuetara goanen dira; ceren ene besoa lurreco egoiliarren gainera hedaturen baitut, dio Jaunac;
13 Ecen ttipienetic handieneraino, oro jaramanqueriari emanac dira; eta profetatic apheceraino, guciac cimarku eguiten hari dira.
14 Eta beren laidotara goçatzen çuten ene populuco alabaren asaldua, erranez: Baquea, baquea. Eta baqueric etzen.
15 Ahalquearen azpian dira, hatsgarriqueria eguin dutelacotz; edo hobequi errateco ahalqueac berac ez ditu ahalcatu, eta gorritzen ez daquite; horren gatic erorcen direnequin lurra joco dute, açurrialdico egunean erorico dira, dio Jaunac.
16 Hau dio Jaunac: Çaudezte bideen gainean; ikusaçue, eta galda çaçue bidexca çaharrez, cein den bide ona, eta hartaric ibil çaitezte, eta çuen arimençat aurkituren duçue phausua. Eta ihardetsi dute: Ez gare ibilico.
17 Atalariac eçarri ditut çuen çain. Adi çaçue turutaren otsa. Ez ihardetsi dute: Ez dugu adituco.
18 Horren gatic, adi çaçue, jendaiac; eçagutaçu, baldarna, cembatecoac eguinen diozcatedan.
19 Adi çac, lurra: Huna nic populu horren gainera erakarriren ditudan gaitzac, horren asmuen fruituac; ceren ez dituzten ençun ene hitzac eta hastandu duten ene leguea.
20 Certaco ekarcen daroztatzue Sabaco isensua eta urrungo lurretic kanabera usain goçocoa? Çuen holocaustac ez dira onhetsiac, eta çuen bitimac ez dira ene gogaraco.
21 Aria hortaz, hau dio Jaunac: Xahupena igorriren dut populu horren gainera; burhasoac erorico dira umeequin batean; hauço eta hurco, guciac galduco dira.
22 Hau dio Jaunac: Hara non ipharreco lurretic ethorrico den populu bat; eta jendaia handi bat jaiquico da lurraren burutic.
23 Guecia eta ezpata hartuco ditu; odolcoia da eta urricalcen ez dena; haren boçac burrumba eguinen du itsasoac beçala; iganen dira çaldietara, hala-nola guduraco aphaindu den guiçona, çure contra, Siongo alaba.
24 Aditu dugu haren omena eta gure escuac ilhaunduac dira; hesturac eta oinhaceec hartu gaituzte, erditzen hari dena beçala.
25 Ez ilki landetara, ez jo bideari, ceren etsaiaren ezpatac bazterrac ikaran baitaduzquitza.
26 Ene populuco alaba, çurdatza jaunçaçu, hautsez estal çaite; eguiçu nigar, deithore min, seme bakarrarençat beçala; ceren terrepentean ethorrico baita xahutzailea gure gainera.
27 Frogatzaile hazcar çaitut ene populuaren gainean eçarri; eta jaquinen eta frogaturen duçu horien bidea.
28 Aitzindari horiec oroc makurrera eguin dute, cimarkuz cimarku dabilça; cobre eta burdina dira; guciac galdu-çabartuac dira.
29 Hauscoa ethendu da, beruna suan iraunguitu; urçailea alferretan haritu da urcen; ecen horien malçurqueriac ez dira iraunguitu.
30 Deith çatzu cilhar aiçuna, ceren iraici baititu Jaunac.

Currently Selected:

JEREMIASEN PROFECIA 6: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy