YouVersion Logo
Search Icon

JEREMIASEN PROFECIA 52

52
1 Hogoi eta bat urthetaco guiçon-gaztea cen Sedecias, erreguinatzen hasi cenean; eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Jeremias Lobnacoaren alaba, deitzen cen Amital.
2 Eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, Joaquinec eguin içan cituen gucien arara.
3 Hargatic cen Jaunaren hasarrea Jerusalemeren eta Judaren gainean, iraici cituen arteo bere aitzinetic; eta Sedecias guibelatu cen Babilonaco erregueren ganic.
4 Bada, haren erreguetasuneco bederatzigarren urthean, hamargarren hilabethean, hilabethearen hamarrean, Nabucodonosor, Babilonaco erregue, bera eta bere armada gucia, ethorri ciren Jerusalemeren contra; sethiatu çuten, eta inguruan hazcargailuac alchatu cituzten haren contra.
5 Hiria sethiatua egon cen Sedecias erreguearen hamecagarren urthea arteo.
6 Bainan laugarren hilabethean, hilabethearen bederatzian, gosetea jabetu cen hiriaz, eta hango populuac etzuen jatecoric.
7 Hirico harrasia urratua içan cen; guerlaco guiçon guciec ihes eguin çuten; hiritic ilki ciren gabaz bi harrasien artean cen atheco bideaz, ceinac baiterama erregueren baratzera; eta goan ciren mortura daraman bideaz, Caldearrec hiria inguruan sethiatzen çutelaric.
8 Caldearren armada berriz, erregueri ondotic jarraiqui citzaion; eta Jericoco ondoan den mortuan atzeman çuten Sedecias; eta haren lagun guciec ihes eguin çuten haren ganic.
9 Eta erregue atzeman çutenean, eraman çuten Babilonaco erregueren aitzinera, Erreblathara, ceina Ematheco lurrean baita; eta Nabucodonosorrec eman cioen bere erabaquia.
10 Babilonaco erreguec hilaraci cituen Sedeciasen semeac haren beguien aitzinean; Judaco aitzindariac ere, oro hilaraci cituen Erreblathan.
11 Sedeciasi atheratu ciozquien beguiac, eta burdinaztaturic Babilonaco erreguec Babilonara eraman çuen, eta presondeguico etchean eçarri çuen bere heriotzeco eguna arteo.
12 Aldiz, borzgarren hilabethean, hilabethearen hamarrean, hura baitzen Nabucodonosor, Babilonaco erregueren hemeretzigarren urthea; Nabuçardan, armadaco buruçaguia, ceina egoten baitzen Babilonaco erregueren aitzinean, ethorri cen Jerusalemera.
13 Su eman cioten Jaunaren temploari eta erregueren jaureguiari, eta erre cituen Jerusalemeco etche guciac, eta sua eçarri çuen etche handi gucietan.
14 Eta buruçaguiarequin cen Caldear armada guciac inguruan eragotzi çuen Jerusalemeco harrasia oro.
15 Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac, eraman cituen berequin populuco beharretaric eta gaineraco jende xeheetaric hirian guelditu cirenac; eta ihesliarretaric Babilonaco erregueren gana iragan cirenac, eta gaineraco populua.
16 Beharretaric aldiz, Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac, utzi cituen mahastiçainac eta laborariac.
17 Caldearrec halaber haute cituzten Jaunaren etchean ciren cobrezco habeac eta oinac, eta cobrezco itsasoa, Jaunaren etchean cena, eta Babilonara eraman çuten hequietaricaco cobre gucia.
18 Eta eraman cituzten berz, çartaguina, maniurra, xata, xurrutto eta Jaunaren cerbitzuco unci cobrezco guciac; eta
19 Armadaco buruçaguiac eraman cituen pegarrac, isensunciac, gorgoilac, azpilac, gainderailuac, xurruac eta xatac; urhezcoac baciren, urhezcoac; cilharrezcoac baciren, cilharrezcoac.
20 Eta hartu cituen bi habeac, itsasoa eta haren azpico hamabi idi cobrezcoac, Salomon erregueac Jaunaren etchean eguinaraci cituenac: ecin jo citaqueen unci hequietaric orotaricaco cobrearen hazta.
21 Habeetaric bakarrac bacituen bada, hemeçorci beso gora, eta inguratua cen hamabi besoco soka batez; lodi cen, berriz, lau erhiz, eta barnez hutsa cen.
22 Bi habeen gainean baciren cobrezco buruac; buru bakarraren goratasuna borz besocoa cen; eta sareac eta mingranac inguruan koroaren gainean, oro cobrezcoac ciren. Bigarren habearenac eta mingranac orobat ciren.
23 Laur hogoi eta hamasei mingrana çauden dilindaca; eta mingranac, sarez inguratuac, ehun ciren.
24 Armadaco buruçaguiac hartu cituen Saraias, lehembicico apheça, Sophonias, bigarren apheça, eta templo-sarceco hirur çainac.
25 Eta hiritic eraman cituen, guerlaco guiçonac manatzen cituen ebaqui bat; eta çazpi guiçon, erregueren beguithartea ikusten çutenetaric, ceinac hirian atzemanac içan baitziren; eta soldadoetaco aitzindari iscribaua, soldado berriac frogatzen cituena; eta hango populuticaco hirur hogoi guiçon, hiriaren erdian atzemanac içan cirenac.
26 Bada, Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac, hartu eta eraman cituen Babilonaco erregueren aitzinera, Erreblathara.
27 Eta Babilonaco erreguec jo eta hilaraci cituen Erreblathan, Ematheco lurrean; eta Juda eramana içan cen bere lurretic.
28 Hau da Nabucodonosorrec desherritu çuen populutzea: Çazpigarren urthean hirur mila hogoi eta hirur Judu
29 Hemeçorcigarren urthean, Nabucodonosorrec eraman cituen Jerusalemdic çorci ehun hogoi eta hamabi arima.
30 Nabucodonosorren hogoi eta hirugarren urthean, Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac eraman cituen çazpi ehun berrogoi eta borz Judu. Beraz eramanac içan ciren guciac helcen ciren lau mila eta sei ehun arimetara.
31 Eta guerthatu cen, Joaquin, Judaco erregue, herraldatua içan cenetic hogoi eta hamaçazpigarren urthean, hamabigarren hilabethean, hilabethearen hogoi eta borcean, Babilonaco erregue Ebilmerodaquec, erreguetu cen urthe berean, burua alcharaci cioela Joaquini, Judaco erregueri, eta ilkiaraci çuela presondeguico etchetic.
32 Eta eman ciozcan solas goçoac, eta eçarraraci çuen haren tronua, Babilonan bere ondotic cituen erregueen tronuen gaineco aldean.
33 Aldaraci ciozcan presondeguico soinecoac eta bere aitzinean janaraci cioen bethi bici içan ceno.
34 Babilonaco erreguec ematen ciozcan bethi jatecoac egun bakotchecotzat esleituac, haren hilceco eguneraino haren bicico egun oroz.

Currently Selected:

JEREMIASEN PROFECIA 52: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy