YouVersion Logo
Search Icon

JEREMIASEN PROFECIA 51

51
1 Hau dio Jaunac: Huna non Babilona eta Babilondar, ene contra alchatu direnen gainera jauçaracico dudan içurrizco haice bat beçala.
2 Eta Babilonara igorrico ditut bahatzaileac; eta bahatuco dute hura eta xahutuco dute haren lurra, ceren alde orotaric gainera ethorrico baitzaizco bere atsecabetaco egunean.
3 Arrambela hedatzen duenac ez beça heda, eta guerrunceduna ez bedi igan: ez guphidets hango gazteac; hil çatzue hango guerlari guciac.
4 Eta hilac erorico dire Caldearren lurrean, eta sakituac hango ephaitzetan;
5 Ceren Israel eta Juda ez baitire alhargundu beren Jaincoaz, armadetaco Jaunaz, eta hequien lurra bethea içan baita Israelgo sainduaren contraco bekatuz.
6 Ihes eguiçue Babilonaren erditic, eta bakotchac bere biciaren salbatzera eguin beça; ez utz ixilean haren gaixtaqueria; ceren Jaunaren aspercundeco ordua baita, eta berac bihurturen dio ordaina.
7 Babilona Jaunaren escuan da urhezco unci bat, lurra oro horditzen duena; haren arnotic edan dute jendaiec, eta hargatic kordocan dabilça.
8 Tupustean erori da Babilona, eta xehacatu da; orrobia eguiçue haren gainean; har çaçue balsamua haren oinhacearençat, hean senda daitequeen.
9 Lothu dugu Babilona, eta ez da sendatu; utz deçagun eta goacen cein gure lurrera; ceren haren gaineco erabaquia heldu baita ceruetaraino, eta igan baita hedoietaraino.
10 Jaunac alchatu ditu gure çucenac: çatozte, eta Sionen erdian erran detzagun gure Jainco Jaunaren eguinçac.
11 Çorrotz gueciac, bethe gueci-unciac: Jaunac eraiqui du Mediarren erregueen izpiritua; haren gogoa Babilonaren contra jarri da, haren galceco; ecen Jaunaren aspercundea dabila, temploaren gaticaco aspercundea.
12 Bandera goiti çaçue Babilonaco harrasien gainean; berha çatzue çainac, eçar beguiratzaileac, heda celatac; ceren Jaunac gogo bat hartu baitu, eta eguinen baititu Babilondarren contra erran dituen guciac.
13 Hi, ur handien gainean hagoena, aberastasunez okatua, ethorri dun hire akabança, errotic ebaquia içanen haicen ordua.
14 Armadetaco Jaunac bere buruaren gainean eguin du cin hau: Ala Guiçonez estaliren haudala brucoz beçala, eta guduco cantua cantatua içanen dela hire gainean.
15 Jaunac bere ahalaz eguin du lurra, bere çuhurciaz xuxendu du mundua, eta bere anceaz hedatu ditu ceruac.
16 Haren hitz batera, urac bilcen dira cerura; harec alcharazten ditu hedoiac lurraren berce burutic, ximistetaric eguiten du uria, eta haicea atheratzen du bere kutchetaric.
17 Jaquitateac çoro bilhacatu du guiçona; idolac bere urçailea ahalquetara arthiqui du, ceren gueçurrezcoa baita haren lana, eta bicia ez baita halacoetan.
18 Lan hutsal eta irrigarriac dira; ikarpeneco egunean galduco dira.
19 Jacoben çathia ez da hequien idurico; ecen hura da gauça gucien eguilea, eta Israel da haren primançaco makila; armadetaco Jauna da haren icena.
20 Guerlaco tresnac hausten daroztatzu, eta nic çutaz hautsico ditut jendaiac, çutaz xahutuco ditut erresumac;
21 Eta çutaz phorroscatuco ditut çaldia eta çaldi gainecoa; eta çutaz phorroscatuco ditut orga-lasterra eta haren gainecoa:
22 Eta çutaz çathicatuco ditut guiçona eta emaztequia; eta çutaz çathicatuco ditut guiçon-çaharra eta haurra; eta çutaz çathicatuco ditut muthila eta nescatcha;
23 Eta çutaz xehacatuco ditut arçaina eta haren arthaldea; eta çutaz xehacatuco ditut laboraria eta haren uztarrico idiac; eta çutaz xehacatuco ditut buruçaguiac eta cargudunac.
24 Eta çuen beguien aitzinean bihurtuco diotet Babilonari eta Caldear guciei berec Sionen eguin duten gaizquia oro, dio Jaunac.
25 Huna heldu natzaicala mendi içurri-emailea, lur gucia içurriztatzen ducana, dio Jaunac; eta hedatuco diat hire gainera ene escua, eta jauçaracico haut harcadien artetic, eta hitaric eguinen diat erretzen hari den mendi bat.
26 Eta hitaric ez die alchatuco ez izquina-harriric, ez asentu-harriric; bainan behin-bethico içanen haiz galdua, dio Jaunac.
27 Lurraren gainean heda çaçue bandera, jendaietan durrundaraz çaçue turuta; Babilonaren contra sainduets çatzue populuac; deith çatzue haren contra Ararateco, Menico eta Ascenececo erregueac; haren contra bil çaçue Taphsar, erakar çatzue çaldiac, bruco eztendunac beçala.
28 Haren contra sainduets çatzue jendaiac, Mediaco erregueac, aitzindariac eta cargudun guciac, eta harempeco lur gucia.
29 Eta lurra laztuco eta ikaratuco da, ceren Jaunaren gogoa atzarria baita Babilonaren contra, eçarcecotzat Babilonaco lurra mortu eta ecin-egonezco leku bat.
30 Babilonaco hazcarrec utzi dute gudua, hazcargailuetan daude; ahuldua da hequien indarra, eta emaztequien idurico eguin dire; erreac dire hequien olhac; hequien habeac crascatuac dira.
31 Lastercaria lastercariari, berriquetaria berriquetariari bidera goanen çaio, Babilonaco erregueri berriaren eramateco, haren hiria alderen-berce hartua dela;
32 Hubiac hartuac direla, aincirac suz erreac, eta guerlaco guiçonac asaldu gorrian.
33 Ecen hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Babilonaco alaba larrain bat beçala da; huna haren oincatzeco ordua; oraino aphur bat, eta haren uztatzeco eguna heldu da.
34 Jan, iretsi nau Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec; unci huts bat beçala eguin nau; erainsugueac beçala iretsi nau; ene haragui samurrenetic bethe du bere sabela, eta iraici nau.
35 Ene gainean eguin gaizquia eta sarrasquia Babilonaren gain! Dio Siongo alabac; ene odola Caldearren gain! Dio Jerusalemec.
36 Hargatic hau dio Jaunac: Huna nic emanen diodala çure çucenari bere bidea, nic atheratuco dut aspercunde çuretzat; eta mortu eguinen dut haren itsasoa eta agortuco ditut haren urac.
37 Eta Babilona harri-murru bat içanen da, erainsugueen egoitzi, gucien harrigarri eta trufagarri, ez duetacotz egoiliar bat guehiago.
38 Batean orroa eguinen dute lehoinec beçala, lehoincumeec beçala ihanusiren dituzte ilaiac.
39 Beren kaldan emanen diotet edatecoa, eta hordituren ditut, kumara eror eta bethico loan sar ditecen, eta guehiago ez iratzar, dio Jaunac.
40 Eramanen ditut bildotsac bitimatzat beçala, ahariac pittiquequin beçala.
41 Nola hartua içan da Sesac? nola içan da hartua lur gucico hiriric ederrena? nola Babilona bilhacatu da jendaien artean gucien harrigarri?
42 Babilonaren gainera igan da itsasoa, uharca estali dute haren uhinec.
43 Lazgarri eguin dira hango hiriac, nihor ecin-egonezco toqui eta mortu hango lurra, lur-egoiliarric gabe egonen dena, eta ceintan gaindi guiçasemeric ez baita iraganen.
44 Eta Babilonan ikarturen dut Bel, eta iretsi çuena atheratuco diot ahotic, eta ez dire guehiago alde orotaric haren gana jendaiac ethorrico, ecen lehertuco dire Babilonaco harrasiac.
45 Ene populua, ilki çaite haren erditic; bakotchac bere bicia salba deçan Jaunaren hasarrearen hatsetic.
46 Eta çuen bihotzac amorric eguin ez beça, eta ez lotsa lurrean adituco den haroaz; urthe batez içanen da haro bat, berce urthean berce haro bat; gaixtaqueria lurraren gainean içanen da, nausia nausiaren gainean.
47 Hargatic huna non heldu diren egunac, eta ikarturen ditut Babilonaco jaincomoldeac; eta hango lur gucia nahasturan içanen da, eta hango umeac hilac erorico dire haren erdian.
48 Eta ceru-lurrec, eta hequietan diren guciec laudoriozco cantuac atheratuco dituzte Babilonaren gainean, ceren ipharretic ethorrico çaizcon larrutzaileac, dio Jaunac.
49 Eta nola Babilonac hilac erorraraci baititu Israelen, hala Babilonatic hilac erorico dire lur gucian.
50 Ezpataren ihes cihoaztenac, çatozte, ez gueldi; urrundic orhoit çaitezte Jaunaz, eta Jerusalem igan bequiçue bihotzera.
51 Ahalquearen azpian gare, ençun dugulacoz laidoa; hidoiac estali ditu, ceren arrotza igan baita jaunaren etcheco sainduteguiaren gainera.
52 Aria hortaz huna non heldu diren egunac, dio Jaunac, eta ikarturen ditut Babilonaco jaincomoldeac, eta hango lur gucian marrumaz egonen dire guiçon sakituac.
53 Babilona igan balitz ere ceruraino, eta gain gainean gogortu balu bere indarra; ene ganic jautsico dire haren xahutzaileac, dio Jaunac.
54 Babilonatic deihadar-otsac! Caldearren lurretic leherce handi bateco harrabotsa!
55 Ecen Jaunac xahutu du Babilona, eta handic ixilaraci du jendeen haro handia. Etsaien builec harramanz eguiten dute ur handiec beçala; adiaraci dute beren minçoa;
56 Ecen haren gainera, Babilonaren gainera heldu da xahutzailea; hango hazcarrac hartuac dire; ethendu da hequien arrambela, ceren Jaunac, asperçaile hazcarrac bihurturen baitio merecitu saria.
57 Eta hordituren ditut hartaco buruçagui, çuhur, aitzindari, cargudun eta hazcarrac, eta lokarturen dire bethico loaz, eta ez dire iratzariren dio erreguec, armadetaco Jauna baita haren icena.
58 Hau dio armadetaco Jaunac: Babilonaco harrasi çabal hori azpitic eragotzia, eta horgo athe gorac suz erreac, eta populuen eta jendaien lanac ezdeusetara ekarriac içanen dire, eta sunsituren dire.
59 Jeremias profetac eman manua Saraiasi, Neriasen semeari, Maasiasen arresemeari, Sedecias erreguearequin Babilonara cihoalaric, Sedeciasen erreguetasuneco laugarren urthean. Bada, Saraias cen profetetan lehembicicoetaric.
60 Jeremiasec liburu batean iscribatu cituen Babilonaren gainera ethorcecoac ciren çorigaitz guciac, Babilonaren contra iscribatuac diren solas hauquiec oro.
61 Eta Jeremiasec erran cioen Saraiasi: Heldu çaretequeenean Babilonara, eta ikusi, eta iracurtu dituzquetzunean solas hauquiec guciac,
62 Erranen duçu: Jauna, çu çare minçatu toqui hunen contra, hunen xahutzeco, içan ez dadien ez guiçon ez acienda huntan egonen denic, eta hau behin-bethico içan dadien mortu.
63 Eta liburu hau iracurcen akabatu duqueçunean, estecatuco dioçu harri bat, eta Ufrataren erdira arthiquico duçu;
64 Eta erranen duçu: Horrela ithoco da Babilona, eta nic horren gainera jautsaracico dudan desmasiatic ez da ilkico. Hunaraino dire Jeremiasen hitzac.

Currently Selected:

JEREMIASEN PROFECIA 51: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy