YouVersion Logo
Search Icon

OSEEREN PROFECIA 4

4
1 Adi çaçue Jaunaren hitza, Israelgo umeac; ceren Jauna juiamendutan sarcera baitoha lurreco egoiliarrequin; ecen lurrean ez da ez eguiaric, ez urricalmenduric, ez Jaincoaren eçagutzaric.
2 Burho, gueçur, guiçon-hilce, ohoinça, lohiqueriec estali dute, eta odolac jo du odolera.
3 Hargatic nigarrez egonen da lurra, eta iraunguiren dire hartan daudecen guciac, lar-abereetaraino eta ceruco hegastinetaraino; eta arrainac ere hilen dire.
4 Ez bedi halere nihor abia açurriatzen; nihor ez bedi has erançuqui eguiten; ceren apheçari jaçarcen daroetenen idurico baita çure populua.
5 Egun erorico çare, eta profetac ere çurequin joco du lurra; gau latzaz ixilaraci dut çure ama.
6 Ixildu du ene populua, jaquintasunic ez duelacoz içatu. Ceren duçun jaquitatea arbuiatu, nic ere arbuiaturen çaitut, apheztasuneco eguimbideric ez diçadaçun bethe; ahanci duçu çure Jaincoaren leguea, eta nic ere ahanciren ditut çure haurrac.
7 Berhatu direnaren arabera, ene contra berhatu dituzte beren bekatuac; laidotara aldaturen dut hequien ospea.
8 Jaten dituzte ene populuaren bekatuençat escaini bitimac, eta haren bekatuez hazten dituzte beren biciac.
9 Eta içanen da, nola populua, hala apheça; eta haren baithan bilhaturen ditut haren bideac, eta haren asmuac bihurraraciren ditut haren gainera.
10 Eta janen dute, eta ez dire aseco; erori dire lohiqueriara, eta ez dire baratu; ceren utzi baitute Jauna, ez beguiratuz haren leguea.
11 Lohiqueriac, arno eta hordiqueriac kencen dute adimendua.
12 Ene populuac çurari galdatu dio ethorquiçunaz, eta bere makilac erran dio gueroa: alabainan lohiqueriaco izpirituac enganatu ditu, eta beren Jaincoa utziric, berceequin kutsatu dire.
13 Mendi-cascoetan eguiten cituzten sacrificioac, eta isensua erretzen çuten munho gainetan, haritzen, çurxurien eta tirrimintinen azpian, ceren goço baitzitzaioten hequien itzala: horren gatic lohiquerian ibilico dire çuen alabac, eta berceequin kutsatuco dire çuen emazteac.
14 Ez naiz bilhaturen çuen alaben gainean, lohiquerian sarthu ditazqueenean, ez-eta çuen emazteen gainean berceequin kutsatu ditazqueenean; ceren cerorrec lilitchoequin balsatzen, eta emaguiçonequin sacrificio eguiten hari baitzarete. Populu burugabea, çafratua içanen da.
15 Çu, Israel, lohiquerian ibilcen baçare, Juda bederen ez bedi limbur; ez goan Galgalara, ez igan Bethabenera, eta ez cin eguin: Ala Jauna!
16 Ceren Israel, behi susara beçala ceihertu baita; orai Jaunac utzico ditu, bildotsa bazter çabaletan beçala alhatzera.
17 Efraim idolequin kutsatzen da: bego bazterrerat.
18 Hequien barazcaria bereça da; liçunquerian pulumpatu dire; haren gueriçatzeco cirenec laket içan dute hura laidoz estalcea.
19 Haiceac bere hegalen gainean estecatu du, eta beren sacrifiçoac içanen dituzte beren ahalcagarri.

Currently Selected:

OSEEREN PROFECIA 4: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy