YouVersion Logo
Search Icon

ECEQUIELEN PROFECIA 23

23
1 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
2 Guiçasemea, baciren bi emaztequi, ama baten alabac,
3 Eta Eguipton lohitu ciren; lohitu ciren beren gaztaroan; hequien bulharrac çaphatuac eta hequien loreac histuac içan ciren.
4 Bada, çaharrena Oola deitzen cen, eta ahizpa gazteena Ooliba; eta biac içatu nituen, eta eman çarozquidaten semeac eta alabac. Bada, Oola deitzen cena, Samaria da; eta Ooliba, Jerusaleme.
5 Oola lohitu da nitaz bercerequin; erhotu da bere galai, Asiriar hauçocoen gainean,
6 Ceinac baitziren moredinez jaunciac, aitzindari eta buruçaguiac, gazte lehiagarriac, oro çaldunac, eta çaldia ederqui cerabilatenac.
7 Eta bere besarcaldi lohiac, guiçon hautatu, Asiariarren seme hequiençat guciençat cituen, eta erhotuqui maithatu cituen; hequien ororen likisquerietan kutsatu du bere burua.
8 Hortaz berçalde, etzituen utzi Eguipton erabili cituen lohiqueriac; ecen Eguiptoarrec ere harequin lo eguin dute haren gaztaroan, eta haren lorea histu, eta harequin atseguin hartu içan dute.
9 Aria hortaz arthiqui dut bere galaien escuetara, Asurren semeen escuetara, ceinen gainean erhoaraci baitzuen likisqueriac.
10 Hequiec aguertu dute haren laidoa, eraman dituzte haren semeac eta alabac, eta bera hil dute ezpataz; eta orotan aiphatua içan da haren asturugaitza, eta erabaqui çucenac bethe dituzte haren gainean.
11 Hori ikusi ondoan, Ooliba haren ahizpa, hura baino guehiago erhotu da oraino bere lohiquerian; eta bere ahizpac baino liçunqueria handiagoac,
12 Ahalqueric gabe escaini daroezte Asiriarren semeei, haren ganat soineco carançatuequin heldu ciren aitzindari eta cargudunei, çaldiz heldu ciren çaldunei, eta guiçon-gazte eder guciei.
13 Eta ikusi dut bide lohi batez cihoacela biac.
14 Eta berhatu ditu oraino bere likisqueriac; eta ikusi dituenean guiçonac harrasietan thindatuac, Caldearren itchurac carancequin atheratuac,
15 Ezpata-uhalac guerrian, buruco thindatuac buruan, guciec iduri aitzindariac, Babilonaco eta Caldearren lurreco umeac, sorcez hangoac baitziren,
16 Bere begui guticitsuec erhotu dute hequien gainean, eta hequiei Caldeara igorri diozcate bidalquinac.
17 Eta Babilonaco umeac haren gana ethorri cirenean lohiqueriaco ohera, liçundu çuten beren uquiez, eta hequiez liçundua içan cen eta haren arima hequiez içan cen asea.
18 Aguerian eçarri ditu bere lohiqueriac, eta aguertu du bere laidoa; eta ene arimac urrun eguin du haren ganic, haren ahizparen ganic urrundu cen beçala;
19 Alabainan lohiqueria lohiqueriaren gainean eçarri du, orhoituz bere gaztaroco egunez, ceinetan liçundu baitzuen bere burua Eguiptoco lurrean.
20 Eta bere likisquerietan erhotu da hequien besharcaldiençat, hequien haraguiac baitire astoenac iduri eta hequien cirristac çaldienac beçalacoac.
21 Eta berritu ditun hire gaztaroco tzarqueriac, hire bulharrac Eguipton çaphatuac, eta hire lorea histua içan cirenecoac.
22 Aria hortaz, Ooliba, hau cion Jainco Jaunac: Huna non hire contra jauçaraciren ditudan hire galai guciac, ceinetaz ase baita hire arima, eta hire contra inguruan bilduren ditinat oro,
23 Babilonaco umeac, eta Caldear guciac, aitorensemeac, erregueac eta buruçaguiac, Asiriaco ume guciac, irazqui ederreco guiçon-gazteac, aitzindariac eta cargudun guciac, aitzindarien buruçaguiac eta çaldun aiphatuac.
24 Eta populu oste handia ethorriren çain orga-laster eta arrodequin; alde orotaric hire contra harturen ditine guerrunceac, erredolac eta cascac; eta ahala emanen ciotenat hire gainean, eta berei çaioten beçala haute juiaturen.
25 Eta eçarriren dinat hire contra ene karra, ceinari errabian emanen baitiote hire gainean bide; ebaquiren darozquine sudurra eta beharriac; eta hitaric guelditzen dena arthiquiren dine ezpataren azpira; harturen ditine hire seme-alabac; eta suaz iretsiac içanen dire hire azquen ondarrac.
26 Biluciren haute hire soinecoetaric, eta eramanen ditine hire sendagailazco edergailuac.
27 Eta hire ganic gueldiaraciren ditinat hire tzarqueria, eta Eguiptoco lurreticaco hire lohiqueriac; eta ez ditun guehiago hequien gainera goitituren hire beguiac, eta ez haiz guehiago Eguiptoaz orhoituren.
28 Ecen hau dio Jainco Jaunac Huna non arthiquitzera hoatan higüin ditunanen escuetara, hainen escuetara, ceinetaz asea baita hire arima.
29 Eta gaitzirizcorequin lothuco çaizquin, eta eramanen ditine hire onac, eta igorriren haute bulucic eta laidoz estalia; eta aguertuac içanen ditun hire lohiqueria ahalcagarriac, hire tzarqueria eta hire liçunqueriac.
30 Hori eguinen daine, ceren haicen lohitu jendaien arara, ceinen erdian hire burua kutsatu baitun hequien jaincomoldeetan.
31 Hire ahizparen bideaz haiz eta haren edateco uncia dainat escura emanen.
32 Hau cion Jainco Jaunac: Hire ahizparen unci çabal eta barnatic dun edanen; irrigarri eta erdeinagarri ibilico haiz; ecen gaitza dun uncia.
33 Hordituren haiz eta oinhacez betheco, atsecabezco eta hiradurazco uncitic, hire ahizpa Samariaren uncitic.
34 Eta hartaric edanen dun, eta ondaquineraino hustuco dun, eta iretsico ditun haren puscac, eta aztaparca larrutuco ditun hire bulharrac; ecen ni naun minçatu, dio Jainco Jaunac.
35 Aria hortaz hau cion Jainco Jaunac: Ceren ahanci naunan eta hire guibelerat arthiqui, hic ere jasançan hire tzarqueria eta hire lohiqueriac.
36 Eta Jaunac hau erran çarodan: Guiçasemea, ez othe ditutzu juiaturen Oola eta Ooliba, eta ez othe diozcatzute erranen beren tzarqueriac?
37 Ecen berceequin kutsatu dire, odola badute escuetan, eta jaincomoldeequin lohitu dire; eta guehiago dena, enetzat eguin cituzten haurrac hequiei escaini diozcate iresteco.
38 Hau ere eguin darotade oraino: egun hartan lohitu dute ene sainduteguia eta profanatu ene larumbatac.
39 Eta beren jaincomoldeei imolatzen cituztenean beren haurrac, eta ene sainduteguian, haren lohitzeco sarcen ciren egun hartan, hau ere eguin darotade ene temploaren erdian:
40 Bilharaci dituzte urrundanic heldu ciren guiçon hequiec, ceinei igorri baitzaroezten bidalquinac. Hara beraz ethorri direla; hequien ariaz garbitu haiz, antimonioz thindatu ditun hire bethondoac, eta aphaindu haiz hire edergailu guciez.
41 Ohe guciz ederrean jarri haiz, eta mahain berreguindua hire aitzinean; ene balsamu eta usain goçoac eçarri ditun hequien aitzinean.
42 Eta han agueri cen bozcariotan cen ostearen haroa; eta mortutic heldu eta ostetic erakarriac ciren guiçonei ematen çaroezten escuetan escumuthurrecoac eta buruan koro ederrac.
43 Eta berceequin lohiquerian higatua cen emaztequi hari erran nioen: Hori ere bere liçunquerian liçunduren da oraino!
44 Eta haren gana sarthu dire hala-nola emaztequi lilitchoaren gana; horrela sarcen ciren, Oola eta Ooliba emazte galdu horien gana.
45 Çucenaren aldeco guiçonac dire beraz; hequiec emanen daroete emazte lohituen juiamendua eta odol-ixurleen juiamendua; ceren lohitu baitire eta odola baitute escuetan.
46 Hau dio ecen Jainco Jaunac: Oste bat erakar dioçoçute gainera, eta arthicatzu builari eta harrapacari..
47 Populuec harriequin harrica betzazte, eta ezpatez jo alderen-berce; hil betzazte horien semeac eta alabac eta suz erre etcheac.
48 Eta lurretic iraiciren dut gaixtaqueria, eta emaztequi guciec ikasiren dute eguiten, ez horien tzarqueriaren arabera.
49 Eta çuen gaixtaqueria erorico da çuen gainera, eta jasanen duçue çuen jaincomoldeen gaticaco bekatua; eta jaquinen duçue ni naicela Jainco Jauna.

Currently Selected:

ECEQUIELEN PROFECIA 23: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy