YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 5

5
1 Guero Moise eta Aaron goan ciren Faraonen aitzinera, eta erran cioten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Utzac ene populua mortuan sacrificio eguitera.
2 Bainan hunec ihardetsi çuen: Nor da Jauna, nic haren boça ençuteco, eta Israel uzteco? Ez dut Jaunic eçagutzen, eta ez dut Israel utzico.
3 Eta erran cioten: Hebrearren Jaincoac deithu gaitu, goan gaitecen hirur egunen bidean mortuan, eta sacrifica deçogun gure Jainco Jaunari: beldurrez içurriac edo ezpatac jaçar diçaguten.
4 Eguiptoco erreguec erran cioten: Moise eta Aaron, certaco harrotzen duçue populua bere lanetaric? çoazte çuen eguitecoetara.
5 Eta Faraonec erran çuen: Populu hori berhatua da: ikusten duçue osteac goiti eguin duela: cembatez guehiago bere nequeetaric hatsarte ematen badioçuete.
6 Egun hartan manu eguin cioten beraz lanetaco aitzindariei eta populuaren gainean cirenei, erraten çuelaric:
7 Ez duçue guehiago populuari aitzinean beçala lastoric emanen adrailuen eguiteco: bainan goan beitez berac lasto bilcera.
8 Eta emanen dioçuete eguiteco aitzinean eguiten çuten becembat adrailu, eta ez duçue batere gutituco: ecen alfer daude, eta horren gatic oihuca hari dira, diotelaric: Goacen, eta sacrificio eguin dioçogun gure Jaincoari.
9 Lanen-pean lehertuac içan beitez, eta xedatua bethe beçate, onhets ez detzaten gueçurrezco solasac.
10 Ilki ciren beraz lanetaco aitzindariac eta populuaren gainecoac, eta erran cioten populuari: Hunela dio Faraonec: Ez darotzuet lastoric ematen.
11 Çoazte, eta bil çaçue ahal duçuen toquian, eta çuen lanetic etzaitzuete batere gutitua içanen.
12 Eta populua barraiatu cen Eguiptoco lur gucian lastoquetara.
13 Lanetaco aitzindariec ere hersatzen cituzten, ciotelaric: Akaba çaçue çuen eguneco lana, aitzinean eguiten ohi cinduten beçala, lasto ematen çarotzuetenean.
14 Eta Faraonençat populuaren gainean cirenec açotatu cituzten Israelgo semeen lanetaco aitzindariac, ciotelaric: Certaco ez atzo, ez egun ez duçue eguin lehen becembat adrailu?
15 Eta ethorri ciren Israelgo semeen aitzindariac, eta Faraoni oihuz erraten cioten: Certaco hari çaizcote horrela çure cerbitzariei?
16 Lastoric ez darocute ematen, eta adrailuac orobat manatzen darozquigute: huna çure muthilac non garen açotatuac, eta bidegabequi erabilia da çure populua.
17 Hunec erran cioten: Alfer çaudete, eta horren gatic dioçue: Goacen, eta sacrificio eguin dioçogun Jaunari.
18 Çoazte beraz, eta eguioçu lanari: lastoric etzaitzue emanen, eta bihurtuco duçue ohi becembat adrailu.
19 Eta Israelgo semeen aitzindariec ikusten çuten gaizqui cirela, errana citzaioetenaz gueroz: Etzaitzue egun bakotchecotzat adrailuetaric batere gutitua içanen.
20 Eta Faraonen ganic atheratzen cirelaric, buruz-buru eguin cituzten Moise eta Aaron, berce aldetic, hequien beguira çaudenac:
21 Eta erran cioten: Jaunac ikus eta erabac beça, ceren usain tcharretan eçarri baicaituçue Faraonen aitzinean gu eta haren cerbitzariac, eta ezpata escura eman dioçuelacotz gure bilceco.
22 Eta Moise itzuli cen Jaunaren alderat, eta erran çuen: Jauna, cetaco atsecabeztatu duçu populu hau? certara igorri nauçu ni?
23 Ecen Faraonen aitzinera aguertu naicenaz gueroztic, çure icenean minçatzera, atsecabe eman dio çure populuari: eta çuc ez dituçu atheratu.

Currently Selected:

ECSODOA 5: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy