YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 15

15
1 Orduan Moisec cantatu çuen, eta Israelgo semeec harequin, cantu hau: Cantu eguin dioçogun Jaunari; ecen ospetsuqui goretsi du bere burua, çaldia eta gainecoa, biac itsasora arthiqui ditu.
2 Jauna da ene indarra eta ene laudorioa, eta ene salbatzaile eguin da; hura da ene Jaincoa, eta ospatuco dut nic; ene aitaren Jaincoa da, eta goretsico dut nic.
3 Jaunac iduri du guerlari guiçona, Ahalorotacoa da haren icena.
4 Itsasora arthiqui ditu Faraonen orga-lasterrac eta haren armada; itsaso Gorrian ithoac içan dira haren aitzindari hautac.
5 Tirainec estali dituzte, harri bat beçala jautsi dira ondora.
6 Jauna, çure escuina ospatu da bere indarrean; Jauna, çure escuinac eho du etsaia.
7 Eta çure ospearen handiaz lurreratu dituçu çuri jaçar-eguileac; igorri duçu çure hasarrea, eta iretsi ditu lastoa beçala.
8 Eta çure suliaren hatsac molçatu ditu urac; baratu da çurrutan çohan uhina, tirainac molçatu dira itsaso-erdian.
9 Etsaiac erran du: Joco dut ondotic, eta lothuco naiz, phartituco ditut buluzquinac, aseco da ene gogoa; atheratuco dut ene marrauça, ene escuac puscatuco ditu.
10 Abiatu da çure hatsa, eta itsasoac estali ditu; itho dira beruna ur muthirietan beçala.
11 Hazcarren artean cein da çure iduricoric, Jauna? nor da çure iduricoric, saindutasunez handi çarena, lazgarri eta laudagarri çarena, sendagaila harritzecoac eguiten ditutzuna?
12 Hedatu duçu escua, eta lurrac iretsi ditu.
13 Çure urricalpenean, içatu çare berrerosi duçun populuaren bidemaile; eta çure indarrean ekarri duçu çure egoitza saindura.
14 Populuac igan dira, eta sumindu; oinhacea sarthu da Filistindarren bihotzetan.
15 Orduan asaldatu dira Edomen buruçaguiac, ikarac hartu ditu Moaben hazcarrac, Canaandarra laztua guelditu da.
16 Beldurra eta icialdura loth bequiozquite çure besoaren indarraren aitzinean; harri-mokorra beçala gueldi beitez, çure populua iragan arteo, Jauna, escura hartu içan duçun çure populu hau iragan dadien arteo.
17 Sarraracico dituçu eta jarrico çure primançaco mendian, çuretzat eguin duçun egoitza guciz hazcarrean, Jauna; çure escuec gothortu duten sainduteguian, Jauna.
18 Jauna erreguinatuco da bethi gucian, eta handic harat ere.
19 Ecen itsasoan sarthu da Faraonen çaldia haren orga-laster eta çaldieria guciarequin; eta Jaunac gainera bihurtu diozquite itsasoco urac; bainan Israelgo semeac oinac idorric ibili dira haren erdian.
20 Beraz Maria profetesac, Aaronen arrebac, escura hartu çuen gatamore bat; eta emaztequi guciac ilki ciren haren ondotic gatamoreequin eta cantari-andanetan.
21 Lehembicicoric cantatzen çuen hunela: Cantu eguin dioçogun Jaunari; ecen ospetsuqui goretsi du bere burua, çaldia eta gainecoa biac itsasora arthiqui ditu.
22 Moisec, bada, atheratu çuen itsaso Gorritic Israel, eta sarthu ciren Surreco mortuan; hirur egunez ibili ciren eremuan eta etzuten uric aurkitzen.
23 Eta ethorri ciren Marara, bainan etzeçaqueten edan Maraco uretaric, karatsac cirelacotz; horren gatic eman cioen lekuari cihoaquioen icena, deitzen çuelaric Mara, erran nahi baita karastasuna.
24 Eta populua marmaraz haritu cen Moisen contra, cioelaric: Cer edanen dugu?
25 Bainan Moisec oihu eguin cioen Jaunari, ceinac erakutsi baitzinen egur bat, eta hura urera arthiqui çuenean, urac ezti bihurtu ciren. Han Jaincoac eman ciozcan manamendu eta erabaqui batzuec, eta bere frogapenean eçarri,
26 Erraten cioelaric: Çure Jainco Jaunaren boça ençuten baduçu, eta haren beguietan çucen dena eguiten baduçu, eta haren manuac bethetzen badituçu, eta haren manamendu guciac beguiratzen, ez dut çure gainera igorrico Eguiptoari eman içan ditudan ahiduretaric batere; ecen ni naiz Jauna çure sendatzailea.
27 Eta Israelgo semeac ethorri ciren Elimera, non baitziren hamabi ithurri, eta hirur hogoi eta hamar palmondo; eta campatu ciren uren aldean.

Currently Selected:

ECSODOA 15: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy