YouVersion Logo
Search Icon

ESTHER 13

13
1 Artacsercses, Indietaric Ethiopiaraino erregue guciz handiac, sei hogoi eta çazpi herrialdeetaco aitzindari haren manamenduco diren buruçagui eta aitzindariei, agur.
2 Asco jendaiari mana neçan arren eta ene escuaren azpico eçarri içan neçan lurra oro, ez dut nahi içan batere baliatu gaizqui ene ahalaren handiaz, bainan-bai barkatiarqui eta eztiqui erabili ene azpicoac, beren bicia ixilic iraganez ikararic gabe, goça citecençat guiçon guciac çale diren baqueaz.
3 Bada, ene bilçarrecoei galdatu ondoan noletan eguin neçaqueen hori, bere çuhurtasunaz eta fidelitateaz berceac garaitzen cituen batec, eta erregueren ondotic bigarren cenac, otsez Amanec,
4 Jaquinsun eguin nau populu bat badela lur guciaren gainean barraiatua, legue berri batzuei jarraiquitzen dena, eta jendaia gucien ohitzaren contra harituz, erregueen manuac erdeinatzen dituena eta bere makurqueriaz jendaia gucien arteco batasun ona hausten duena.
5 Hori jaquin dugunean, ikusiric jendaia bat, guiçate guciari bihurcen dena, legue tzarrei jarraiquitzen dela, gure manuen contra dihoala, eta gure azpico herrialdeen arteco baquea eta batasuna nahasten dituela,
6 Manatu dugu, Amanec, herrialde guciez cargu duenac, erregueren ondotic bigarren denac eta aitatzat harcen dugunac, erakutsico dituenac oro, beren etsaiez içan ditecen xahutuac beren emazte eta haurrequin, aurthengo hamabigarren hilabethe, adar deitzen denaren hamalaugarren egunean, eta hequietaric nihor ez dadien içan guphidez utzia;
7 Guiçon gaixto hequiec, egun ber batez ifernuetara jautsiric, gure erresumari bihur dioçoten kendu çaroten baquea.
8 Mardoqueoc othoiztu çuen Jauna, haren eguinça guciez orhoituz,
9 Eta erran çuen: Jauna, erregue Jaun ahalorotacoa, ecen çure escupean daude gauça guciac, eta nihor ez da çure nahiari buru eguin dioçoqueenic, baldin erabaqui baduçu Israelen salbatzea;
10 Çuc eguin ditutzu cerua eta lurra, eta ceruaren inguruac daduzcan guciac.
11 Ororen Jauna çare, eta nihor ez da çure maiestateari iharduc dioçoqueenic.
12 Oro badaquizquitzu, eta badaquiçu ez dudala ez hampurusqueriaz, ez erdeinuz, ez ospe behar cerbaitez utzi Aman hampurutsua adoratu gabe;
13 (Ecen gogotic niagoqueen, Israel salbatzea gatic, haren oinhatzei ere musu ematera.)
14 Bainan guiçon batetara aldara beldur nincen ene Jaincoaren ohorea eta ene Jaincoaz berce bat adora.
15 Eta orai, Jauna, Abrahamen Jainco erreguea, urrical çaquizquio populuari, gure etsaiec nahi gaituztelacoz galdu eta çure primança xahutu.
16 Ez beçaçu arbuia çure çathia, Eguiptotic çuretzat berrerosi duçuna.
17 Ençun çaçu ene othoitza, beguithartez jar çaquizquio çure primançaco populuari eta gure nigarrac bozcariotara aida çatzu, biciric lauda deçagun, Jauna, çure icena, eta hers ez detzatzun çu cantatzen çaituzten ahoac.
18 Israel guciac halaber gogo eta othoitz beraz deihadar eguin çaroen Jaunari, ceren heriotze segura baitzagocoeten buruaren gainera.

Currently Selected:

ESTHER 13: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy