YouVersion Logo
Search Icon

ÇACARIASEN PROFECIA 2

2
1 Eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen; eta hara guiçon bat, eta haren escuan neurçaileen haria.
2 Eta erran nuen: Norat hari çare? Eta ihardetsi çarodan: Jerusalemeren neurcera, eta ikustera cer othe den haren çabaltasuna, eta cer haren lucetasuna.
3 Eta hara ilki cela ene baithan minço cen ainguerua; eta berce aingueru bat atheratu citzaioen bilera,
4 Eta erran cioen: Laster eguiçu, minça çaquizquio guiçon-gazte horri, derroçularic: inguruan harrasiric gabe içanen dire Jerusalemen egonen direnac, hango guiçon eta acienden ostearen ariaz.
5 Eta neroni içanen natzaio, dio Jaunac, suzco harrasi bat inguruan, eta ospetan içanen naiz haren erdian.
6 Oi! oi! ihes eguiçue ipharreco lurretic, dio Jaunac; ecen lau haiceetara barraiatu çaituztet, dio Jaunac.
7 Ihes! oi Sion, Babilonaco alabaren baithan egoten çarena;
8 Ceren hau erran baitu armadetaco Jaunac: Ospezco egunen ondoan, bidali nau çuec larrutu çaituzten jendaien contra; ecen çuec uquitu çaituztenac, ene begui-ninia du uquitu.
9 Hargatic huna nic escua goititzen dudala bequien gainera, eta içanen dire harrapacara, lehen berac cerbitzatzen cituztenen escuetan; eta eçaguturen duçue armadetaco Jaunac nauela bidali.
10 Laudoriozco cantuac canta çatzu eta boz çaiteci, Siongo alaba; ceren huna non heldu naicen ni, eta çure erdian eguinen dut ene egoitza, dio Jaunac.
11 Eta egun hartan asco jendaqui eratchiquiren dire Jaunari, eta ene populu dire bilhacaturen, eta çure erdian eguinen dut ene egoitza, eta eçaguturen duçu, çure gana armadetaco Jaunac nauela bidali.
12 Eta Jaunac bere primança beçala goçaturen du Juda lur sainduetsian, eta Jerusaleme du oraino hautaturen.
13 Ixil egon bedi guiçona Jaunaren aitzinean, ceren ilki baita bere egoitza saindutic.

Currently Selected:

ÇACARIASEN PROFECIA 2: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy