YouVersion Logo
Search Icon

ÇACARIASEN PROFECIA 10

10
1 Jaunari berantaroan galda dioçoçue uria, eta Jaunac eguinen ditu elhurrac, eta emanen darozquitzuete uri eta urixcac eta ceini bere landan belharra.
2 Alabainan hutsalqueriac erran dituzte jaincomoldeec, gueçurrac ikusi dituzte aztiec, eta elhe alferrac erabili dituzte amets-eguileec; goçacari hutsalac ematen cituzten; hargatic ene populua içatu da arthalde bat beçala eramana; eta atsecabeac jasanen ditu, ceren ez baitu arçainic.
3 Arçainen contra biztu da ene hasarrea, akerren gainean eguinen dut ene ikarpena; ceren Jauna goan baita bere arthaldearen, Judaco etchearen ikustera, eta hura hartu du bere ospezco çalditzat guerlaraco.
4 Hartaric ilkiren da izquina-harria, hartaric habea, hartaric guduco arrambela, hartaric cargudun guciac.
5 Eta içanen dire, etsaia guduan carriquetaco lohia beçala oincatzen duten guerlari hazcarren idurico; eta guducaturen dire, ceren hequiequin içanen baita Jauna; eta çaldien gainera igaiten direnac ahalquez içanen dire estaliac.
6 Eta hazcarturen dut Judaco etchea, eta salbaturen dut Josepena, eta bihurraraciren ditut, ceren urricalduren bainatzaiote; eta içanen dire hala-nola hastandu ez nituenean oraino; ni naiz ecen hequien Jainco Jauna, eta ençunen ditut nic.
7 Eta içanen dire hala-nola Efraimgo hazcarrac, eta bozturen da hequien bihotza arnoz beçala; eta hequien semeec ikusiren dute, eta bozturen dire; eta hequien bihotza jauciren da Jauna baithan.
8 Eguinen daroet hixtu, eta bilduren ditut, ceren nic baititut berrerosi; eta berhaturen ditut lehen berhatuac içan ciren beçala.
9 Eta populuen erdian erainen ditut, eta handic ere orhoituren dire nitaz; eta beren haurrequin bicico dire, eta bihurturen dire.
10 Eta bihurraraciren ditut Eguiptoco lurretic, eta Asiriatic bilduren ditut; eramanen ditut Galaadeco eta Libango lurrera, eta hequiençat lekuac ez dire oraino asqui çabal içanen.
11 Israelec iraganen du itsas-atheca; eta Jaunac joco ditu itsasoan uhinac, eta hibaico osin guciac agorturen dire; eta Asurren burgoitasuna aphaldua içanen da, eta Eguiptoaren manamenduco makilac guibelerat eguinen du.
12 Hazcarturen ditut Jauna baithan, eta ene icenean ibilico dire, dio Jaunac.

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy