YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 54

54
1 Azqueneraino, cantiquetan, Dabiden adigarri.
2 Jaincoa, ençun çaçu ene othoitza, ez arbuia ene errequeiac;
3 Beguira diçadaçu, eta ençun neçaçu.
      Ilhun nago ene gogoco alhaduran; asaldatu naute
4 Ene etsaiaren minçoac eta gaixtaguinaren hestutzeac;
      Ceren ene gain eguin baitituzte gaixtaqueriac, eta beren sephan ene atsecabegarri baitira.
5 Ene bihotza asaldutan dago ene baithan, eta heriotzearen icialdura ene gainera erori da.
6 Beldurra eta ikara ene gainera jautsi dira, eta ilhumbeec estali naute.
7 Eta erran dut: Norc emanen darozquit usoaren hegalac? hegalda nindaite, phausa-leku batera hel nindaite.
8 Huna non ihes-eguinez naicen urrundu, eta bakartasunean naiz guelditu.
9 Izpirituco uzcurreriatic eta phesiatic atheratu nauenaren iguri nindagoen.
10 Eragotz çatzu, Jauna, alde orotara eraguioçute hequien mihiei; ecen tzarqueriaric eta nahasqueriaric baicen ez dut hirian ikusi.
11 Gau eta egun tzarqueriec inguratzen du bere harrasien gainean; borchac
12 Eta bidegabequeriac haren erdian dira;
      Lucurança eta cimarkua ez dira hango placetaric urrundu.
13 Ecen baldin ene etsaiac madaricatu içan banindu, jasan nuqueen segurqui;
      Eta gaitzirizcotan nindaucana, ene contra goraqui minçatu içan balitz, gordeco nincen eiqui haren ganic.
14 Bainan çu çare, enequin bat cinena, ene bidaria, ene eçaguna,
15 Enequin batean onthurunça goçoac eguiten cintuena, eta enequin batasunean Jaincoaren etchean ibilcen cinena.
      16 Herioa gainera bequiote; ifernura biciric jauts beitez;
      Gaixtaqueria hequien egoitzetan eta hequien erdian dagoelacotz.
17 Nic aldiz, Jaunari dei eguin diot, eta Jaunac atheraco nau.
18 Goicean, egüerditan, arratsean aithor emanen diot eta aguertuco diozcat ene nahigabeac, eta ençunen du ene minçoa.
19 Baquea emanen dio ene arimari ene contra hurbilcen direnen ganic, ecen hainitz dira ene inguruan.
20 Jaincoac, mendeac baino lehenago danic dirauenac, ençunen nau, eta aphalduco ditu.
      Ecen ez da nehorceric hequien baithan, eta ez dira Jaincoaren beldur.
21 Jaunac hedatuco du escua, bakotchari bere sariaren emateco.
      Lohitu dute harequilaco patua;
22 Haiçatuac içan dira haren beguithartearen hasarreaz; haren bihotzac eguin diote gainera.
      Hainaren solasac olioa baino legunago direlaric, eguiazco gueciac dira.
23 Jaunaren gain utzaçu çure grina, eta berac hacico çaitu: ez du guiçon çucena bethi gora-beheretan utzico.
24 Çuc berriz, Jaincoa, gaixtaguinac arthiquico ditutzu galpeneco putzura.
      Guiçon odolcoi eta malçurrec ez dituzte erdizcatuco beren egunac; nic aldiz, Jauna, çure baithan iduquico dut ene phesquiça.

Currently Selected:

PSALMOAC 54: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy