YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 34

34
1 Dabidi berari.
      Juia çatzu, Jauna, bidegabe eguiten hari çaizquidanac; guduca çatzu ni guducatzen nautenac.
2 Har çatzu harmac eta erredola, eta jaic çaite ene laguncera.
3 Erabil çaçu çure ezpata, bideac hers çatzu ene ondotic dabilçanen contra; erroçu ene arimari: Ni naiz çure salbamendua.
4 Nahasiac eta ahalcatuac içan beitez ene biciaren ondotic dabilçanac.
      Enetzat gaizquia gogoan dutenac içan beitez guibelerat eragotziac eta ahalquez estaliac.
5 Bilhaca beitez herrautsa haicearen aitzinean beçala, eta Jaunaren aingueruac hersa betza.
6 Hequien bidea gucia ilhumbe eta limburtegui bilhaca bedi, eta Jaunaren aingueruac jo beça hequien ondotic;
7 Ceren duten, ariaric içan gabe, ene hilarazteco beren artea gorde, eta ene arima laidoztatu dutelacotz hartaco bideric etzutenean.
8 Ustecabeco arteac atzeman beça ene etsaia; hedatu duen celatac, bera harrapa beça; bere artean eror bedi bera.
9 Aldiz, ene arima bozturen da Jauna baithan, eta gogo harturen du bere salbatzailean.
10 Ene heçur guciec erranen dute: Jauna, nor da çure iduricoric?
      Noharroina atheratzen duçu bera baino hazcarragoen escutic; erromesa eta beharra larrutzen dituztenetaric.
11 Gueçurrezco lekuco batzuc, jaiquiric galdatzen çarozquidaten ez naquizquien gauçac.
12 Onguiençat gaizquiac bihurcen çarozquidaten, agorraraci nahi çuten ene bicia.
13 Aldiz, niri bidegabe eguitera hari cirenean, nic çurdatza jaunzten nuen.
      Ene arima baruraz aphalcen nuen, eta othoitza ene onetara itzulcen çarodan.
14 Hari ninçaioten lagun bati beçala, gure anaia bati beçala atseguin eguitera; nigar eta atsecabetan dagoenac beçala aphalcen nuen ene burua.
15 Eta hequiec ene gainean boztu dira, eta elkar gana bildu dira; açoteac bildu dira ene gainera, eta ez naquien.
16 Barraiatu dira, bainan ez urriquitu; ni certan froga dira ibili; irain eguinez escarniatu naute, eta ene contra carrascatu dituzte horçac.
17 Jauna, noiz beguiraturen duçu? hequien malçurqueriatic itzurraraz çaçu ene arima; lehoinen horcetaric athera çaçu ene arima çurça.
18 Baldarna handi batean aithor emanen darotzut; laudaturen çaitut populu gaitz baten erdian.
19 Ez beitez boz ene gainean, niri gaizqui bihurcen çarozquidanac, ariaric gabe gaitzets naducatenac eta beguiz keinuca hari direnac.
20 Ecen niri baquezco solasac ematen çarozquidaten; eta beren sephan lurrari minçatuz, cimarku asmatzen hari ciren.
      21 Eta ene gainera idequi dute beren ahoa; erran dute: Ederqui! ederqui! gure beguiec ikusi dute nahi çutena.
22 Ikusi duçu çuc ere, Jauna, ez ixilic egon; Jauna, ni ganic ez guibela.
23 Jaic çaite, Jauna; ene çucenaz jabe çaite; ene Jainco eta ene Jauna, ene alde jar çaite.
24 Çure çucentasunaren arabera juia neçaçu, ene Jainco Jauna, eta ez beitez boz ene gainean.
25 Ez beçate erran beren bihotzetan: Ederqui! ederqui! gure arima. Eta ez beçate erran: Iretsi dugu!
26 Ahalquez gaindituac eta urthuac içan beitez ene gaitzez bozcariatzen direnac.
      Ene gainean gaizqui minço direnac ahalque gorritan gueldi beitez.
27 Ene çucenaren alde direnac bozcaria eta jauz beitez; eta Jaunaren cerbitzariaren baquea nahi dutenec erran beçate bethi: Goretsia içan bedi Jauna!
28 Eta ene mihiac goretsico du çure çucentasuna, egun gucian cantatuco ditut çure laudorioac.

Currently Selected:

PSALMOAC 34: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy