YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 20

20
1 Azqueneraino, Dabiden psalmoa.
2 Jauna, çure indarraz bozturen da erregue, eta çure ganicaco itzurpenaz bozcario handitan sarturen da.
3 Eman dioçu haren bihotzac nahi çuena, eta ez dioçu hutseguin haren ezpainetaco galdeari.
4 Aitzindu çaizquio alabainan çure eztitasuneco benedicioneez; haren buruaren gainean eçarri duçu harri baliosezco koro bat.
5 Bicia galdatu darotzu, eta çuc menderen mendetaco eman dioçu egunen lucetasuna.
6 Handia da haren ospea çure ganicaco itzurpenean; ospea eta berreguinça handia eçarcen ditutzu haren gainean;
7 Ecen benedicionetan emanen duçu menderen mendetan; bozcarioz betheco duçu çure beguithartea erakutsiz.
8 Ceren erreguec Jauna baithan daducan bere iguriquitza, Guciz-Goraren urricalpenari esquer ez da kordocatua içanen.
9 Çure escuac harrapa betza çure etsai guciac; çure escuinac atzeman betza higüin çaituzten guciac.
10 Labe kaldatua iduri eçarriren ditutzu, çure beguithartea aguertuco duçun orduan; Jaunac lazturen ditu bere hasarrean, eta suac iretsico ditu.
11 Lurretic xahuturen ditutzu hequien haurrac, eta guiçasemeen artetic hequien ondocoac;
12 Ceren çure gainera bihurtu duten gaizquia; asmuac eguin, bainan ecin obratu dituzte.
13 Hargatic ihes igorriren ditutzu, eta çure azquen ukaldietara itzularaciren dioçute beren beguithartea.
14 Çure indarrean alcha çaite, Jauna; cantu eta maniurretan ospaturen dugu çure ahalen handia.

Currently Selected:

PSALMOAC 20: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy