YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 105

105
1 Lauda Jauna.
      Aithor emoçue Jaunari, ceren den ona, ceren mendetan baitirau haren urricalmenduac.
2 Norc erran Jaunaren ahalac eta adiaraz haren laudorio guciac?
3 Dohatsu beguiratzen dutenac çucentasuna, eta çucenari bere bidea noiz-nahi ematen darotenac!
4 Gutaz orhoit çaiteci, Jauna, çure populuari daducoçun beguitharte onean; çato gure ikustera salbamenduzco gogoan,
5 Ikus detzagun çure hautetsien onac, boz gaitecen çure populuaren bozcarioan, laudatua içan çaitecen çure primançan.
6 Bekatu eguin dugu gure arbasoequin, gaizqui ibili gare, tzarqueriac eguin ditugu.
7 Gure arbasoec Eguipton ez dituzte beren baithan ardietsi çure sendagailac, ez dira orhoitu çure urricalmendu nihonereco guciez;
      Hasarrearaci çaituzte, itsasora, itsaso Gorrira igaitean.
8 Eta Jaunac salbatu cituen bere icenaren ariaz, eçagutaraztecotzat bere ahala.
9 Eta dixidatu çuen itsaso Gorria, eta agortu cen; eta eraman cituen leceac barna, hala-nola mortuco celhaietic.
10 Atheratu cituen hastio cituztenen escutic, eta etsaiaren escutic berrerosi cituen.
11 Eta urez estali cituen hequien hestutzaileac, eta bat bakarra hequietaric etzen guelditu.
12 Eta Israeldarrec sinheste hartu çuten haren hitzetan eta cantatu cituzten haren laudorioac.
13 Laster makurtu ciren, ahanci cituzten haren eguinçac, eta etzuten iguriqui bere asmua bethe arteo.
14 Eta mortuan çalequeriari eman ciren, eta Jaincoa froguetan eçarri çuten toqui agor hartan.
15 Eta eman çaroten galdatzen çutena, eta igorri çuen hequien lehien asetzecoa.
16 Eta campetan hasarrearaci cituzten Moise eta Aaron Jaunaren saindua.
17 Lurra iduqui cen, eta iretsi çuen Dathan, eta estali çuen Abironen bilkua.
18 Eta sua biztu cen hequien bilguman; garrac erre cituen bekatu-eguileac.
19 Eta Horeben eguin çuten aratche bat, eta adoratu çuten escuz eguinicaco molde bat.
20 Eta belharra jaten duen aratche baten itchurara trucatu çuten beren ospea.
21 Ahanci çuten Jaincoa, hequiec salbatu cituena, Eguipton gauça handiac,
22 Ederresrarriac Camen lurrean eta ikaragarriac itsas Gorrian eguin cituena.
23 Eta erran çuen xahutuco cituela, baldin Moise haren hautetsia haren aitzinean jarri ez balitz haren hausteco,
      Aldararaztea gatic haren hasarrea, arren-eta etzetzan xahu;
24 Eta hequiec ezdeusençat iduqui çuten lehiagarrizco lurra.
      Haren hitzari etzaroten sinhesteric eman,
25 Eta marmaraca haritu ciren beren olhetan; etzuten ençun Jaunaren minçoa.
26 Eta hequien gainera goititu çuen bere escua, hequien xahutzeco mortuaren erdian,
27 Hequien odola iraizteco jendaien aitzinean, eta hequien barraiatzeco bazter orotan.
28 Eta Beelphegorri consecratu ciren, eta hilen sacrificioetaric jan çuten.
29 Eta samurraraci çuten beren asmuez, eta xahutzeac berhatu ciren hequien artean.
30 Eta Jaunaren alde jarri cen Phinees, eta jabaldu çuen, eta xahutzea guelditu cen.
31 Eta hori eguitate çucençat aiphatua içan çaio guiçaldi orotan mendeetaraino.
32 Eta samurraraci çuten Jauna Jaçargoaco uretan; eta Moise gaztigatua içan cen hequien gatic,
33 Ceren uhertu baitzuten haren gogoa,
      Eta kordocatu baitzen bere ahoco solasetan.
34 Etzituzten xahutu Jaunac erran jendaiac;
35 Eta nahastecatu ciren jendaiequin, eta ikasi çuten hequiec beçala eguiten,
36 Eta cerbitzatu cituzten hequien jaincomoldeac, eta hori içan cen hequien behaztoparazteco;
37 Eta debruei imolatu çarozten beren seme-alabac;
38 Eta ixuri çuten hobengabeco odola, beren seme-alaben odola, ceinac sacrificatu baitzituzten Canaango jaincomoldeei.
      Eta lurra odolez usteldua içan cen,
39 Eta kutsatu çuten beren eguincariez, eta lohitu ciren beren asmu tzarretan.
40 Eta Jauna hats gaixtoan hasarretu cen bere populuaren contra, eta gaitzetsi çuen bere primança.
41 Eta arthiqui cituen jendaien escuetara; eta nausitu citzaizcoten hequiec hastio cituztenac.
42 Eta hestutu cituzten beren etsaiec, eta hequien escuaren azpian aphalduac içan ciren.
43 Jaunac maiz libratu cituen.
      Bainan hequiec karmindu çuten beren gogoeta tzarrez, eta aphaldu cituen beren gaixtaquerien ariaz.
44 Eta beguiratu çaroeten hestutuac çabilçanean, eta ençun çuen hequien othoitza.
45 Eta orhoitu cen bere patuaz, eta urriquitu citzaioen bere urricalmendu nihonerecoaren arabera.
46 Eta urricalmendutara eman cituen, hequiec gathibu hartu cituztenen gucien aitzinean.
47 Gure Jainco Jauna, salba gaitzatzu, eta bil jendaien erditic;
      Aithor bihur dioçogun çure icen sainduari, eta gorets gaitecen çure laudorioetan.
48 Benedica bequio Israelgo Jainco Jaunari mendetic mendeetaraino; eta populu guciac erranen du: Halabiz, halabiz.

Currently Selected:

PSALMOAC 105: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy