YouVersion Logo
Search Icon

ERRAN-ÇAHARRAC 19

19
1 Bere lainotasunean dabilan beharra hobea da, ecenetz aberats çoro eta bere ezpainac bihurricatzen dituena.
2 Arimaco jaquitateric ez den lekuan, onic ez da; eta oinez çalhu dabilana, behaztopatuco da.
3 Guiçona bere çorotasunac erorrarazten du, eta Jaincoaren contra kaldan dago bihotzez.
4 Aberastasunec ematen dute adisquide asco; aldiz, beharraren ganic urruncen dira aitzinean içan dituenac ere.
5 Lekuco falsua ez da gaztiguric gabe egonen; eta gueçur-errailea ez da itzurico.
6 Hainitzec ohore ekarcen diote ahaldunaren jauntasunari, eta emailearen emaitzen adisquide dira.
7 Guiçon beharra higüin dute bere anaiec; eta guehiagoric, adisquideec urruneguiten diote.
      Elheen ondotic baicic ez dabilanac, ez du deusic içanen;
8 Aldiz, bere gogoaren jabe denac maite du bere arima, eta umotasunaren çainçaileac aurkituren ditu onac.
9 Lekuco falsua ez da gaztigatua içan gabe egonen; eta gueçurrez minço dena, galduco da.
10 Goçoqueriac ez dihoazquio çoroari, ez-eta gathibuari buruçaguien gaineco nausitasuna.
11 Guiçonaren arguitasuna haren jasancortasunetic da eçagun; eta haren ospea da bidegabeen gainetic iragaitea.
12 Nola lehoinaren orroa, hala ere da erregue baten hasarrea; eta nola ihinça belharraren gainean, hala ere da haren boztasuna.
13 Seme çoroa, aitaren atsecabea da; eta emazte casailaria, bethi darioen hegaztegui bat.
14 Burhasoec demate etche eta ontasun; Jaunac dema ordean garbiqui emazte umoa.
15 Alferqueriac ekarcen du kuma, eta arima naguia gosez egonen da.
16 Manamendua çaincen duenac, çaincen du bere arima; aldiz, bere bideaz arduraric ez daducana, heriotzera erorico da.
17 Beharraz urricalcen denac, irabacitara Jaunari maileguz ematen dio, eta Jaunac bihurtuco dio ordaina.
18 Argui çaçu çure semea, ez etsi; bainan hilceraino ez ekar haren bicia.
19 Jauzcor denac, caltea jasanen du; eta bat hartu duqueenean, bia ekarrico ditu.
20 Ençun çaçu errana eta onhets irakasmena, azquenean çuhur içan çadiençat.
21 Guiçonaren bihotzean asco gogoeta badabila; bainan Jaunaren nahiac berean dirau.
22 Guiçon beharra urricalcor da, eta erromesa hobea da guiçon gueçurtia baino.
23 Jaunaren beldurrac bicitzera darama; nasaician egonen da eta asturugaitzic gabe.
24 Alferrac galçarpean gordetzen du escua, eta ez da ahorat haren ekarceco.
25 Guiçon tzarra gaztigatua denean, çoroa çuhurrago içanen da; baldin, berriz, çuhurra cridançatzen baduçu, cridança adituco du.
26 Aitari atsecabe ematen dioena eta ama ihes igorcen duena, laidotsu eta dohacabe da.
27 Semea, ez bara irakasmenaren ençutetic, eta ez içan arguitasuneco solasac jaquin gabe.
28 Lekuco gaixtoa çucembideaz trufatzen da; eta gaixtaguinen ahoac iresten du tzarqueria.
29 Aphainduac daude trufarien juiamendua eta çoroen gorphutzen jotzeco mailuac.

Currently Selected:

ERRAN-ÇAHARRAC 19: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy