YouVersion Logo
Search Icon

JUIEAC 4

4
1 Aod hil ondoan Israelgo semeac aitzina haritu ciren gaizquiaren eguiten Jaunaren aitzinean.
2 Eta Jaunac Jabini, Canaango erregue Açorren erreguinatu cenari escuetarat arthiqui ciozcan. Jabinec bere armadaco buruçagui çuen Sisara, eta bera egoten cen jendaien Harosethen.
3 Israelgo semeec Jauna sana deihadar eguin çuten: Jabinec ecic bacituen bederatzi ehun orga-laster segaztatu, eta hogoi urthez hestura gaitzean iduqui cituen Israeldarrac.
4 Bada, bacen profetesa bat, Debora, Lapidothen emaztea, populua ordu hartan juiatzen çuena.
5 Eta haren icena ekarcen çuen palma baten azpian jarcen cen, Erramaren eta Bethelen artean, Efraimgo mendian; eta Israelgo semeac haren ganat igaiten ciren beren makur gucien juiaraztera.
6 Deborac igorri çuen Baraquen deitzera, ceina Abinoemen semea baitzen, Cedes Nefthalicoan egoten cena; eta erran cioen: Huna Israelgo Jainco Jaunac manatzen darotzuna: Çoaci, armada eraman çaçu Thaborreco mendira, eta çurequin har çatzu hamar mila guerla-guiçon Nefthaliren eta Çabulonen semeetaric.
7 Nic berriz, Cisongo errecara erakarriren darotzut Sisara, Jabinen armadaco buruçaguia, haren orga-laster eta oste gucia, eta escuetara emanen darozquitzut.
8 Baraquec Deborari ihardetsi cioen: Heldu baçare enequin, goanen naiz; enequin ez baduçu ethorri nahi, ez naiz goanen.
9 Hunec erran cioen: Goanen naiz segur çurequin, bainan aldi huntan garhaicia ez da çure iceneco aiphatuco, emaztequi baten escuetara emana içanen delacotz Sisara. Hargatic Debora jaiqui cen, eta Baraquequin goan cen Cedesera.
10 Çabulon eta Nefthali deithuric, Barac igan cen hamar mila guerlarirequin, Debora bere lagunen artean çuelaric.
11 Bada, Haber Cinearra beihala atheratu cen bere berce anaia Cinearretaric, Moisen ahaide Hobaben semeetaric: eta bere olhac cituen hedatuac Senim deitzen den haraneraino, eta cen orduan Cedesco ondoan.
12 Berria heldua içan citzaioen Sisarari, Barac, Abinoemen semea, Thaborreco mendira igan cela.
13 Eta jendaien Harosethetic Cisongo errecara bildu cituen bederatzi ehun orga-laster segaztatuac eta armada gucia.
14 Deborac erran cioen Balaqui: Jaiqui çaite, ecen hau da eguna non Jaunac çure escuetara arthiqui baitu Sisara: huna Jauna bera non den çure bidari. Barac jautsi cen beraz Thaborreco menditic, eta hamar mila guerlariac harequin.
15 Jaunac harritu cituen Sisara, haren orga-lasterrac oro eta armada gucia, eta Balaquen aitzinean erorraraci ezpataren ahora, hunembateraino, non Sisarac, bere orga-lasterretic jauci eguinic, oinez ihesi goan baitzen;
16 Eta Baraquec jendaien Harosetheraino ondotic eguin cioten orga-lasterrei eta armadari, eta etsaien oste gucia lurrerat hila goan cen.
17 Bada, ihes cihoalaric Sisara heldu içan cen Haber Cinearraren emazte Jahelen olhara. Baquea cen alabainan Jabin, Açorgo erregueren eta Haber Cinearraren etehearen artean.
18 Jahelec beraz, Sisarari bidera ilkiric, erran cioen: Jauna, sar çaite ene olhan, ez içan beldurric. Hau sarthu cen olhan, eta Jahelec capaz estali çuen.
19 Sisarac erran cioen: Indaçu, othoi, ur xorta bat ceren egarri handia baitut. Jahelec idequi çuen çahagui bat esne, edaterat eman cioen eta estali çuen.
20 Sisarac erran cioen: Çaude olhaco athe aitzinean: eta norbait ethorcen denean çuri galdeca eta erranez: Bada nihor barne hortan? ihardetsico duçu: Ez da nihor.
21 Bada, Jahelec, Haberren emazteac, hartu çuen olha itze bat; mailu bat ere halaber hartu çuen; eta gordeca eta ixilic barnera sarthuric, itzea Sisarari eçarri cioen buruco oloan, eta mailuaz joric landatu çuen burfuinetaric lurreraino: eta heriotzeco loac harturic, Sisara iraungui eta hil içan cen.
22 Eta hara Balac Sisararen ondoan heldu cela: eta Jahel atheratu citzaioen bidera, erraten cielaric: Çato, erakutsico. darotzut çuc bilhatzen duçun guiçona. Haren olhan sarthu cenean, Baraquec ikusi cituen Sisara hila etzana çagoela eta itzea haren oloan landatua.
23 Jaunac egun hartan aphaldu çuen beraz Jabin, Canaango erregue, Israelgo semeen aitzinean.
24 Hauquiec egunetic egunera berhatuz cihoacin, eta hazcarqui hersatzen çuten Jabin, Canaango erregue, azquenecotz xahutu çuten arteraino.

Currently Selected:

JUIEAC 4: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy