YouVersion Logo
Search Icon

ISAIASEN PROFECIA 30

30
1 Çorigaitz, dio Jaunac, çorigaitz çuei ume makurtu çaretenac asmu harceco eta ez ene ganicacoa, eta oihalaren irazquitzeco eta ez ene izpirituaren arabera, bekatua bekatuaren gainean murrucatzeco!
2 Çorigaitz çuei bideari lotzen çaretenac Eguiptora jausteco eta ene ahoari galderic eguiten ez duçuenac, lagunça bat ustez kausitu Faraonen indarrean, eta Eguiptoaren itzalaren gainean sinheste içanez!
3 Eta Faraonen indarra içanen da ahalquetara çuen arthiquitzeco, eta Eguiptoaren itzalaren gaineco sinhestea laidotara çuen erorrarazteco.
4 Çuen aitzindariac Tanisen ciren eta çuen berriquetariac Haneseraino heldu içan dira.
5 Oro ahalquetara dira erori ikusiric populu bat ecin balia çaquioquetena; etzaiote ez lagungarri, ez cerbaitetaco içatu, bainan-bai ahalcagarri eta laidagarri.
6 Hegoaco abereen desmasia. Badoaci atsecabe eta hesturetaco lurrera, lehoin urrix eta orots, bipera eta basilica hegaldunen toquietara, abereen bizcarrean daramatzatelaric beren onac, eta cameluen concorraren gainean beren urhe-cilharrac; badoaci ecin baliatuco çaioten populu baten gana.
7 Alabainan Eguiptoaren lagunça alferra eta hutsa içanen da. Horren gatic oihu eguin dut horren gainean: Ez da hor hampurusqueriaric baicen; çaudezte gueldiric.
8 Çoazquiote beraz orai, eta iscriba dioçuçuete ezpelaren gainean, eta liburu batean arthatsuqui hau iscriba çaçu; eta azquen egunean bethicotzat içanen da lekucotasunetan.
9 Alabainan hori da populu hasarretzera tarritatzen duena, ume gueçurti, ume Jaincoaren leguea ençun nahi ez dutenac;
10 Ceinec baitiote ikusleei: Ez ikus; eta beguiratzaileei: Guretzat ez beguira çucenac diren gaucei; erragutzue gure gogaraco gauçac; guretzat hala ez diren beçala ikusatzue gauçac.
11 Aldara çaçue gure ganic bidea, makur çaçue gure ganic bidexca; Israelgo saindua gueldi bedi gure aitzinetic.
12 Horren gatic hau dio Israelgo sainduac: Ceren duçuen gaitzetsi ene hitza, eta duçuen eçarri çuen phesquiça gueçurrezco solas eta haroetan eta hequien gainean çareten bermatu;
13 Horien gatic tzarqueria hori içanen da çuençat hala-nola urradura, harrasi handi batean dixidatzen çuena eta erorcen dena, ecen bat-batean eta gutien ustean ethorrico baita harrasia lehercera.
14 Eta xehatuco da, hala-nola lurrezco pegar bat çathicatzen baita hazcarqui joz, eta haren pusquetaric ez da casco bat kausituco ceintan sutic inhar bat eramanen baita, edo putzutic ur xorta bat atheratuco.
15 Alabainan hau erran du Jainco Jaunac, Israelgo sainduac: Bihurcen eta baquean egoten baçarete, içanen çarete salbatuac; ixiltasunean eta iguriquimenean içanen da çuen indarra. Eta ez duçue nahi içan;
16 Eta erran duçue: Batere; çaldietara ihes eguinen dugu. Horren gatic goanen çarete ihes. Çaldi çalhuen gainera iganen gare. Horren gatic ondotic jarraiquico çaizquitzuenac içanen dira çalhuago oraino.
17 Çuetaric mila guiçon, baten beldurrez ihes goanen dira; eta borcen beldurrez oroc ihes eguinen duçue, gueldi çaitezten arteo unci masta bat beçala mendi bizcarrean, eta munho gainean eçagutgailua iduri.
18 Hargatic iguri dagoquiçue Jauna çuei urricalceco, eta horren gatic ospe atheratuco du çuei barkatuz; ecen Jauna Jainco çucentasunecoa da; dohatsu haren iguri daudecen guciac
19 Ecen Siongo populuac Jerusalemen içanen du bere egoitza; etzare bethi nigarretan egonen, Jaunac çutaz harturen du urricalpen; çure oihura, ençun beçain laster ihardetsiren darotzu.
20 Eta Jaunac emanen darotzu oraino oguia xuhur eta ur guti, bainan ez du guehiago çure ganic hastanduren çure irakaslea, eta çure beguiec ikusiren dute çure arguitzailea.
21 Eta çure beharriec atzar-emailearen guibeletic ençunen dute haren hitza, erraten: Hau da bidea, huntaric ibil çaitezte, eta ez makur ez ezquerrerat, ez escuinerat.
22 Eta lohira arthiquiren ditutzu çure jaincomoldeen cilharrezco xaflac, eta çure urhezco jaincomoldearen aldagarria, eta arthiquiren ditutzu hala-nola astagaizdunaren cikinqueria. Erranen dioçute: Eguiçue camporat.
23 Eta Jaunac uria emanen diote çure eraincei, edocein lurretan eguin dituzquetzun; eta lurreco fruituetaricaco oguia içanen da guciz nasai eta goria; eta egun hartan bildotsa çabalean alhaturen da çure ontasunean.
24 Eta çure cecen eta çure astocume lurra lancen dutenec çaldarea nahasiric janen dute larrainean haiçatuac içan diren beçala.
25 Eta mendi gora eta munho gora gucien gainean içanen dira ur bicizco errecac, hilcequeta handico egunean, dorreac erorico direnean.
26 Eta ilharguiaren arguia içanen da iguzquiaren arguia iduri, eta iguzquiaren arguia çazpitan handiagoa çazpi egunen arguia beçala, Jaunac bere populuaren çauria lothu eta çauriaren sakia sendatu dituqueenean.
27 Huna Jaunaren icena urrundic heldu dela; sutan da haren sepha, eta gaitz jasaiteco; haren ezpainac gaitziduraz dira betheac, eta haren mihiac su erregarria du iduri.
28 Haren hatsac iduri du gaindica lepho erditaraino igaiten den uharra, jendaien xahutzeco, eta populuen ahoan cen errebelamenduzco muthurrecoaren trencatzeco.
29 Orduan cantica bat emanen duçue hala-nola besta sainduetsico gauean, eta çuen bihotzeco bozcalencia içanen da hala-nola Jaunaren mendira Israelgo hazcarraren gana xirola soinuz dohanaren bozcarioa.
30 Eta Jaunac adiaracico ditu bere minçoaren ospezco otsac, eta bere besoaren lazgarritasuna erakutsiren du sepharen dixiduetan, eta su erregarriaren garrac oro xahuturen ditu xirimola eta harri abarren erdian.
31 Cigorrac uquituric, Asur ikaran egonen da Jaunaren solasari.
32 Eta cigorra haren gainean gogortuco da; haren gainean baratuco du Jaunac atabala eta guitarra otsez; eta guerla handitan xahutuco ditu Asiriarrac.
33 Aspaldi du ecen Topheth xuxendua dagoela; erreguec xuxendu du, barna eta çabalic. Sua eta egurqueta handi bat içanen da haren hazcurria; Jaunaren hatsac kaldatuco du sufrezco uharrac beçala.

Currently Selected:

ISAIASEN PROFECIA 30: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy