YouVersion Logo
Search Icon

ISAIASEN PROFECIA 15

15
1 Moaben desmasia. Gabaz xahutua içan da Ar Moabena, eta ixildu da; gabaz eragotzia içan da Moaben harrasia, eta ixildu da.
2 Etchea eta Dibon-munhoetara igan dira, Naboren eta Medabaren gainean deithoratzeco. Moabec eguin du marrasca; haren baithan, buru guciac larrutuac, biçar guciac murriztuac dira.
3 Çakuac soinean dabilça hango carriquetan; hango hegaztegui gainetan eta placetan, marruma nigarretara jausten da.
4 Hefebonec eta Elealec eguinen dute heiagora, Jasaraino agueri da hequien marrasca. Moaben guerlariac hortaz egonen dira orrobiaca, eta haren arimac bere buruari eguinen dio orrobia.
5 Ene bihotza oihuz dago Moabi; ihes doha Segorreraino, hirur urthetaco miga hartaraino; Luitheco patarra nigarrez igaiten du, eta Oronaimgo bidean arthiquitzen ditu atsecabezco marrascac.
6 Mortu eguinen dira Nemrimgo urac, ceren ihartu baita belharra, iraungui sorhoa, hil berdagailu gucia.
7 Hequien tzarqueriaren handitasunaren arabera da, hequien gaztigua ere; Sahatsetaco errecaraino eramanac içanen dira.
8 Heiagorac eguin du Moaben muguen ingurua; haren orrobia heldu içan da Galimeraino, haren marrasca Elimgo putzuraino.
9 Dibongo urac odolez betheac dira; ecen igorriren dut Dibonen gainera guehiagocoric; lehoin bat Moabeco ihesliarrei eta lur hartaco ondarrei.

Currently Selected:

ISAIASEN PROFECIA 15: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy